50. zk., 2008ko martxoaren 11, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Bilbao Bizkaia Kutxa
1537
IRAGARKIA, Ohiko Batzar Nagusirako deialdia egiten duena.
Administrazio-Kontseiluak, 2008ko otsailaren 21ean egindako batzarraldian hala erabakirik, eta Gizarte-Estatutuetako 31. artikuluan agintzen dena betez, Erakundeko Kontseilari Nagusi jaun-andreei Ohiko Batzar Nagusirako deialdia zabaltzea erabaki du. Batzarra, lehenengo deialdian, martxoaren 27an izango da, osteguna, arratsaldeko 17:30ean, Sondikan dagoen Olako Hezkuntza Berezirako Institutuko Areto Nagusian, eta bigarren deialdian, 18:00etan, egun eta leku berean, hauxe izango delarik
EGUNEKO GAI-ZERRENDA:
I.– Batzarra eratu.
II.– Lehendakariaren informea.
III.– Kontrol-batzordearen informea.
IV.– Zuzendari Nagusiaren izendapena baieztatu.
V.– Aztertu eta onartu, egoki bada, urteko txostena, urteko balantzea, eta emaitzen kontua. Era berean, aztertu eta onartuko dira, egoki bada, Administrazio-Kontseiluaren kudeaketa-txostena eta 2007ko ekitaldiari dagokion emaitzen banaketa.
VI.– Ekintza ongile soziala. Onartu, egoki bada, 2007ko ekitaldiaren kudeaketa eta kitapena, 2008. urterako aurrekontua eta gizarte ekintza berriak.
VII.– Eskari-galderak.
VIII.– IV., V. eta VI. puntuen bozketa.
IX.– Batzarreko akta onartu.
Bilbao, 2008ko martxoaren 10a.
Administrazio-Kontseiluko idazkaria,
ISABEL SÁNCHEZ ROBLES.