
64. zk., 2008ko apirilaren 4a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizi Administrazioa
Gernika-Lumoko Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
1954
EDIKTUA, epea amaitzeagatiko deshauzioa egiteko aurkeztutako judizio-demandari buruzko 547/07 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
JAKINARAZPEN ZEDULA
Gernika-Lumoko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), L2.547/07 hitzezko judizioaren prozedura bideratu da, errentak ez ordaintzeagatiko eta epea amaitzeagatiko desahuzioa egiteko. Hori Laura Maria Rosario Goyogana Carneiro andreak eskatu du, Maria Natividad Oleaga Meaberen aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:
29/08 EPAIA
Luis Enrique García Delgadok, Gernikako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegiko epaile den aldetik, ikusi ditu errentak ez ordaintzeagatiko eta epea amaitzeagatiko deshauzio bati buruzko hitzezko judizioaren 547/2007 autoak. Auto horiek epaitegi honetan bideratu dira, Laura Maria Rosario Goyogana Carneiro andreak eskatuta, Carlos Muniategui Landa prokuradoreak ordezkatuta, Natividad Oleaga Meabe andrearen aurka, auzi-iheslaria bera.
AURREKARIAK
Lehenengoa.– Carlos Muniategui Landa prokuradoreak, Laura Maria Rosario Goyogana Carneiro andrearen izenean, hitzezko judiziorako demanda aurkeztu zuen, Natividad Oleaga Meabe andrearen aurka. Bertan, honako eskaera hauek egin zituen: demandatuaren deshauzioa, errentei dagokien 2.196,40 euro, interesak eta etxea utzi arteko errentak eta pilatutako zenbatekoak; kostuak ere alderdi demandatuari ezartzeko eskatzen zuen.
Bigarrena.– Demandatuari finkaren helbidean jakinarazten saiatu eta, epaitegiak ikertu ondoren, bertan aurkitu ez duenez, ediktu bidez jakinarazi zaio. Gainera, 2008ko otsailaren 14an egin zen judizioaren bistan auzi-iheslari deklaratua izan zen, eta demanda berretsi zen bai eta aurkeztutako agiriak autoei behin betiko batzeko eskatu ere.
Hirugarrena.– Prozesu hau gauzatzeko, legezko preskripzioak bete dira, oro har aplikatzeko direnak hain justu ere.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.– Errentamendu-harremana egon dela eta epea amaitzeagatik bukatu dela egiaztatu denez (kontratuaren bigarren hizpaketa), demandatuak egiaztatu behar du errentak eta pilatutako beste zenbatekoak ordaindu dituela, demandaren bigarren eskaerari dagokionez, hori baita haren aurkako demanda bertan behera uztea ekar dezakeen egintza (PZLko 217.1 artikulua), HELko 27.2 artikuluan ezarritakoa aplikatuta. Hala egin ez duenez, demanda osorik baiesten da, etxebizitza auzi-jartzailearen esku utzi arteko sortuko diren zenbatekoak barne direla; zenbateko horiei prozesuaren interesak gehituko zaizkie (PZLko 576. artikulua); horiek dira eskatzen diren interes bakarrak.
Bigarrena.– PZLren 394.1 artikuluan xedatzen denez, egokia da kostu guztiak alderdi demandatuari ezartzea.
Horregatik,
EPAITZA
Baietsi egiten dut osorik Carlos Muniategui Landa prokuradoreak, Laura Maria Rosario Goyogana Carneiro andrearen izenean ezarritako demanda, auzi-ihesean dagoen Natividad Oleaga Meabe andrearen aurkakoa. Beraz, autoetan jasotzen den etxebizitzari dagokionez (Aita Arrandiaga 4-4. solairua, eskuina Elantxobe), demandatuaren deshauzioa deklaratu behar dut, eta kondenatu egiten dut etxebizitza hori libre eta hutsik uztera eta 2.196,40 euro ordaintzera, bai eta honako hauek ere: prozesuaren interesak (PZLren 576. artikulua) eta errentak eta pilatutako zenbatekoak, etxebizitza utzi artekoak. Kostuak ere bere kargura izango dira.
Epai honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke Bizkaiko Probintzia Auzitegiko Zibileko Salaren aurrean. Errekurtsoa idatziz aurkeztu beharko da epaitegi honen aurrean, bost eguneko epean jakinarazpena egiten denetik.
Egin bedi ebazpen honen ziurtagiria, dagozkion autoei eransteko, eta eraman bedi jatorrizkoa epaitegi honen epaien liburura.
Eta epaia eman, agindu eta sinatu egiten dut, nik, Luis Enrique García Delgado, Gernikako eta bere barrutiko epaileak.
Argitalpena: Jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, sinatzen duen epaile berberak irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik guzti horren fede ematen dut.
Eta Maria Natividad Oleaga Meabe demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Gernika-Lumon (Bizkaia), bi mila eta zortziko otsailaren hemeretzian.
IDAZKARIA.
RSS