Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2008ko apirilaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
1945

EBAZPENA, 2008ko martxoaren 7koa, Turismo sailburuordearena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2003ko ekainaren 11ko Aginduan ezarritakoari jarraituz laguntzak emateko deialdia (2008ko ekitaldirakoa). Agindu horren bidez, turismoa garatzeko interes estrategiko berezia duten enpresak sortzen eta bertan inbertitzen laguntzeko Gauzatu-Turismo programa garatzen da.

Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2003ko ekainaren 11koa Aginduaz, turismoa garatzeko interes estrategiko berezia duten enpresak sortzen eta bertan inbertitzen laguntzeko Gauzatu-Turismo programa arautu zen (2003ko ekainaren 1eko EHAA, 128. zenbakia). Agindu hori Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2005eko maiatzaren 3ko Aginduaren bidez aldatu zen (2005eko maiatzaren 24ko EHAA, 96. zenbakia).

Diru-laguntza horiek emateko erabiliko diren diru-baliabideak Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan horretarako izendatutako aurrekontu-ataletatik aterako dira; ekitaldi honi dagokionez, abenduaren 28ko 15/2007 Legean dago ezarrita hori arautzeko modua.

Aipatutako aginduaren 12. artikuluan ezarritakoaren arabera, egoki da hor iragarritako diru-laguntzak emateko, 2008ko ekitaldirako deialdia egitea, eta, horretarako, eman beharreko arau guztiak ematea.

Horrenbestez, aipatutako Aginduaren 12. artikuluan ezarritako ahalmena erabilita, honako hau

XEDATU DUT:

1. artikulua.– Helburua.

1.– Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2003ko ekainaren 11ko Aginduaren bitartez, turismoa garatzeko interes estrategiko berezia duten enpresak sortzen eta bertan inbertitzen laguntzeko Gauzatu-Turismo programa arautu zen, eta, hain zuzen ere, laguntza horien —aurrerakin itzulgarriak izango direnen— deialdia, 2008ko ekitaldirakoa, egitea da ebazpen honen xedea.

2.– Helburu horretarako 4.000.000 euroko zenbatekoa erabiliko da; 2008ko ekitaldiari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan hartarako esleitutako funtsen kredituen kargura.

Deialdi honi lotuta emango diren diru-laguntzen zenbateko osoa ez da izango artikulu honetan finkatutako diru-kopurutik gorakoa, edo, indarrean dagoen legeriari jarraituz, kredituen arteko loturarik edo aurrekontu-aldaketarik badago, lehengoa eguneratuta sortutako diru-kopurutik gorakoa. Horrenbestez, diru-kopuru hori ahitutakoan, ezin izango da diru-laguntza gehiago eman; beraz, hortik aurrera, baliorik gabe geratuko da ebazpen hau. Egoera horietakoren bat gertatuz gero, horren berri jakinaraziko da Turismo sailburuordearen ebazpenaren bidez.

2. artikulua.– Betekizunak.

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2003ko apirilaren 11ko Aginduaren bitartez, turismoa garatzeko interes estrategiko berezia duten enpresak sortzen eta bertan inbertitzen laguntzeko Gauzatu-Turismo programa arautu zen; eta laguntza horiek eskuratu ahal izateko, aginduaren 3. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte eskatzaileek.

3. artikulua.– Eskabideak eta epea.

1.– Eskabideak eta gainerako agiri osagarriak, betiere, honako toki hauetakoren batean aurkeztu beharko dira: ISEB, Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Herri Baltzuan (Bilbao, Urkixo Zumarkalea, 36, Bizkaia Plaza erakina, 4. solairua), edo, bestela, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean zehaztutako lekuetan.

2.– Eskabideak aurkezteko epea, hasi, deialdi-ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta, bukatu, horretarako izendatutako kreditua ordurako ahitzen ez bada behintzat, 2008ko maiatzaren 15ean bukatuko da.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Deialdi ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hara.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko martxoaren 7a.

Turismo sailburuordea,

KORO GARMENDIA GALBETE.


Azterketa dokumentala