Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

47. zk., 2008ko martxoaren 6a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
1421

IRAGARKIA, Vitoria-Gasteizen Lakuabizkarra LHIrako Haur Hezkuntzako (3+9) unitateko eta Lehen Hezkuntzako 18 unitateko ikastetxe berria eraikitzeko, zuzendaritza fakultatiboaz arduratzeko (arkitekto eta aparejadore/arkitekto tekniko) lizitazioa jakinarazten da.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Baliabide Material, Informatika eta Antolamendu Zuzendaritza. Eskola Eraikuntzen Unitatea.

c) Espediente zenbakia: CO/20/08.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Vitoria-Gasteizen Lakuabizkarra LHIrako Haur Hezkuntzako (3+9) unitateko eta Lehen Hezkuntzako 18 unitateko ikastetxe berria eraikitzeko, zuzendaritza fakultatiboaz arduratzea.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Vitoria-Gasteiz.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: begiratu berariazko klausula administratiboen pleguaren karatulako 10. puntuan adierazitakoak.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapideak: arruntak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztirako zenbatekoa: 220.546,00 euro.

5.– Fidantzak.

Behin-behinekoa: ez da eskatzen.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritzako Baliabideen Lurraldeburutza-Unitate Teknikoa-.

b) Helbidea: San Prudencio kalea 18, behea.

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01005.

d) Telefonoa: 945 01 72 37.

e) Faxa: 945 01 72 01.

f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2008ko martxoaren 31.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: ez da behar.

b) Bestelako betebeharrak: begiratu berariazko klausula administratiboen pleguaren karatulako 29.1. puntuan adierazitakoak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2008ko martxoaren 31ko 10:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: "A", "B" eta "C" gutun-azalak, berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitako agiriekin.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Erregistro Orokorra.

2) Helbidea: Donostia-San Sebastián, 1 Vitoria-Gasteiz – Lakua II, 3. solairua.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: hiru hilabete, eskaintzak irekitzen diren egunaren biharamunetik aurrera kontatu beharrekoak.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Lakua 2, 3. solairua –bilera aretoa-.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: 2008ko apirilaren 10a.

e) Ordua: 10:00.

10.– Bestelako argibideak: ez.

11.– Iragarpen gastuak: iragarki ofizialaren gastuak esleipendunaren kontura izango dira.

12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez da beharrezkoa.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: www.ej-gv.net.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko otsailaren 13a.

Baliabide Material, Informatika

eta Antolamendu zuzendaria,

MIKEL CABELLO PÉREZ.


Azterketa dokumentala