
64. zk., 2008ko apirilaren 4a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
1946
AGINDUA, 2008ko martxoaren 4koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, abenduaren 17ko 298/2002 Dekretuan zehaztutako diru-laguntzen 2008ko deialdia egiteko dena. Dekretu horren bitartez, bizitza osoan zehar egiten den ikaskuntzaren inguruko jarduerak gauzatzeko diru-laguntzak arautu ziren.
2002ko abenduaren 30eko EHAAn, 248. zenbakian, bizitza osoan zehar egiten den ikaskuntzaren inguruko jarduerak gauzatzeko diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 17ko 298/2002 Dekretua argitaratu zen. Dekretu horren bidez, bizitza osoan zehar egiten den ikaskuntzaren testuinguruan hiritarren parte-hartzea bultzatzeko eta 25 urtetik gorako pertsonen gaitasunak hobetzeko helburua duten ikaskuntza erabilgarriko jarduerak sustatu nahi dira ezagutzaren edozein esparrutan; eta horretarako, Eusko Jaurlaritzak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren bitartez martxan jarri dituen laguntzen eremua ezarri zen.
Etengabeko ikaskuntzako proiektuak erakunde arteko jardunaren helburu izan daitezke, eta bi motatakoak izango dira: batzuk, interesa duten pertsonek banaka jaso dezaketen ikaskuntzako ekimen, ekintza edo jarduera espezifikoari buruzkoak; besteak, toki- edo eskualde-esparruetan ikaskuntzako ekimen, ekintza edo jarduerak garatu eta sustatzen dituztenak.
Beste alde batetik, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginak, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren bidez onartuak, ezartzen du Euskal Autonomia Erkidegoak ekitaldi ekonomiko bakoitzean indarrean izango dituen aurrekontu orokorrak zehaztuta daudenean, programei diru-laguntzak eman edo ez erabakitzeko arauak eguneratu, berrikusi edo, hala behar badu, ezarri egin beharko direla, eta zehaztugabeko indarraldia eman zitzaien diru-laguntzen kasuan, dagokien deialdia egin beharko dela.
Halaber, abenduaren 17ko 298/2002 Dekretuak zehaztugabeko indarraldia edo denbora-mugarik gabeko izaera daukaten diru-laguntzak arautzen dituenez, eta dekretu horren 10.3 artikuluak ematen duen gaikuntza erabiliz, bidezkoa da agindu hau ematea eta EHAAn argitaratzea, aipatutako artikuluaren arabera, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak urtero egin behar baitu deialdia.
Azkenik, 298/2002 Dekretuaren lehenengo Azken Xedapenaren bidez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari ahalmena ematen zaio Dekretua garatu eta betearazteko behar diren xedapen guztiak emateko. Horregatik, Agindu honen bosgarren artikuluan ezartzen da onartuak suertatuko diren proiektuak garatzeko gehienezko epea.
Ondorioz, hau
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Bizitza osoan zehar egiten den ikaskuntzaren inguruko jarduerak gauzatzeko diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 17ko 298/2002 Dekretuan zehaztutako diru-laguntzen 2008ko deialdia egitea.
Bigarrena.– Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian agindu hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
Eskaerak agindu honen I. eranskinean jasotzen den eskabide-eredu normalizatuaren arabera aurkeztu behar dira. Eskabideekin batera, zinpeko aitorpena aurkeztu behar da, sinatzen duena Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50. artikuluaren 5. paragrafoak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak aldatutakoak, ezarritako arrazoiren baten eraginpean ez dagoela adierazten duena. Zinpeko aitorpen hori agindu honen II. eranskinean jasotzen den ereduaren arabera aurkeztuko da.
Hirugarrena.– Deialdia finantzatzeko 2.102.688, 00 euro izango dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontuetan horretarako ezarritako aurrekontu-kredituen arabera.
Zenbateko hori handitu egin daiteke abenduaren 17ko 298/2002 Dekretuaren 18.1 artikuluak ezarritakoaren arabera.
Laugarrena.– Deialdi honetako diru-laguntzak eskatzeko eta emateko baldintzak diru-laguntza horiek arautzen dituen abenduaren 17ko 298/2002 Dekretuan ezarritakoak izango dira. Halaber, ezingo dira diru-laguntza hauen onuradun izan Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50. artikuluaren 5. paragrafoak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak aldatutakoak, ezarritako arrazoiren baten eraginpean dauden erakundeak.
Bosgarrena.– Onartuak suertatuko diren proiektuek 2008ko urtarrilaren 1etik 2009ko uztailaren 31a arte iraungo dute gehienez.
Seigarrena.– Abenduaren 13ko 15/1999 Legean, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko Legea, aurreikusitakoaren arabera, Deialdi honen barruan sartu diren prestakuntza-ekintzen partaidetzak berekin ekarriko ditu legean aipatzen diren baimenak.
Datuak babesteko gaian indarreko araudiaren mendean geratuko da deialdi honen barruan aurkeztutako eskaeretan jasotako informazioa.
Datu Pertsonalak Babesteari buruzko Lege Organikoak xedatzen duena betez, interesatuak, dirulaguntza-eskaera betetzearen bidez, eskaera horretan adierazitako datuak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren fitxategi informatizatuetara gehitzeko baimena ematen du. Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzan (Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritzan), Donostia kalea 1. 01010 Vitoria-Gasteiz, praktikan jarri ahal dira datu horietara iristeko, zuzentzeko, ixteko eta horien kontra jotzeko aipatutako Legeak agertzen dituen eskubideak.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenengoa.– Agindu honek administrazio-bidea agortzen du eta bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Agindua argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 116. eta 117. artikuluek ezarritakoaren arabera; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Herriko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salan Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Agindua argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa arautu duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1 a) eta 46.1 artikuluetan ezarritakoaren arabera.
Bigarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango du eragina.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko martxoaren 4a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.
I. ERANSKINA
BIZITZA OSOAN ZEHAR EGITEN DEN IKASKUNTZAKO JARDUERA-PROIEKTUAK
ESKATZAILEAREN DATUAK
Erakundea:	
Erakundearen zuzendaria/titularra:	
	
NAN zk.:	
Udalerria:	
Kalea/Plaza:	
Posta-barrutia: 	 Telefonoa:	
Faxa:	 e-maila:	
AZALPENA
Bizitza osoan zehar egiten den ikaskuntzako jarduera-proiektuei buruz 200........ko ............................ren ........ko Aginduan jasotako deialdiaren baldintzak ezagutzen ditut.
Ondoko proiektu hau aurkezten dut:
	
	
Bizitza osoan zehar egiten den ikaskuntzako jarduera-proiektu hau osatzen duten ekintzek ondokoak ukitzen dituzte:
n Erakunde hau.	
n Zenbait erakunde. Esan zeintzuk:	
Deialdi horretan eskatutako baldintzak betetzen direla ziurtatzeko beharrezko dokumentazioaren originala eta bi kopia aurkezten ditut.
n Proiektuaren deskribapena.
n Proiektuaren laburpen-fitxa.
n Erakundearen arduradunaren zinpeko adierazpena.
n Beste batzuk.
ESKAERA
............................ euro ematea, bizitza osoan zehar egiten den ikaskuntza sustatzeko, gorago aipatutako jarduera-proiektua gauzatu dadin.
.................................., 2008ko ..............................ren .......a.
(sinadura eta zigilua)
ETENGABEKO IKASKUNTZAKO ZUZENDARIA
II. ERANSKINA
ZINPEKO AITORPENA
Jn./And.:	,
	
	 erakundearen titularrak,
ZINPEAN AITORTZEN DU:
Erakundea ez dagoela Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50. artikuluaren 5. atalak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak aldatutakoak, ezarritako arrazoiren baten eraginpean.
..........................(a)n, 2008ko ...................................aren ............(e)an
RSS