
47. zk., 2008ko martxoaren 6a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Euskal Herriko Unibertsitatea
1411
EBAZPENA, 2008ko otsailaren 12koa, Euskal Herriko Unibertsitateko idazkari nagusiarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salak jardundako 3/08-1 zenbakidun prozedura arruntean interesa izan dezaketenei alderdi gisa agertzeko epea jartzeko dena.
Ebazpen honen bidez argitara ematen dugu 2008ko otsailaren 12an 3/08-1 zenbakidun administrazioarekiko auzi-errekurtsoko espedientea bidali dugula Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salara. Errekurtso hori Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak 2007ko urriaren 4an emandako ebazpenen kontra jarri zen; izan ere, ebazpen horien bidez, UPV/EHUko gestio teknikarien eskalan karrerako funtzionario gisa sartzeko hautaketa-prozesua gobernatu behar duten oinarri espezifikoak argitaratzeko eta Euskal Herriko Unibertsitatearen zerbitzuan karrerako funtzionario gisa sartzeko hautaketa-prozesuak gobernatu behar dituzten oinarri orokorrak argitaratzeko aginduak eman ziren.
Prozedura horrek aipatutako hautaketa prozesuko partaideak uki ditzake.
Horregatik guztiagatik, Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzioa arautzen duen Legeak 49.1 artikuluan zehaztutakoari jarraituz, honakoa
EBATZI DUT:
1.– Aipatutako espedientean interesa izan dezaketen guztiei bederatzi eguneko epea ematea EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan prozedurako alderdi gisa aurkezteko.
2.– Honakoa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea.
Leioa, 2008ko otsailaren 12a.
Idazkari Nagusia,
IÑAKI ESPARZA LEIBAR.
RSS