Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

47. zk., 2008ko martxoaren 6a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Bilbao Exhibition Centre A.B.
1431

IRAGARKIA, publizitate eta sustapenerako kontratuari buruzkoa.

1.– Kontratuaren helburua: publizitatea eta sustapena.

2.– Prestazio lekua: BEC-ko esparru bera.

3.– Aurrekontua eta loteak: esleitzeko lote bakarra, tasarik gabe.

4.– Esleipena eta esleipendun kopurua: izaera arrunteko eta prozedura irekiko lehiaketa publikoa. Lau (4) esleipendun izendatzea aurreikusten da, baldintza-orrian aldaerak zehazten badira ere.

5.– Eskatutako sailkapena.

Kontratisten erregistro ofizialean izena emandako kontratista izatea egiaztatu beharko du sailkapen honi dagokionez: T Taldea, 01 Azpitaldea, C Sailkapena (Publizitate Zerbitzuak).

6.– Kontratatzeko epea eta luzapenak: lau (4) kanpaina urteko deialdietan eta bi (2) urtean behingoetan. Baldintza-orrian bertan luzapena egoteko aukera aurreikusten da.

7.– Instalakuntzetako bisitaldiak eta laginak.

a) Lekua: beste kanpaina batzuen adibideak lortu ahal izango dira Bilbao Exhibition Centre-n. Eskaerak Komunikazio Sailari.

b) Data eta ordua: 2008ko martxoaren 11n, goizeko hamarretan (10:00etan).

8.– Behin-behineko bermea: hamabi mila (12.000) euro.

9.– Proiektuak, prototipoak edo katalogoak: baldintza-orrian (C gutun-azala) ezarritako baloraziorako proposatutako publizitate kanpainen memoria argitzailea.

10.– Azpikontratazioa: baliabide eta erosketa-guneen azpikontratazioa eta sektorean ohikoa den azpikontratazioa onartuko dira. Edozein azpikontratazioren berri eman beharko zaio BEC-ri, berak onar dezan.

11.– Dokumentazioaren eskaera: lehiaketaren dokumentazioa interesatuen eskura dago BEC-ren web-gunean edo BEC-ren aurrean dagoen Cianoplan-en (Azkue Ingurubidea, 4, Barakaldo, 94 485 19 10 telefonoa, www.cianoplan.es).

12.– Proposamenen aurkezpena.

a) Lekua: Bilbao Exhibition Centre-ren bulegoak (Azkue Ingurubidea, 1, Barakaldo, E-48902 PK, 8. solairua).

b) Epemugako data eta ordua: 2008ko martxoaren 31n, eguerdiko ordu batera (13:00) arte.

13.– Pliken irekiera.

a) Lekua: Bilbao Exhibition Centre-ren bulegoak.

b) Data eta ordua: 2008ko apirilaren 1ean, goizeko hamar eta erdietatik (10:30etik) aurrera.

14.– Kontsultak aldez aurretiko hitzorduarekin: informazioa jaso ahal izango da Bilbao Exhibition Centre, S.A.–ren bulegoetara deituz: 94 404 00 00 telefonoa, 94 404 00 01 faxa.

Barakaldo, 2008ko otsailaren 12a.

Kontseilari delegatua,

JOSÉ MIGUEL CORRES.


Azterketa dokumentala