64. zk., 2008ko apirilaren 4a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Osasun Saila
1965
LEHIAKETA PUBLIKOA, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuarena, Zamudioko Ospitaleko Errehabilitazio Eraikinean igogailu bat birmoldatzeko lanak kontratatzeko dena.
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua, Osasun Sailari atxikitako erakunde publikoa; Araba kalea 45-E, 01006 Vitoria-Gasteiz (Araba). Telefonoa: 945 00 62 76. Faxa: 945 00 63 45.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Araubide Ekonomikoko eta Kontratazioko Zuzendariordetza.
c) Espedientearen zenbakia: G/010/20/0/0501/
O561/0000/022008.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: Zamudioko Ospitaleko Errehabilitazio Eraikinean igogailu bat birmoldatzea.
b) Loteak eta kopurua: ez.
c) Gauzatzeko lekua: Zamudioko Ospitalea.
d) Gauzatzeko epea: 26 aste.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: lehiaketa publikoa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 96.400,00 euro.
5.– Behin-behineko fidantza: ez.
6.– Agiriak eta argibideak: a) Cianoplan kopia-denda; b) M.ª Díaz de Haro 10 – bis; c) Bilbao; d) Telefonoa: 94 441 91 85; f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: eskaintzak aurkezteko epea amaitu baino 6 egun lehenago.
7.– Kontratistaren betebeharrak.
a) Sailkapena: ez.
b) Bestelako betebeharrak: ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: ikus oinarriak, horiek egiaztatzeko aurkeztu behar diren agiriak zein diren jakiteko.
8.– Eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2008ko maiatzaren 2a, 12:00ak baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula zehatzen pleguan eskatutakoak.
c) Aurkezteko lekua: ikus 1. puntua.
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 3 hilabete, eskaintza jendaurrean irekitzen denetik.
e) Aldaerak: ez.
f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Entitatea; b) Helbidea; c) Herria: ikus 1. puntua; d) Eguna: 2008ko maiatzaren 9a (baldin eta Herri Administrazioen Kontratuen Erregelamendu Orokorreko 80.4 artikuluan xedatutakoa aplikatzeagatik atzeratzen ez bada), e) Ordua: 11:00ak.
10.– Bestelako argibideak.
11.– Iragarkien gastuak: 390,71 euro.
12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna.
13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak (proiektua izan ezik) eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: https://expedientes.osakidetza.net/contrata.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko martxoaren 5a.
Kontratazio Mahaiko lehendakaria,
BEATRIZ DEL VALLE IÑIGUEZ.