
47. zk., 2008ko martxoaren 6a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Ogasun eta Herri Administrazio Saila
1418
LEHIAKETA. Iragarkia, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen Arabako Lurralde Zentroko kafetegi-zerbitzua helburutzat duen administrazio-kontratu berezia esleitzeko dena (C06/003/2008).
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen zuzendari nagusia.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).
c) Espedientearen zenbakia: C06/003/2008.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen Arabako Lurralde Zentroko kafetegi-zerbitzua.
b) Loteak eta kopurua: ez.
c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.
d) Gauzatzeko epea: gauzatzeko epea urtebetekoa izango da; kontratua sinatu eta hurrengo egunean hasiko da, behin betiko bermea jarri ostean.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: lehiaketa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: lizitaziorako gutxieneko kanona hileko 110 euro izango da.
5.– Behin-behineko fidantza: ez dago behin-behineko bermerik jarri beharrik.
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).
b) Helbidea: Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Nagusia, Donostia kalea, 1, Lakua II, beheko solairua.
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Telefonoa: 945 01 89 31.
e) Faxa: 945 01 90 18.
f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2008ko martxoaren 25a.
7.– Kontratistaren betebeharrak.
Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: administrazio klausula zehatzen pleguko 7.5.9 klausulan zehaztutakoak.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2008ko martxoaren 26a, 10:00ak baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula zehatzen pleguan zehaztutakoak.
c) Aurkezteko lekua:
1) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).
2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua II (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia, beheko solairua).
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 3 hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik.
e) Aldaerak: ez.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).
b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua II (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia, beheko solairua).
c) Herria: Vitoria-Gasteiz.
d) Eguna: 2008ko apirilaren 7a.
e) Ordua: 12:00ak.
10.– Bestelako argibideak.
11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.
12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali zen eguna.
13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: www.contratacion.info.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko otsailaren 14a.
Kontratazio Zerbitzuko burua,
FRANCISCO JAVIER ELOLA DEL RÍO, ondokoa ez baitago,
Ondare eta Kontratazio zuzendaria,
JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.
RSS