Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

47. zk., 2008ko martxoaren 6a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 5 Zenbakiko Epaitegia
1416

EDIKTUA, borondatezko porrotari buruzko 566/96 prozeduraren ondoriozkoa.

Jesús Miguel Incinillas Fernández, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegiko idazkari judiziala.

Gasteizko Lehen Auzialdiko 5. zenbakiko Epaitegiko magistratu-epaileak probindentzia bat eman du gaur, River Joyeros, SL sozietatearen borondatezko porrotaren espedientean. Bertan erabakitakoa betez, ediktu honen bidez deia egiten zaie porrot egin duenaren hartzekodunei, Hartzekodunen Batzarrera joan daitezen 2008ko apirilaren 7an, 11:30ean. Biltzarra sindikoen kontuak onartzeko izango da, eta Justizia Jauregiko Prestakunza Aretoan egingo da (laugarren solairua, Gasteiz hiribidea, 18, Vitoria-Gasteiz).

Vitoria-Gasteiz, 2008ko otsailaren 7a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala