50. zk., 2008ko martxoaren 11, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Bilbao Bizkaia Kutxa
1538
IRAGARKIA, Aparteko Batzar Nagusirako deialdia egiten duena.
Admisistrazio-Kontseiluak, 2008ko otsailaren 21ean egindako batzarraldian hala erabakirik, eta Gizarte Estatutuetako 31. artikuluan agintzen dena betez, Erakundeko Kontseilari Nagusi Jaun-Andreei, Aparteko Batzar Nagusirako deialdia zabaltzea erabaki du. Batzarra, lehenengo deialdian, martxoaren 27an izango da, osteguna, arratsaldeko 19:30ean, Sondikan dagoen Olako Hezkuntza Berezirako Institutuko Areto Nagusian, eta bigarren deialdian, 20:00etan, egun eta leku berean, hauxe izango delarik
EGUNEKO GAI-ZERRENDA:
I.– Batzarra eratu.
II.– Hauteskunde-batzordearen informea eta kontseilari berriak euren karguaz jabetu.
III.– Administrazio-Kontseiluaren eta Kontrol-Batzordearen titular eta ordezko kide berriak izendatu.
IV.– Eskari-galderak.
V.– Batzarreko akta onartu.
Bilbao, 2008ko martxoaren 10a.
Administrazio-kontseiluko idazkaria,
ISABEL SÁNCHEZ ROBLES.