
47. zk., 2008ko martxoaren 6a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizi Administrazioa
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
1415
EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 519/06 ohartarazpen-prozeduraren ondoriozkoa.
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 519/06 ohartarazpen-judizioa.
Demandatzailea: Videoclub Hermes.
Abokatua.
Prokuradorea.
Demandatua: Martín Mauleon Alkain.
Gaia: diru-zenbatekoa erreklamatzea.
Aipatu judizioaren gainean autoa eman da. Hau da xedapen-zatia:
1.– Artxibatu egiten da prozesu hau. Auzi-jartzaileak beste judizio bat susta dezake gai beraren gainean.
2.– Auzi-jartzaileri ezartzen zaizkio sortutako kostuak.
3.– Prozesu honen amaiera deklaratzen da.
Videoclub Hermes-en egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 164 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Auzi-jartzaileak apelazio-errekurtsoa aurkeztu ahal izango du ebazpenaren aurka, Arabako Probintzia-Auzitegian.
Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta ebazpenaren zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesatuaren eskura.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko otsailaren 11.
IDAZKARI JUDIZIALA.
RSS