Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2008ko martxoaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
1815

AGINDUA, 2008ko martxoaren 5ekoa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan familiaren arloko programak eta jarduerak egiteko diru-laguntzak 2008ko ekitaldirako arautzen eta deitzen dituena.

Euskal Autonomia Erkidegoan familiaren arloko programak eta jarduerak egiteko laguntza-deialdia Jaurlaritzaren Kontseiluak 2001eko uztailaren 3an onartutako Seme-alabak dituzten Familiei Laguntzeko Erakunde arteko I. Planaren barruan abiatu zen lehen aldiz, eta 2003, 2004 eta 2005. urteetan garatu zen.

I. Planari buruz jarraian egin diren ebaluazioek agerian utzi dute laguntzek onarpen zabala izan zutela, eta oso eraginkorrak izan zirela proposatutako helburuetara iristeko; hori dela-eta, I. Plana amaituta, beste deialdi bat egin zen 2006. urtean, familiaren arloko jarduerak eta programak egiten dituzten irabazi asmorik gabeko erakundeei zuzenduta.

2006ko irailaren 26ko Jaurlaritzaren Kontseiluak onartutako Familiei Laguntzeko Erakunde arteko II. Plana Familiaren Erakunde arteko Batzordearen eta Familiaren Batzorde Iraunkor Sektorialaren partaidetzarekin egin zen. Batzorde horietan parte hartzen dute, besteak beste, aldundiek, Eudelek eta familiaren arloko jarduerak eta programak garatzen dituzten elkarteek. II. Plan horren apustua, berriro ere, elkarteen eta herritarren partaidetzaren bitartez familiari laguntza eta babesa eskaintzeko garatzen diren ekimenak eta jarduerak sustatzea da, eta jarduera horri lerro estrategikoaren kategoria ematera iristen da.

Familiei Laguntzeko Erakunde arteko II. Plan horren esparruan, 2007ko deialdiak laguntza-programa sendotzea ekarri du berekin, aurkezturiko proiektuen kalitatea eta norainokoa aintzat hartuta. Elkarteak, bakoitza bere eremuan, lankidetza-baliabide baliagarria izan daitezke Administrazio publikoentzat, familia-instituzioa eta hari esleitutako eginkizunak babesterakoan.

Agindu honen oinarria honako hau da: Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren Egitura Organikoa eta Funtzionala ezartzen duen urriaren 18ko 315/2005 Dekretuak Familia Zuzendaritzari eskumena ematen dio familiei laguntzeko sustapen-jarduerak abian jartzeko, eta horregatik Sail horrek 2008ko ekitaldian familiaren arloko programa eta jarduerak egiteko irabazi asmorik gabeko erakunde pribatuei emango dizkien laguntzak arautzen ditu.

Agindu hau, diru-laguntzak ematekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuko 10.12, eta 10.39 artikuluetan, hurrenez hurren, gizarte-laguntzaren, sustapenaren eta erkidego-garapenaren arloan ezarritako eskumenen babesean ematen da.

Horri jarraiki, Familiaren Erakunde arteko Batzordeari eta Familiaren Batzorde Iraunkor Sektorialari entzun eta gero, honako hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.– Xedea.

Familiaren arloko programa eta jarduerak egiteko Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak 2008ko ekitaldian irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuei emango dizkien laguntzak arautzea da Agindu honen helburua.

2. artikulua.– Diru-laguntza jaso dezaketen jardunak.

Agindu honetan aurreikusitako laguntzak jasoko dituzte 2008ko ekitaldian garatzen diren programek eta jarduerek, honako arlo hauen barruan:

a) seme-alabak ardurapean dituzten familien -bereziki oso egoera kalteberan daudenen- bizi-kalitatea hobetzeko helburua dutenak.

b) bizitza pertsonala, familia-bizitza eta lan-bizitza bateragarri egitea sustatzen dutenak.

c) seme-alabak hezi eta zaintzeko bikoteko bi kideen erantzunkidetasuna sustatzen dutenak.

d) emakume eta gizonen arteko benetako berdintasun batetik eratorritako onura pertsonal eta sozialak hedatzera bideratzen direnak.

e) bizitza pertsonala, familia eta lana bateragarri egitearen aldeko neurriak hartzeko beharraren inguruan lan-eremuko gizarte-eragileak kontzientziatzearen aldekoak.

f) familia-aniztasuna ezagutu eta errespetatzearen aldekoak.

g) seme-alabak ardurapean dituzten familiek gizartea egituratzeko eta belaunaldien arteko elkartasuna gauzatzeko ezinbesteko eragile gisa gizarteari egiten dioten ekarpena nabarmentzeko helburua dutenak.

h) familiaren arloko indarkeria eta gatazkak murriztearen aldekoak.

i) familia-egitura berriak bultzatzearen aldekoak.

j) Familia Zuzendaritzak interes orokorrekotzat jotzen dituenak, Familiei Laguntzeko Erakunde arteko II. Planaren eremuan duten garrantzi bereziarengatik.

3. artikulua.– Erakunde onuradunak.

Agindu honetan ezarritako laguntzak jaso ditzakete irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuek, betiere aurreko artikuluan deskribaturiko arloetan sartutako programak eta jarduerak gauzatzen badituzte Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean, eta horretaz gain, Administrazio honen Elkarteen edo Fundazioen Erregistroan inskribatuta baldin badaude, edo bestela, dagozkien erregistro publikoetan inskribatuta daudela frogatzen badute.

4. artikulua.– Diru-baliabideak eta diru-laguntzen muga.

1.– Agindu honetan jasotakoa betetzea helburu duten baliabide ekonomikoak Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-kredituetatik eratorriko dira. Aurrekontu-ekitaldiaren barruan eman beharreko laguntzen guztizkoa ez da izango aipatutako kontsignazioa (edo, aurrekontu-aldaketak onartzen direnean, hori eguneratzearen emaitza) baino handiagoa, indarrean dagoen legearekin bat etorriz.

Aurrekontuan aldaketarik egonez gero, eta baldin eta laguntzen ebazpenak baino lehenagokoak badira, Gizarteratze eta Familia sailburuordeak aldaketa horien berri eman beharko du, horien gaineko ebazpen bat argitaratuz.

2.– Agindu honetan ezarritakoa betetzeko, Aginduan aurreikusitako diru-laguntzen 2008ko ekitaldiko finantziazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak 2008ko ekitaldirako onartzen dituen abenduaren 28ko 15/2007 Legeko aurrekontu-kreditu honen kargura egingo da: 31241 programa. Eta horren zenbatekoa seiehun eta hogei mila bostehun eta bat (620.501) euro izango da.

5. artikulua.– Eskabideak aurkeztea: modua eta epea.

1.– Familia-zuzendariarentzako eskabideak, araututako eskabide-orrian eta kasu bakoitzari dagozkion dokumentuekin batera, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Lurralde Ordezkaritzetan edo Familia Zuzendaritzan aurkeztu beharko dira.

Edonola ere, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitakoa aplikatuko da.

2.– Eskabideak aurkezteko epea, honako agindu hau indarrean jarri eta hilabetekoa izango da.

3.– Erakunde onuradunek baldintza guztiak betetzen dituztela egiaztatu beharko dute eskabidea aurkezten dutenean.

6. artikulua.– Dokumentazioa.

Agindu honetan jasotzen diren diru-laguntzak eskuratu nahi dituzten erakundeek honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Behar bezala betetako eskabide-orria (Agindu honen eranskin gisa doan eskabide-orria), gutxienez honako datuak jaso beharko dituena:

1.– Programa edo jarduera deskribatzea, helburuak, baliabide pertsonal eta materialak, garatu beharreko kronograma eta ebaluazio-adierazleak adieraziz.

2.– Programaren edo jardueraren aukeraren edo egokitasunaren justifikazio arrazoitua.

3.– Programaren edo jardueraren eremu geografikoa.

4.– Pertsona hartzaileak.

5.– Programaren edo jardueraren diru-sarrera eta gastuen aurrekontua.

6.– Erakundearen ibilbidea.

7.– Erakundearen jardunen eremu geografikoa.

8.– Erakunde eskatzailearen 2007ko ekitaldiko balantze orokorra.

b) Identifikazio Fiskaleko Kodearen fotokopia. Aurreko ekitaldiko deialdi berean diru-laguntza jaso dutenek ez dute dokumentu hori aurkeztu beharko.

c) Zerga-betebeharrak beteta dituela egiaztatzen duten egiaztagiri eguneratuak, gehienez, eskabidearen data baino hiru hilabete aurretik emandakoak; bata Foru Ogasunarena, eta bestea, hala badagokio, Gizarte Segurantzako Lurralde Diruzaintzarena, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrei buruzkoa. Nolanahi ere, diru-laguntza emateko, egiaztatzeko eta ordaintzeko fase guztietan gai horri buruz eskatzen zaizkion egiaztagiri guztiak aurkeztu beharko ditu onuradunak.

d) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zehapen-prozedurari buruzko zinpeko aitorpena.

e) Zinpeko aitorpena, honako hau adieraztekoa: erakunde eskatzaileak diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galtzea dakarren zehapen penalik edo administratiborik ez duela jaso, eta horretarako ezgaitzen duen legezko debekuren baten eraginpean ez dagoela.

7. artikulua.– Eskabidearen akatsen konponketa.

Diru-laguntzen eskabideak oso-osorik bete ezean, edo diruz lagun daitekeen egoera bakoitzeko azaldutako dokumentuekin batera aurkeztu ezean, hamar egunetan akatsa zuzentzeko edo nahitaezko dokumentuak aurkezteko eskatuko zaio interesdunari. Hori egin ezean eskabideari uko egiten diola ulertuko dugu. Administrazioak, ordea, eskabideari buruzko esanbidezko ebazpena eman beharko du eta horren berri eman azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 71.1 eta 42.1 artikuluetan ezarritakoaren arabera (Herri Administrazioaren Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legea).

8. artikulua.– Esleipen- eta ponderazio-irizpideak.

Diru-laguntzaren zenbatekoa zehaztu eta emateko, honako gehienezko puntuazio-baremoa hartuko da kontuan:

1.– Erakunde eskatzaileari dagokionez:

a) Erakundearen jardunen eremu geografikoa: 10 puntura bitartean.

b) Erakundearen ibilbidea (jarraipena, egonkortasuna eta kaudimena): 5 puntura bitartean.

2.– Proposatutako programa edo jarduerei dagokienez:

a) Proposatutako programa edo jardueraren eremu geografikoa, proiekzioa Lurralde Historiko batean baino gehiagotan dutenak bereziki balioetsita: 10 puntura bitartean.

b) Aurkeztutako proiektuaren xede den jarduera Agindu honetako 2. artikuluan aurreikusten diren jardun-eremuetara eta dagokion sektorean atzemandako eskarira egokituta egotea: 15 puntura bitartean.

c) Proposatutako programa edo jardueraren kalitate-maila, bereziki helburuak, giza baliabideak eta baliabide materialak, garatu beharreko kronograma eta ebaluazio-adierazleak balioetsita: 35 puntura bitartean.

d) Programaren edo jardueraren izaera berritzailea: 10 puntura bitartean.

e) Genero-ikuspegia barne hartzea: 5 puntura bitartean.

f) Beste Administrazio edo erakunde publiko edo pribatuen parte-hartzea programaren edo jardueraren finantziazioan: 10 puntura bitartean.

9. artikulua.– Kudeaketa, ebazpena, errekurtsoak eta publizitate-prozedura.

1.– Familia Zuzendaritza izango da Agindu honetan aurreikusitako diru-laguntzak kudeatzeko organo eskuduna.

2.– Diru-laguntzak lehiaketa-prozeduraren bidez emango dira. Horretarako, Agindu honetako 8. artikuluan ezarritako balioespen-irizpideak aplikatuz ebaluatuko dira eskabideak, eta gutxienez 40 puntu lortu beharko dituzte laguntzak jaso ahal izateko.

Ematen diren diru-laguntzen zenbatekoa erabakitzeko, proportzionaltasunaren irizpidea erabiliko da; horrela, balioespen-fasean lortzen den puntuazioaren arabera banatuko da diru-kopurua, ezartzen den muga-ehunekoa errespetatuz eta eskatutakoa gainditu gabe. Balioespena Familia zuzendariak izendatutako kide anitzeko organo batek egingo du, eta horren ondoren, ebazpen proposamena ere egingo du.

Organo hori honako hauek osatuko dute:

– Presidentea: Familia zuzendaria.

– Kideak: Teknikari-maila duten hiru pertsona, Familia zuzendariak Zuzendaritza horretako kideen artean izendatuta. Horietako batek idazkari gisa jardungo du.

Kide anitzeko organoak egiten duen balioespenean argi zehaztu beharko da puntuazio bakoitza emateko jarraitu den prozesu logikoa, eta ebazpen-proposamenean ere jaso beharko da.

3.– Agindu honetan aurreikusitako diru-laguntzak Familia zuzendariak esanbidez emango duen ebazpen bakar baten bidez eman edo ukatuko dira, eta ebazpen hori arrazoitua izango da.

4.– Diru-laguntzak emateko Ebazpenean Agindu honetako 13. artikuluan onuradunarentzat ezarritako betebeharrak zein diren adieraziko da, eta laguntzen erabilera fiskalizatzeko dagozkien eginkizunak betez Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak laguntzen erabilera ikuskatzeko eskatu diezazkieketen argibideak ematera behartuta daudela xedatuko da berariaz.

5.– Publizitate-printzipioa betetzeko, Familia zuzendariaren Ebazpenaz honako hau emango da jakitera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian: alde batetik, agindu honen babesean diru-laguntza zer erakundek jaso duten eta zenbateko laguntza jaso duten, eta, bestetik, zer erakunderi emandako diru-laguntzak aldatu diren. Nolanahi ere, ebazpena esanbidez eta banan-banan ere jakinaraziko da.

6.– Aipatutako Ebazpenak ez du administrazio-bidea amaitzen, eta erakunde interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Gizarteratze eta Familia sailburuordeari, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

10. artikulua.– Isiltasunagatik ukatzea.

Agindu hau indarrean hasi eta hiru hilabete igaro ondoren ez bada esanbidezko ebazpenik eman eta jakinarazi, eskabideak ukatutzat joko dira, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 44.1 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako; hala ere, Administrazioak esanbidezko ebazpena eman behar du.

11. artikulua.– Zenbatekoa eta ordaintzeko modua.

1.– Aurkezten den programa edo jarduera bakoitzerako onartzen den aurrekontu osoaren % 100eraino finantza dezake Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak.

2.– Ordainketa zatika egingo da: % 75 diru-laguntza ematen den unean ordainduko da, eta gainerako % 25a egindako gastua justifikatzeko dokumentu originalak, edo, hala badagokio, horien kopia konpultsatua aurkeztu ondoren, Agindu honen 14.4.a) artikuluan aipaturiko memoriarekin batera, bi hilabeteko epean jarduera amaitzen den unetik zenbatzen hasita.

12. artikulua.– Beste diru-laguntza edo laguntza batzuekiko bateragarritasuna.

1.– Laguntza horiek ematea bateragarria izango da bete edozein Administraziok edo erakunde publikok edo pribatuk xede bererako eman litzakeen beste edozein diru-laguntza edo laguntza ematearekin.

2.– Eskabidearekin batera, zinpeko aitorpena aurkeztu beharko da honako hauek adierazteko: xede horretarako beste finantziazio-iturririk ba ote den, eta, hala bada, erantzuteke dauden laguntza-eskabideak. Lortutako laguntza eta diru-laguntza guztien guztizko zenbatekoa jarduerarako onartutako aurrekontua baino handiagoa bada, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak eman beharreko laguntzari aurrekontua gainditzen duen soberakina gutxituko zaio.

13. artikulua.– Erakunde onuradunen betebeharrak.

Kasuan kasu, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50.2 artikuluan ezarritako betebeharrak alde batera utzi gabe, laguntzak jasotzen dituzten erakundeek honako hauek bete beharko dituzte:

a) Diruz lagundutako jardueren xedea edo izaera nabarmen aldatzen dituzten gorabeheren berri ematea, eta Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailari lankidetza eskaintzea, jarduera horiek egiaztatu, ikuskatu, jarraitu eta kontrolatzeko prozeduretan.

b) Era berean, Eusko Jaurlaritzaren Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren laguntza jaso dutela esanbidez jasota utzi beharko da, baldin eta laguntzaren xede izan diren jarduerak zabaldu, hedatu edo argitaratu behar badira.

c) Diru-laguntzaren zertarakoa eta aplikazioa ziurtatu beharko dute zerrenda bidezko bermeen bitartez, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren 1. Tituluan ezarritakoa betez; dekretu horretan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren diru-laguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautu zen, eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta betebeharrak ezarri ziren.

14. artikulua.– Diru-laguntzaren justifikazioa.

1.– Gastuak justifikatzeko, jatorrizko faktura eta ordainagiriak eskatuko dira. Nolanahi ere, laguntzaren esleipendunak jatorrizko dokumentuak Administrazioaren esku uztea ezinezkoa duela behar bezala egiaztatzen badu, jatorrizko dokumentuak zein kopiak aurkeztuko ditu interesdunak, eta kopiak konpultsatu ondoren berriro itzuliko zaizkio.

Proiektu bakoitzaren fakturak eta ordainagiriak diruz lagundutako proiektuen arabera bereizita, eta behar den moduan zenbatuta eta ordenatuta aurkeztu behar dira. Horiekin batera, ordainagirien eta fakturen zerrenda bidali behar da, gastu bakoitza zertara bideratu den azalduta.

2.– Agindu honetan araututako laguntza ekonomikoaren kargura finantzatuko ez diren gastuak justifikatzeko, dagozkien faktura eta ordainagirien fotokopiak aurkeztuko dira.

Proiektu bakoitzaren ordainagiri eta faktura diruz lagundutako proiektuen arabera bereiziak eta behar den moduan zenbatuak eta ordenan jarriak aurkeztu behar dira. Horiekin batera, ordainagirien eta fakturen zerrenda bidali behar da, gastuen zertarakoa azalduta.

3.– Kontrataturiko langileei dagozkien gastuak eredu ofizialaren araberako soldata-ordainagirien originalen bitartez egiaztatu beharko dira. Ordainagiri horiekin batera, Gizarte Segurantzako kotizazio-agiriak aurkeztu beharko dira.

4.– Aldi baterako kontratazioetan, honako hauek jasoko dira ordainagirietan: langilearen datuak, NANa, ordaindutako jardun mota eta PFEZrekiko atxikipena.

5.– Agindu honetan ezarritako diru-laguntza eskuratu dutenek, jarduerak burutzeko onartutako egutegiaren arabera, diruz lagundutako jarduera bukatu eta bi hilabeteren barruan, honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Diruz lagundutako jarduera edo programa balioesten duen memoria xehatua.

b) Xede bererako jasotako beste edozein laguntzen zerrenda, betiere aldez aurretik eman ez bada horren berri.

15. artikulua.– Diru-laguntzaren baldintzen aldaketa.

Diru-laguntza emateko kontuan izan diren baldintzak aldatuz gero, eta betiere diru-laguntzaren helburua bete bada, edo orobat Herri Administrazio honek edo beste batek, edo erakunde publiko zein pribaturen batek, aldi berean, laguntza edo diru-laguntzarik eman badu, diru-laguntzak emateko Ebazpena alda daiteke. Horretarako, Familia zuzendariak Likidazio Ebazpen egokia emango du. Ebazpen horren bidez, emandako diru-laguntzen zenbatekoak egokituko dira, horretarako ezarritako irizpide eta mugak aplikatuta, eta erakunde onuradunek itzuli egin beharko dituzte soberakinak.

16. artikulua.– Zerga-betebeharrak, Gizarte Segurantzako betebeharrak eta diru-laguntza publikoen arloko betebeharrak betetzea.

1.– Agindu honetan aurreikusten diren laguntzak ematea eta ordaintzea erakunde eskatzaileek zergen eta Gizarte Segurantzaren inguruko betebeharrak betetzearen menpe dago, Ogasun eta Finantza sailburuaren 1991ko urriaren 7ko Aginduak xedatzen duenaren arabera.

2.– Erakunde onuradunei laguntzak ematea eta, hala badagokio, horien ordainketa, baldintzaturik geratuko dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek ematen dituzten izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan dirua itzultzeko edo zehapenen bat ezartzeko espedientea hasi baldin bada, eta oraindik tramiteak amaitu gabe baldin badaude, prozedura hori burutu arte.

3.– Ezin izango dira deialdi honetara aurkeztu sexu-diskriminazioagatik edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen ondorioz ezarritako zehapen administratibo edo penalen bat ezarri zaien pertsona fisiko edo juridikoak, zehapen hori indarrean dagoen bitartean.

17. artikulua.– Baldintzak ez betetzea.

Diru-laguntza jaso duten onuradunak Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategineko 53.1 artikuluan aurreikusitako kasuan egongo balira, edo Agindu honetan eta aplikatzekoak diren gainerako arauetan, baita diru-laguntza onartzeko Ebazpenean ere, eta ezarritako baldintzak beteko ez balitu, Familia zuzendariak -dagokion Ebazpenaren bidez- ordaintzeke leudekeen kopuruak jasotzeko eskubidea galdu duela adieraziko luke, eta, hala badagokio, jasotako diru-zenbatekoak gehi diru-laguntza ordaindu zitzaionetik sortutako legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli behar direla, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritakoaren arabera. Nolanahi ere, bestelako egintzak ere bideratuko lirateke, hala egokituz gero. Diru-kopuru horiek herri-dirutzat hartuko dira, dagozkien legezko ondorioetarako, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateratuaren 64. artikuluan ezarritakoa izango da erantzukizunen erregimena.

18. artikulua.– Dirua itzultzeko prozedura.

Arauak betetzen ez badira, honako hau izango da jasotako diru-laguntzak itzultzeko prozedura:

a) Familia zuzendariak prozedura hasi dela eta zergatik hasi den adieraziko dio erakunde interesdunari, eta 15 eguneko epea emango dio egoki iritzitako alegazioak aurkez ditzan. Prozedura hasteak, edonola ere, eten egingo ditu oraindik egin ez diren ordainketak.

b) Alegazioak jaso ondoren edo epe hori alegaziorik aurkeztu gabe igaroz gero, Familia zuzendariaren Ebazpenaz amaiera emango zaio itzultze-prozedurari. Diru-laguntzak itzultzeko prozedura ebazteko epea sei hilabetekoa izango da gehienez. Ebazpenean arauren bat bete gabe utzi dela joz gero, diru-laguntza jasotzeko eskubidea galdutzat emango da, eta, hala badagokio, Ebazpena jakinarazten denetik hasita bi hilabeteko epean dagozkion diru-kopuruak Euskadiko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharra deklaratuko da. Borondatezko aldiko epe gisa kontuan hartuko da epe hori.

c) Borondatezko aldian dirua itzultzen ez bada, Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Ogasun eta Finantza Sailburuordetzari jakinaraziko zaio, aplika daitekeen legezko araudiak dioenaren arabera jardun dezan.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Garapena eta betearazpena.

Gizarteratze eta Familia sailburuordeari ematen zaio Agindu hau garatu eta betearazteko behar diren xedapenak hartzeko aginpidea.

Bigarrena.– Errekurtsoak.

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du. Aginduaren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa ezar diezaiokete interesdunek Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, hilabeteko epean; edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ezar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Salan, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, bi hilabeteko epean.

Hirugarrena.– Ondorioak.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasita izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko martxoaren 5a.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

JOSEBA AZKARRAGA RODERO.

ERANSKINA
FAMILIA ARLOKO PROGRAMA EDO JARDUERAK EGITEKO DIRU-LAGUNTZA ESKABIDEA

Nik, 	jaunak/andreak

	 erakundeko

	naizen aldetik

Helbide sozialaren herria: 	

lurraldea: 	

kalea: 	zk: ................ posta kodea: ................................

Telefonoa.:................................ faxa: ................................ E-maila: 	

Identifikazio Fiskalaren Kode-zk. (fotokopia ere bidali): 	 Erregistro zk.: ................

Banku edo aurrezki-kutxa: 		

bulegoa: 	kontu zk.: ................

honako hau

ADIERAZTEN DUT:

Nik ordezkatutakoak 2008ko .............................................ren ...............ko diru-laguntza deialdian (EHAA-zk.: ................) eskatutako baldintza guztiak betetzen dituela, eta, ondorioz honako hau

ESKATZEN DUT:

	 euroko

diru-laguntza eman diezaiotela, Euskal Autonomia Erkidegoan familiaren arloko programa edo jarduera egiteko. Horretarako, beharrezko dokumentuak eta eskaturiko datuak aurkeztu ditu, eta horiek guztiak egiazkoak direla ziurtatzen du.

Eskabide hau izenpetuz baimena ematen du bere datuak familia erakundeentzako laguntzak izeneko fitxategian jasotzeko. Fitxategia Eusko Jaurlaritzaren, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Familia Zuzendaritzarena da. Familiaren arloan programak eta jarduerak egiten dituzten erakundeei laguntzeko espedienteak kudeatzea da fitxategiaren xedea.

Datuak Babesteko Euskal Bulegoak badu fitxategiaren berri, eta esan beharra dago fitxategi horrek datuen segurtasun osoa bermatzeko neurriak dituela eta bertan dauden datuak ez direla inoren esku geratuko, lege batek horrela agindu ezean. DBLOak arautzen duenez, sarbidea izateko, ezerezteko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubideak baliatzeko, Eusko Jaurlaritzaren, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren Familia Zuzendaritzara jo behar da (Donostia kalea z/g, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Administrazioak jasotako datuak erkatu ahal izango ditu, eta laguntzak ondo banatzeko beharrezkoak diren datuak egiaztatuko ditu.

.............................................................(en), 2008ko .................................ren ............(e)an
ESKATZAILEA
............zenbakiko EHAA, 2008ko……….............…aren…………..(e)koa

1.– Programaren edo jardueraren ezaugarriak:

	

	

	

	

	

	

	

	

	

	

Helburuak:

	

	

	

	

	

	

	

	

	

	

Giza baliabideak eta baliabide materialak:

	

	

	

	

	

	

	

	

	

	

Kronograma:

	

	

	

	

	

	

	

	

	

	

Ebaluazio adierazleak:

	

	

	

	

	

	

	

	

	

	

2.– Programa edo jarduera egiteko aukeraren ete egokitasunaren justifikazio arrazoitua.

	

	

	

	

	

	

	

	

	

	

3.– Programaren edo jardueraren eremu geografikoa:

	

	

	

	

	

	

	

	

	

	

4.– Hartzaileak:

	

	

	

	

	

	

	

	

	

	

5.– Erakundearen ibilbidea:

	

	

	

	

	

	

	

	

	

	

6.– Erakundearen jardunen eremu geografikoa:

	

	

	

	

	

	

	

	

	

	

7.– Programaren edo jardueraren diru-sarrera eta gastuen aurrekontua:

Diru-sarrerak:	

Erakundearen ekarpena:	

Beste finantziazio-iturri batzuk:	

Administrazioa edo erakundea ............................................................. emandako euroak.......................... eskatutakoak

Administrazioa edo erakundea ............................................................. emandako euroak.......................... eskatutakoak

Administrazioa edo erakundea ............................................................. emandako euroak.......................... eskatutakoak

Diru-sarrerak, guztira	

Programa edo jardueraren gastu xehatuak:

	

	

	

	

	

	

	

	

	

	

Gastuak, guztira

	

Programaren edo jardueraren aurrekontu-defizita

	

	

ESKABIDEARI ERANTSI BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

1.– Identifikazio Fiskaleko Txartelaren kopia.

2.– Laguntza eskatzen duen erakundea zerga-betebeharren eta Gizarte Segurantzakoen ordainketan egunean dagoela egiaztatuko duen Foru Ogasunaren eta Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiko Probintzia Zuzendaritzaren ziurtagiria.

3.– Erakunde eskatzaileak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta horren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasita dauden baina oraindik bideratzen ari diren itzulera- edo zehapen-prozedurei buruz egindako zinpeko aitorpena.

4.– Zinpeko aitorpena, erakunde eskatzaileak diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea ekarriko lukeen zehapen penalik edo administratiborik ez duela jaso eta horretarako ezgaituko lukeen lege-debekuen eraginpean ez dagoela egiaztatzen duena.


Azterketa dokumentala