
47. zk., 2008ko martxoaren 6a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Euskal Herriko Unibertsitatea
1410
EBAZPENA, 2008ko otsailaren 12koa, Euskal Herriko Unibertsitateko idazkari nagusiarena, Administrazioarekiko Auzietako Bilboko 5. Epaitegian Jardundako 3/08 zenbakidun prozedura laburtuan interesa izan dezaketenei Alderdi gisa agertzeko epea jartzeko dena.
Ebazpen honen bidez argitara ematen dugu 2008ko otsailaren 12an 3/08 zenbakidun administrazioarekiko auzi-errekurtsoko espedientea bidali dugula Administrazioarekiko Auzietako Bilboko 5. Epaitegira. Errekurtso hori Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak 2007ko urriaren 4an emandako Ebazpenaren kontra jarri zen; izan ere, ebazpen horren bidez UPV/EHUko administrazio eta zerbitzuetako pertsonalaren administrazio-laguntzaileen eskalan karrerako funtzionario gisa sartzeko hautaketa prozesuak gobernatu behar dituzten oinarri espezifikoak argitaratzeko agindua eman zen (2007-11-02ko EHAA).
Prozedura horrek aipatutako hautaketa prozesuko partaideak uki ditzake.
Horregatik guztiagatik, Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzioa arautzen duen Legeak 49.1 artikuluan zehaztutakoari jarraituz, honakoa
EBATZI DUT:
1.– Aipatutako espedientean interesa izan dezaketen guztiei bederatzi eguneko epea ematea Administrazioarekiko Auzietako Bilboko 5. Epaitegian prozedurako alderdi gisa aurkezteko.
2.– Honakoa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea.
Leioa, 2008ko otsailaren 12a.
Idazkari nagusia,
IÑAKI ESPARZA LEIBAR.
RSS