
47. zk., 2008ko martxoaren 6a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Bilbao Exhibition Centre A.B.
1432
IRAGARKIA, aseguru-polizen kontratuari buruzkoa.
1.– Kontratuaren helburua: aseguru-polizak.
2.– Prestazio lekua: lotearen arabera.
3.– Aurrekontua eta lotea.
– I. Lotea: kalte materialen poliza, BECenak diren eraikuntzak, instalakuntzak eta edukiak bere baitan hartuko dituena.
– II. Lotea: erantzukizun zibilaren poliza, ustiategiaren titularra izatearen ondoriozko erreklamazioen aurrean BEC babestuko duena eta aldi berean hirugarren batzuen erreklamazioen aurrean erakusketariak ere babestuko dituena.
– III. Lotea: kalte materialen poliza, gertakizunetan erakusketarien standak zein erakusketa-gaiak babestuko dituena.
– IV. Lotea, langileen polizak: bizitza, istripu eta bestelakoen polizak BEC-ko langileentzat.
4.– Esleipena eta esleipendunen kopurua: izaera arrunteko eta prozedura negoziatuko lehiaketa publikoa. Lote bakoitzean esleipendun bakarra izendatuko da, aseguru-etxe berak hainbat esleipen lortu baditzake ere.
Esleipenetan aseguruak elkarrekin egitea onartuko da.
5.– Eskatutako sailkapena: Dirección General de Seguros y Fondos de Pensiones izenekoaren aseguru-etxeen erregistro publikoan izena emanda egotea.
6.– Kontratatzeko epea eta luzapenak.
– I., II. eta III. loteetako polizen indarraldiaren hasiera: 2008ko apirilaren 14a.
– IV. Loteko polizaren indarraldiaren hasiera: 2008ko maiatzaren 1a.
– Poliza guztien indarraldiaren amaiera: 2009ko apirilaren 1a.
– Luzapenak: urtebetez, gehienez beste hiru (3) urtetan.
7.– Instalakuntzetako bisitaldiak eta laginak: instalakuntzen zein bertako babes-sistemen inguruko txosten deskribatzailea eransten zaio honi. Behar izanez gero, instalakuntzetako bisita bat ahalbidetuko litzateke eta interesatuei dei egingo litzaieke 2008ko martxoaren 14an, goizeko hamarretan.
8.– Behin-behineko bermea: hamabi mila (12.000) euro.
9.– Proiektuak, prototipoak edo katalogo: ikus baldintza-orria.
10.– Azpikontratazioa: esleipenetan aseguruak elkarrekin egitea onartuko da.
11.– Dokumentazioaren eskaera: lehiaketaren dokumentazioa interesatuen eskura dago BEC-ren web-gunean edo BEC-ren aurrean dagoen Cianoplan-en (Azkue Ingurubidea, 4, Barakaldo, 94 485 19 10 telefonoa, www.cianoplan.es).
12.– Proposamenen aurkezpena.
a) Lekua: Bilbao Exhibition Centre-ren bulegoak (Azkue Ingurubidea, 1, Barakaldo, E-48902 PK, 8. solairua).
b) Epemugako data eta ordua: 2008ko martxoaren 25ean, eguerdiko ordu batera (13:00) arte.
13.– Pliken irekiera.
a) Lekua: Bilbao Exhibition Centre-ren bulegoak.
b) Data eta ordua: 2008ko martxoaren 27an, goizeko hamar eta erdietatik (10:30etik) aurrera.
14.– Kontsultak aldez aurretiko hitzorduarekin: informazioa jaso ahal izango da Bilbao Exhibition Centre, S.A.–ren bulegoetara deituz: 94 404 00 00 telefonoa, 94 404 00 01 faxa.
Barakaldo, 2008ko otsailaren 28a.
Kontseilari delegatua,
JOSÉ MIGUEL CORRES.
RSS