Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2008ko apirilaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
1955

EDIKTUA, 446/07 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 446/07 hitzezko judizioa.

Alderdi demandatzailea: Gasteizko eta Arabako Aurrezki Kutxak.

Alderdi demandatua: Miren Josune Gracia Alda.

Gaia: hitzezko judizioa.

Judizio horren gainean ebazpena hartu da. Hau dio hitzez hitz:

160/07 EPAIA

Epailea: María José Villalain Ruiz.

Lekua: Vitoria-Gasteiz.

Eguna: bi mila eta zazpiko irailaren hamazazpia.

Alderdi demandatzailea: Gasteizko eta Arabako Aurrezki Kutxak.

Abokatua: Carlos Larrea.

Prokuradorea: Julia Ortíz de Zárate.

Alderdi demandatua: Miren Josune Gracia Alda.

Abokatua:

Prokuradorea:

Judizioaren gaia: diru-zenbatekoa erreklamatzea.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Ortiz de Zarate prokuradoreak, Gasteizko eta Arabako Aurrezki Kutxaren izenean eta ordez, diru-zenbatekoa erreklamatzeko hitzezko judizioari buruzko demanda aurkeztu zuen 2007ko martxoaren 29an Miren Josune Gracia Aldaren aurka, zeinetan, egitateen berri eman eta kasuari aplika dakizkiokeen Zuzenbideko oinarriak alegatu ostean, erregua egin baitzion Epaitegiari epaia eman zezan, hain zuzen ere, demanda guztiz baiestekoa eta demandatuak erreklamatutako zenbatekoa, legezko interesak, berandutze interesak eta prozedurako kostuak ordaintzera kondenatzekoa. Auziaren frogaldia onartzeko ere eskatu zuen baiespen epaia emateko eta, horren eraginez, demandatua auzi-jartzaileari 1.520,02 euro, legezko interesak eta prozedurako kostuak ordaintzera kondenatzeko.

Bigarrena.– 2007ko apirilaren 12ko autoaren ondorioa den demanda izapideak egiteko onartu eta judizioa behin eten ondoren, horren berri demandatuari eman zitzaion, eta 2007ko irailaren 14ko 09:30erako jarri zen bista. Alderdiei dei egin zitzaien legezko ohartarazpenen bidez. Horren emaitza autoetan eta audioko eta bideoko oinarri informatikoan dago jasota.

Judizioko egintzan auzi-jartzaileak eutsi egin zion demanda-idazkiari, eta sendetsi egin zuen bertan jasotakoa. Auzia frogaldian onartzeko eskatu zuen eta agiriak eskatu zituen, demanda idazkian aurkeztutakoak, hain zuzen ere.

Demandatua azaldu ez zenez, auzi-ihesian deklaratu zen.

Frogak legezko eran egin ostean, agertutakoak bere ondorioak atera ditu frogak ikusi ostean. Autoak, horrela, amaitutzat ematen dira, epaia emateko prest.

Hirugarrena.– Jarduketa hauek izapidetzeko, legezko preskripzio guztiak bete dira.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Egintza gauzatzen da, mailegu polizak (09-733.256-2, 09.733.257-0, 09-852.088-4 eta 909-019476-1 zenbakiak) betetzeko eskatuz, zeintzuk demandatuak Araba eta Gazteizko Aurrezki Kutxarekin izenpetu baitzituen, izan ere, 1.520,02 euroko zorra zuen poliza horien saldo epemugatuak eta ordaingabeen ondorioz.

Hitzezko judizioko egintzan azaltzeko deia egin zitzaion demandatuari. Azaldu ez zenez, auzi-ihesean deklaratu zen, zeinaren ondorioz PZLren 440.3 artikulua aplikatu baitaiteke. Prozedura Zibilaren Legeko 217. artikuluan xedatutakoaren arabera demandatzaileari dagokio bere demandaren gai diren egitateak egiaztatzea, eta aurkeztutako agirietatik —mailegu kontratuari eta ordaindu gabeko zenbatekoari buruzko ziurtagirietatik, alegia— kredituaren eta zenbatekoaren egoera zein den ateratzen denez, eta demandatuak ez duenez ordaindu zenbateko hori eta erreklamatutako zenbatekoaren kopurua ez denez eztabaidatu tronkoari edo interesei dagokienaren aldetik, bidezkoa da demanda baiestea; guztia hori, Prozedura Zibilaren 1740. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera.

Bigarrena.– Kostuak, Prozedura Zibilaren Legeko 394. artikuluan ezarritakoaren arabera, alderdi demandatuari ezarri behar zaizkio.

EPAITZA

Baieztatu egin da Gasteizko eta Arabako Aurrezki Kutxaren ordezkaritzak Miren Josune Gracia Aldaren aurka aurkeztutako demanda, eta demandatua kondenatzen dut mila bostehun eta hogei euro eta bi zentimo (1.520,02) gehi legezko interesak ordaintzera. Kostuak alderdi demandatzaileari ezartzen zaizkio.

Inpugnatzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Arabako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua).

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, bost egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen diren (PZLb, 457.2 artikulua).

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, magistratu-epaileak —epaia eman zuen berberak— eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, guzti horren fede ematen dut, Vitoria-Gasteizen, 2007ko irailaren 17an.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, epaileak, 2007ko abenduaren 3ko probidentziaz, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu hau argitaratzea ebatzi du, 160/07 epaiaren jakinarazpen eginbidea burutzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko abenduaren 3a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala