
64. zk., 2008ko apirilaren 4a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Kultura Saila
1950
AGINDUA, 2008ko martxoaren 12koa, Kultura sailburuarena, Euskadiko kirol-federazioen 2008ko kirol-programak finantzatzeko diru-laguntzen deialdia arautzen duena.
2000ko abenduaren 26ko 287/2000 Dekretuaren xedea kirol-federazioen finantza-bidea arautzea da, horiei beren urteroko kirol-programetarako diru-laguntza ez itzulgarriak emanez.
287/2000 Dekretuko 3. artikuluan adierazten denez, Kultura sailburuak urtero-urtero emango du agindua, aipatu dekretuan arautzen diren diru-laguntzak banatzeko. Kultura sailburuaren agindu horretan zehaztuko dira zenbateko diru-laguntzak emango diren, eskabideak aurkezteko leku eta epeak, diru-laguntza eskatu nahi duenak aurkeztu beharreko agiriak, laguntzak kuantifikatzeko irizpideen haztapena eta diru-laguntza justifikatzeko aurkeztu behar diren epe eta agiriak.
287/2000 Dekretuan xedatzen denarekin bat, agindu honetan zehaztuko dira kontu horiek guztiak, aipatutako arauan ezarritako diru-laguntzetarako deialdia 2008ko ekitaldian aplikatu ahal izateko.
Ondorioz, hauxe
EBATZI DUT:
1. artikulua.– Eskabideak aurkezteko epea.
2000ko abenduaren 26ko 287/2000 Dekretuak euskal kirol-federazioen kirol-programetarako diru-laguntzak emateko modua arautu zuen. 2008ko ekitaldian dekretu horren bidez araututako diru-laguntzetarako deialdian parte hartu nahi duenak hilabeteko epea izango du eskabidea aurkezteko, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
2. artikulua.– Eskabideak aurkezteko lekua.
Agindu honetan adierazitako diru-laguntzak jasotzeko eskabideak Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeari zuzenduko zaizkio (Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila, Donostia kalea 1; 01010 Vitoria-Gasteiz) eta Kultura Saileko Kirol Zuzendaritzan edo Kultura Sailaren lurralde-zerbitzuetakoren batean aurkeztuko dira. Eskabideok zuzenean aurkez daitezke edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean adierazitako bideetarik edozein erabiliz.
3. artikulua.– Laguntza-eskatzaileek aurkeztu beharreko dokumentazioa.
Diru-laguntzak jasotzeko eskabideekin batera honako dokumentazioa aurkeztu behar da:
a) Eskabide-inprimakia (I. eranskina).
b) Erakundearen 2008ko ekitaldiko aurrekontua, batzar nagusiak onartua.
Eskabidearen euskarri gisa aurkeztutako aurrekontu hori egitarauka sailkaturik aurkeztuko da, eta oreka bat erakutsiko du gastu eta diru-sarreretan artean. Horrekin batera, aurrekontu berria orekatzeko konpromisoa hartzen duela adierazi behar du entitateak, jasotako diru-laguntza jasotzea espero zenarekin bat ez badator. Hori egiteko, 30 egun balioduneko epea izango du, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearen ebazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera.
c) Federazioaren IFZren fotokopia.
d) Zerga-kontuetan bere betebehar guztiak ordainduta dituela egiaztatzen duen agiri eguneratua.
e) Banketxearen egiaztagiri eguneratua, kontu-zenbakia eskaera egin duen entitatearena dela ziurtatzeko.
f) Erakunde onuradunak eskatu dituen edo ustez jasoko dituen beste laguntza batzuen zerrenda, emango duen erakunde publiko zein pribatuaren izena eta diru-laguntzarako eskabideen egoera aipatuta: ezetsia, erantzunaren zain, emana eta diru-kopurua. Horrelakorik egon ezean, diru-laguntza jasotzeko aurkeztutako egitarauetarako beste inongo laguntzarik ez dela eskatu egiaztatzeko jakinarazpena.
g) Kirol-egitasmoa azaltzen duen memoria (II. eranskina). Honako hauek agertuko dira bertan:
– Federazioak antolatutako kirol-lehiaketa ofizialak. Lehiaketen gutxi gorabeherako kopurua espezialitate edo azpimotaren eta kategorien arabera. Parte hartuko duten kirolari eta kluben kopurua eta parte hartuko duten kluben portzentajea federazioan afiliatuta dauden klub guztien aldean.
– Kirol-prestakuntzako jarduerak. Egingo diren jardueren zerrenda eta partaideen eta orduen kopurua gutxi gorabehera.
– Zuzendari teknikorik dagoen eta horren titulazioa, dedikazioa ordutan eta federazioarekin duen lotura.
– Parte-hartzera bideratutako kirolen inguruan federazioak antolatutako jarduerak (jolas, aisia eta osasunerako kirola).
– Kategoria ez absolutuan kirol-selekzioek burututako jarduerak.
– Kirol-mota bertokoa den.
– Emakumeen eta gizonen arteko ezberdintasunak baztertzeko eta haien arteko berdintasuna sustatzeko federazioak bultzatzen dituen ekintzak.
h) Federazioen estamentu-liburua, Kirol Erakundeen Erregistroak legeztatua, eta Federazioaren idazkariak lehendakariaren oniritziarekin egindako egiaztagiria, 2007ko abenduaren 31n federazioak zituen kirolari federatuen kopurua adierazten duena (III. eranskina).
i) 2007ko abenduaren 31n federazioak afiliatuen artean zituen goi-mailako kirolarien zerrenda.
j) Federazioak euskara zenbateraino erabiltzen duen adierazten duen memoria (IV. eranskina). Honako hauek aipatuko dira:
– Euskaraz emandako prestakuntza-ikastaroak.
– Euskararen erabilera federazioen dokumentu eta argitalpenetan.
– Euskarazko web orririk duen.
– Jendeari harrera euskaraz egiten zaion.
– Federazioaren kanpo-harremanetan euskara erabiltzen den.
– Federazioko kideekin euskara erabiltzen den.
– Federazioko hizkuntza-paisaian euskara erabiltzen den.
k) Erakunde eskatzaileak ez duela zigor administratibo edo penalik laguntza publikoak lortzeko, ezta ere horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik aitortzen duen zinpeko deklarazioa (V. eranskina).
4. artikulua.– Diru-zuzkidura.
1.– 2008ko ekitaldian, agindu honetan arautzen diren laguntzak finantzatzeko bideratu den aurrekontu-zuzkidura bi milioi zortziehun eta hamabi mila (2.812.000) eurokoa da.
2.– Artikulu honetan finkatu den guztirako zenbatekoa aldatu egin ahal izango da eskatutako diru-laguntzen kopurua kontuan hartuta, baldin eta Kultura Sailean laguntzak emateko beste egitasmo batzuk bideratu ondoren aurrekontua ahitu gabe geratu bada. Aldaketa hori diru-laguntzak ebatzi aurretik egin behar da eta Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearen ebazpen baten bidez jakinaraziko da.
5. artikulua.– Laguntzak kuantifikatzeko irizpideak.
Segidan zehazten diren irizpideak aplikatuz ateratzen diren zenbatekoen batuketak esango du honako agindu honen deialdian parte hartuko duten federazioei zenbateko diru-laguntza emango zaien:
1.– Federazio bakoitzak 2007. urtean bere kirol-egitarauak finantzatzeko Kultura sailburuaren 2007ko martxoaren 28ko Aginduaren babesean eskuratu zuen diru-laguntzaren erdia (% 50) izango du. Agindu horren bidez ezarri zen Euskal kirol-federazioen 2007ko kirol-egitasmoetarako araudia.
2.– Federazio eskatzaile bakoitzarentzako diru-kopurua zehaztu ondoren, horien guztien batuketa agindu honetako 4. artikuluan zehaztutako kopuruari kenduko zaio eta gelditzen dena irizpide hauen arabera banatuko da:
a) Kirol-egitasmoa (puntuen % 75).
Ondoko hauek hartuko dira kontuan kirol-egitasmoaren interesa balioesteko:
– Federazioak antolatutako kirol-lehiaketa ofizialak.
– Kirol-prestakuntzako jarduerak.
– Zuzendari teknikorik dagoen.
– Parte-hartzera bideratutako kirolen inguruan federazioak antolatutako jarduerak (jolas, aisia eta osasunerako kirola).
– Kategoria ez absolutuan kirol-selekzioek burututako jarduerak.
– Kirol-mota bertokoa den.
b) Lizentzia federatua duten kirolarien kopurua (puntuen % 5).
c) Euskara (puntuen % 10).
– Euskaraz emandako prestakuntza-ikastaroak.
– Euskararen erabilera federazioen dokumentu eta argitalpenetan.
– Euskarazko web orririk duen.
– Jendeari harrera euskaraz egiten zaion.
– Federazioaren kanpo-harremanetan euskara erabiltzen den.
– Federazioko kideekin euskara erabiltzen den.
– Federazioko hizkuntza-paisaian euskara erabiltzen den.
d) Autofinantzaketa-maila (puntuen % 5).
e) Goi-mailako kirolarien kopurua (puntuen % 5).
3.– Aurreko paragrafoan zehaztutako balorazioa egin ondoren, federazio bakoitzari dagokion gainontzeko diru-kopurua honela kalkulatuko da: federazio bakoitzak lortutako puntuazioak federazio guztien puntuazioarekiko erakusten duen portzentajea aplikatuko zaio artikulu honen 2. puntuan aipatzen den guztirako kopuruari.
6. artikulua.– Diru-laguntzak ordaintzeko prozedura.
1.– Agindu honetako 3. artikuluan eskatzen den dokumentazio guztia eta eskabidea aurkeztu ondoren, Kirol zuzendariak ebazpen bat emango du onuradun bakoitzak jasoko duen aurrerapena zenbatekoa izango den zehazteko eta ordainketa egiteko, 287/2000 Dekretuko 5. artikuluan adierazitako ordainketa-arautegian xedatzen dena betez.
2.– Bigarren ordainketa aurreratua Kirol zuzendariaren ebazpen baten bidez egingo da, betiere aurreko urtean jasotako diru-laguntzaren justifikazioa aurkeztu eta onartu ondoren. Bigarren zati hori aipatutako urteko diru-laguntzaren % 25 izango da.
3.– Diru-laguntzaren gainerakoa, eskaera egin den urterako onartutako diru-laguntzaren guztia osatu artekoa, alegia, aurreratutako ordainketetan emandako zenbatekoak justifikatu ondoren likidatuko da.
7. artikulua.– Diru-laguntza justifikatzeko epea eta aurkeztu beharreko dokumentazioa.
1.– Diru-laguntzaren bat jaso duten federazioek diru hori agindu honetan eta diru-laguntza emateko ebazpenean zehaztutako helburuetarako erabili dela erakutsi behar dute 2009ko otsailaren 15a baino lehenago, honako dokumentazio hau aurkeztuz:
a) 2008. urteko balantze ekonomikoa, Batzar Nagusiak onartua.
b) Burututako kirol-proiektuari buruzko memoria zehatza. Horrekin batera, eskabidean zehaztutako jarduerak burutu direla erakusten duen dokumentazioa aurkeztu behar da.
c) Eskabidea aurkezteko momentuan hartuko zituztenik ez jakiteagatik adierazi gabe utzi eta, ondoren, xede berberaz jasotako gainerako laguntza guztien aipamena.
d) Gastuaren justifikazioa.
Gastua justifikatzeko, jatorrizko fakturak edo Kirol Zuzendaritzak zein Kultura Saileko lurralde-zerbitzuek konpultsatutako fotokopiak aurkeztu behar dira. Fakturen zenbatekoa emandako diru-laguntzaren bestekoa izan behar da, ebazpenean ezarritako baldintzen arabera.
Onuradunek gastua justifika dezaten prozedura telematikoren bat ezartzen bada, behin prozedura hori erregulatzen duen araua onartu ondoren, agindu honetako laguntzak horren bitartez izapidetu ahal izango dira. Ezartzen den prozedura telematikoak, berriz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 45. artikuluko baldintzak bete beharko ditu.
e) Eskabidea egiterakoan bi hizkuntza ofizialak erabiltzeko konpromisoa aurkeztu duten federazioei dagokienez, konpromiso hori betetzen dela erakusten duten agirien aleak.
2.– Aurkeztutako dokumentazioa ikusirik, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak dagokion likidazio-ebazpena emango du eta, hala badagokio, ordurako ordainduta dagoen diru-laguntzatik zein diru-kopuru itzuli behar den zehaztuko du itzulketa egiteko, eta, hori gertatuz gero, bi hilabeteko epea emango da, likidazio-ebazpena jasotzen den egunetik hasita.
8. artikulua.– Aurkezteko debekua.
Ezingo dute agindu honetako diru-laguntzarik eskatu, kasuan kasuko zigorrak ezarritako epean, sexu-bereizkeria dela-eta zigor administratibo edo penalik duten pertsona fisiko edo juridikoek, ezta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen indarrez jarritako isunen ondorioz debekua dutenek ere.
9. artikulua.– Emakume eta Gizonen Berdintasuna.
1.– Betebeharren artean, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean xedatutakoari jarraituz, hizkera sexistarik ez erabiltzea, eta gizonen eta emakumeen rolei dagokienez, erabilera estereotipaturik ez egitea.
2.– Nolanahi ere, ez dute sarbiderik izango eta, ondorioz, kanpoan utziko dira sexu bien arteko trataera-berdintasuna bermatzen ez duten egitasmoak.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenengoa.– Agindu honek administrazio-bidea ixten du. Bere aurka, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete Kultura sailburuari hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, zuzenean, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian; horretarako, bi hilabeteko epea izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Bigarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta hurrengo egunean izango du eragina agindu honek.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko martxoaren 12a.
Kultura sailburua,
MIREN AZKARATE VILLAR.
I. ERANSKINA / ANEXO I
DIRU-LAGUNTZARAKO ESKABIDEA / SOLICITUD DE SUBVENCIÓN
EUSKAL KIROL FEDERAZIOEN 2008KO KIROL-PROGRAMAK FINANTZATZEKO DIRU-LAGUNTZAK
SUBVENCIONES PARA LOS PROGRAMAS DEPORTIVOS DE LAS FEDERACIONES DEPORTIVAS VASCAS, CORRESPONDIENTES AL AÑO 2008
FEDERAZIOAREN DATUAK / DATOS DE LA FEDERACIÓN
Izena edo izen soziala / Nombre o razón social: 	
	
Euskal Herriko kirol-erakundeen erregistroko inskripzio-zenbakia
N.º de inscripción en el registro de entidades deportivas del País Vasco: 	
Inskripzio-data / Fecha de inscripción: …………...……......……… IFZ zk. / NIF n.º ………...……...……………...................
Helbidea/Dirección: 	
Posta-kodea / Código postal: ……………...... Herria/ Localidad: 	
Tel./Telfno.: ……………………………………......…...……… Faxa/ Fax: 	
Posta elektronikoa / Correo electrónico (e-mail): 	
ORDAINKETARAKO BANKETXE/AURREZKI-KUTXAREN DATUAK
DATOS BANCARIOS O DE LA ENTIDAD DE AHORRO PARA EL LIBRAMIENTO DE PAGOS
Banketxea edo aurrezki kutxa / Banco o Entidad Bancaria	n n n n
Agentzia/Agencia.	n n n n
K.D./D.C.	n n
Kontu-zk. / N.º cuenta	n n n n n n n n n n
FEDERAZIOAREN LEGEZKO ORDEZKARIAREN DATUAK
DATOS DEL REPRESENTANTE LEGAL DE LA FEDERACIÓN
Izen-deiturak / Nombre y apellidos: 	
	 NAN/DNI: ........................................................................
Helbidea/Dirección: 	
Posta-kodea / Código postal: ................................... Herria/Localidad: 	
Tel./Telfno: ....................................................................... Faxa/ Fax: 	
Posta elektronikoa / Correo electrónico (e-mail): 	
......................(e)n, 2008ko .......................ren ........ (e)(a)n / En ....................., a ...... de .....................de 2008
Izen-deiturak / Nombre y apellidos: ........................................................................................................................................
NAN/DNI: .....................................
Izenpea/Firma
Eskabidea izenpetzen duenak eta eskaera egiten duenak pertsona bera izan beharko du, eta entitatearen legezko ordezkaria izan.
El firmante de la solicitud habrá de coincidir con el solicitante de la misma que deberá ser quien ostente la representación legal de la entidad.
ENTITATE ESKATZAILEAK AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA
a) Eskabide-inprimakia (I. eranskina).	
a.1.– Federazioaren legezko ordezkariaren NANaren fotokopia eta lege-ahalmena duela egiaztatzen duen ziurtagiria, ahalordetze-agiriaren bidez edo, hala badagokio, dagokion organoak egindako egiaztagiriaren bidez.	
b) Erakundearen 2008ko ekitaldiko aurrekontua, batzar nagusiak onartua.	
Eskabidearen euskarri gisa aurkeztutako aurrekontu hori egitarauka sailkaturik aurkeztuko da, eta oreka bat erakutsiko du gastu eta diru-sarreretan artean. Horrekin batera, aurrekontu berria orekatzeko konpromisoa hartzen duela adierazi behar du entitateak, jasotako diru-laguntza jasotzea espero zenarekin bat ez badator. Hori egiteko, 30 egun balioduneko epea izango du, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearen ebazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera.	
c) Federazioaren IFZren fotokopia.
d) Zerga-kontuetan bere betebehar guztiak ordainduta dituela egiaztatzen duen agiri eguneratua.
e) Banketxearen egiaztagiri eguneratua, kontu-zenbakia eskaera egin duen entitatearena dela ziurtatzeko.
f) Erakunde onuradunak eskatu dituen edo ustez jasoko dituen beste laguntza batzuen zerrenda, emango duen erakunde publiko zein pribatuaren izena eta diru-laguntzarako eskabideen egoera aipatuta: ezetsia, erantzunaren zain, emana eta diru-kopurua. Horrelakorik egon ezean, diru-laguntza jasotzeko aurkeztutako egitarauetarako beste inongo laguntzarik ez dela eskatu egiaztatzeko jakinarazpena.
g) Kirol-proiektua azaltzen duen memoria (II. eranskina).
h) Federazioen estamentu-liburua, Kirol Erakundeen Erregistroak legeztatua, eta federazioaren idazkariak lehendakariaren oniritziarekin egindako egiaztagiria, 2007ko abenduaren 31n federazioak zituen kirolari federatuen kopurua adierazten duena (III. eranskina).
i) 2007ko abenduaren 31n, federazioak afiliatuen artean zituen goi-mailako kirolarien zerrenda.
j) Federazioak euskara zenbateraino erabiltzen duen adierazten duen memoria (IV. eranskina).
k) Erakunde eskatzaileak ez duela zigor administratibo edo penalik laguntza publikoak lortzeko, ezta ere horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik aitortzen duen zinpeko deklarazioa (V. eranskina).
DOCUMENTACIÓN A APORTAR POR LA ENTIDAD SOLICITANTE
a) Impreso de solicitud (anexo I).
a.1.– Fotocopia del DNI del representante legal de la federación, así como acreditación del poder de representación que ejerza, bien mediante copia de la escritura de apoderamiento o, en su caso, bien mediante certificación expedida por el órgano correspondiente.
b) Presupuesto anual de la entidad aprobado por la asamblea general para el ejercicio 2008.
Tal presupuesto deberá presentarse por programas, equilibrado en gastos e ingresos, acompañado del compromiso expreso de la entidad de equilibrar de nuevo el presupuesto, en caso de que la subvención recibida no se ajuste a la estimada, en un plazo de tiempo máximo de 30 día hábiles, posteriores al recibo de la Resolución del Viceconsejero de Cultura, Juventud y Deportes.
c) Fotocopia del NIF de la federación.
d) Certificado actualizado de hallarse al corriente en el pago de las obligaciones tributarias.
e) Certificación bancaria actualizada que acredite la titularidad del número de cuenta a favor de la entidad solicitante.
f) Relación de cualesquiera otras ayudas solicitadas o que estime recibir el beneficiario, con mención de la entidad, pública o privada, que las otorgue, así como estado de la misma (denegada, pendiente de resolución, concedida e importe). Caso contrario, documento declarativo de no haber solicitado o percibido ninguna otra ayuda para los programas presentados a subvención.
g) Memoria explicativa del proyecto deportivo (anexo II).
h) Libro de Estamentos Federativos legalizado por el Registro de Entidades Deportivas y certificado expedido por el secretario o secretaria, con el visto bueno del presidente o presidenta de la federación, del número de deportistas federados a 31 de diciembre de 2007 (anexo III).
i) Relación de deportistas de alto nivel afiliados a la federación a 31 de diciembre de 2007.
j) Memoria explicativa del régimen de utilización del euskara en la federación (anexo IV).
k) Declaración responsable de que la entidad solicitante no se encuentra sancionada penal ni administrativamente con la pérdida de la posibilidad de obtención de subvenciones o ayudas públicas, ni se halla incursa en prohibición legal alguna que la inhabilite para ello (anexo V).
II. ERANSKINA / ANEXO II
KIROL-PROIEKTUA AZALTZEN DUEN TXOSTENA, DEIALDIA EGITEN DUEN AGINDUAREN 3.g) ART.
MEMORIA EXPLICATIVA DEL PROYECTO DEPORTIVO, ART.3.g) DE LA ORDEN SUBVENCIONAL
LEHIAKETA OFIZIALAK / COMPETICIONES OFICIALES
AFILIATUTAKO KLUBEN KOPURUA, GUZTIRA / N.º TOTAL DE CLUBES AFILIADOS 	
	Jardueraren izena	Espezialite edo diziplina	 Kategoria	Parte hartzen 	%	Partaideen
				duten kluben 		kopurua
				kopurua		
	Denominación de la actividad	Especialidad o disciplina	Categoría	N.º de clubes 		N.º
				participantes		participantes
	Idazkaria / El/La Secretario/a	 Lehendakariaren O.E. / Vº Bº / El/La Presidente/a
KIROL-PRESTAKUNTZAKO JARDUERAK / ACTIVIDADES DE FORMACIÓN DEPORTIVA
	Jardueraren izena 	Ordu-kopurua	Partaideen kopurua
	Denominación de la actividad	Número de horas	 Número de participantes
ZUZENDARI TEKNIKORIK BADAGO / EXISTENCIA DE DIRECTOR TÉCNICO
	Titulazioa	Dedikazioa ordutan	Federazioarekiko lotura
	Titulación	Dedicación en horas	Vínculo con la federación
	Idazkaria / El/La Secretario/a	Lehendakariaren O.E. / V.º B.º / El/La Presidente/a
PARTE HARTZERA BIDERATUTAKO KIROL-JARDUERAK (JOLASA, AISIA ETA OSASUNERAKO KIROLA)
ACTIVIDADES ORIENTADAS AL DEPORTE DE PARTICIPACIÓN (DEPORTE DE RECREACIÓN, OCIO Y SALUD)
	Idazkaria / El/La Secretario/a	 Lehendakariaren O.E. / V.º B.º / El/La Presidente/a
SELEKZIOEN JARDUERAK KATEGORIA EZ ABSOLUTUAN
ACTIVIDADES DE LAS SELECCIONES EN CATEGORÍA NO ABSOLUTA
	Jardueraren izena	Espezialitate edo diziplina	 Kategoria
	Denominación de la actividad	Especialidad o disciplina	Categoría
	Idazkaria / El/La Secretario/a	Lehendakariaren O.E. / V.º B.º / El/La Presidente/a
III. ERANSKINA / ANEXO III
2007ko abenduaren 31n federazio-lizentzia duten kirolarien kopurua
Número de deportistas con licencia federada a 31 de diciembre de 2007
	Jaioturtea	Federazio-lizentzia duten kirolarien kopurua
	Año nacimiento	Número de deportistas con licencia federada
		Emakumeak	Gizonak
		Mujeres	Hombres
1988 eta aurrekoak
1988 y anteriores
1989-1990
1991-1992
1993-1994
1995 eta ondorengoak
1995 y posteriores
Guztira
Total
……………………………….(en), 2008ko ………………………ren ……… (e) (a)n
En ………………………………., a ……. de …………………………… de 2008
	Idazkaria / El/La Secretario/a	Lehendakariaren O.E. / V.º B.º / El/La Presidente/a
OHARRA: Eskolako kirolari buruzko 160/1990 ekainaren 5eko Dekretuaren arabera, 1994. urtetik aurrera jaiotakoak dagokion Foru Aldundiko baimena Kirol Erakundeen Erregistroan aurkeztu bada bakarrik sartu ahal izango dira III. eranskinean. 1993. urtean jaiotakoak berriz, 2007-2008 eskola kirola programa hasi ondoren (2007ko iraila) lortu badute lizentzia edo aipatutako programa hasi aurretik lortu badute (hau da, 2007ko iraila baino lehenago) eta aipatutako baimena aurkeztu badute eranskinean kontatu ahal izango dira.
NOTA: De acuerdo con el Decreto 160/1990, de 5 de junio, sobre deporte escolar, solamente se podrán incluir en el anexo III licencias de deportistas nacidas y nacidos a partir de 1994 si se ha presentado la autorización de la Diputación Foral correspondiente en el Registro de Entidades Deportivas. Por lo que respecta a nacidos y nacidas en el año 1993, se podrán computar en el anexo si la licencia la obtienen después del inicio del programa de deporte escolar 2007-2008 (septiembre 2007) o si la han obtenido antes de inicio del citado programa (es decir, antes de septiembre de 2007) con la autorización antes citada.
IV. ERANSKINA / ANEXO IV
EUSKARAREN ERABILERARI BURUZKO AZALPEN-MEMORIA (DEIALDIA EGITEN DUEN AGINDUAREN 3.J ART.)
MEMORIA EXPLICATIVA DEL RÉGIMEN DE UTILIZACIÓN DEL EUSKARA (ARTÍCULO 3 j) DE LA ORDEN SUBVENCIONAL
Euskal federazioaren izena / Federación Vasca de 	
1.– Euskaraz emandako prestakuntza-ikastaroak / Cursos de formación impartidos en euskara
A) Bat ere ez / Ninguno
B) Bat edo beste / Alguno	Zeintzuk/Cuales 	
		
C) Denak/Todos	Zeintzuk/Cuales 	
		
2.–	Euskararen erabilera federazioaren agiri eta argitalpenetan
	Utilización del euskara en los documentos y publicaciones de la federación	Bai/Sí n 	Ez/No n
3.– 	Web orria euskaraz / Página web en euskara	 Bai/Sí n 	Ez/No n 	Zati batzuk/Parcialmente n
4.– 	Jendeari harrera euskaraz egitea
	Atención al público en euskara	Bai/Sí n 	Ez/No n
5.–	Euskararen erabilera federazioaren kanpo-harremanetan
	Utilización del euskara en las relaciones externas de la federación	Erakundeekin
		Con Instituciones	Bai/Sí n 	Ez/No n
		Komunikabideekin 	Bai/Sí n 	Ez/No n
	 	Con medios de comunicación
		Beste batzuk: zeintzuk / Otros: cuales 	
			
6.– 	Euskararen erabilera federazioko kideekin	 Lurralde-federazioekin	
	Utilización del euskara en las relaciones con los miembros de la federación	Con federaciones territoriales	 Bai/Sí n 	Ez/No n
		Klubekin /Con clubes	Bai/Sí n 	Ez/No n
		Batzarretan / En Asambleas	Bai/Sí n 	Ez/No n
		Beste batzuk: zeintzuk / Otros: cuales 	
			
7.-	 Euskararen erabilera federazioaren hizkuntza-paisaian (errotulu, posta-ontzi, kartel eta abarretan)
	Utilización del euskara en el paisaje lingüístico de la federación (rótulos, buzones, carteles, etc.)
		Bai/Sí n 	Ez/No n 	Partzialki/Parcialmente n
	Idazkaria / El/La Secretario/a	Lehendakariaren O.E. / V.º B.º / El/La Presidente/a
V. ERANSKINA / ANEXO V
ZINPEKO DEKLARAZIOA / DECLARACIÓN JURADA
Izen-abizenak / Nombre y apellidos 	
	
NAN/DNI	
NIRE ARDURAPEAN, ONDORENGOA ADIERAZTEN DUT: / DECLARO BAJO MI RESPONSABILIDAD:
Ordezkatzen dudan erakundeak ez duela zigor administratibo edo penalik laguntza publikoak lortzeko, ezta ere horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik.
Que la entidad que represento no se encuentra sancionada penal ni administrativamente con la pérdida de la posibilidad de obtención de subvenciones o ayudas públicas, ni se halla incursa en prohibición legal alguna que la inhabilite para ello.
Izenpea/Firma
Eskabidea izenpetzen duenak eta eskaera egiten duenak pertsona bera izan beharko du, eta entitatearen legezko ordezkaria izan.
El firmante de la solicitud habrá de coincidir con el solicitante de la misma que deberá ser quien ostente la representación legal de la entidad.
RSS