
47. zk., 2008ko martxoaren 6a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Osasun Saila
1428
IRAGARKIA, 721/07 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesa izan dezaketen hirugarrenentzako deia.
Interesa izan dezaketen guztiei jakinarazten zaie Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 2. zenbakiko Epaitegian, Euskadiko Osasun Teknikari Espezialisten Elkartasunak, prozedura laburtuaren bidez, 721/07 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu duela, Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2007ko uztailaren 12ko Akordioaren aurka, zeinen bitartez ezetsi baitziren Osakidetzako zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 1102/2006, 1105/2006 eta 1106/2006 Ebazpenen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoak. Aipatutako ebazpen horien bidez, lan-harreman estatutario finkoa lortzeko hautatze-prozesuaren oinarri espezifikoak onartu ziren Dokumentazio Sanitarioko Teknikari Espezialista, Laborategiko Teknikari Espezialista eta Anatomia Patologikoko Teknikari Espezialistaren kategorietan, Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan destinoa izango duten Tekniko Espezialista Sanitarioen lanbide-taldean.
Beraz, interesa izan dezaketen beste guztiei aurreko guztia jakinarazten zaie eta iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita bederatzi eguneko epea izango dute auzibideetan aurkeztu eta sartzeko.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko otsailaren 4a.
Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,
SUSANA LÓPEZ ALTUNA.
RSS