Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

47. zk., 2008ko martxoaren 6a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura Saila
1409

EBAZPENA, 2007ko abenduaren 28koa, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearena, Kultura Ondare Sailkatu eta Inbentariatua zaindu, aberastu, babestu eta sustatzeko diru-laguntzak ematen dituena.

Kultura sailburuaren 2007ko irailaren 3ko Aginduaren bidez (irailaren 14ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 178. zk.) Kultura Ondare Sailkatu eta Inbentariatua zaindu, aberastu, babestu eta sustatzeko diru-laguntzak emateko modua arautu zen.

Eskaerak aurkezteko epea 2007ko urriaren 15ean amaitu zen, Aginduaren 7. artikuluari jarraituz.

Aginduaren 11. artikuluan adierazitako Balorazio Batzordea bildu ondoren, eta eskaerak baloratutakoan, batzordeak ebazpen proposamena aurkeztu zuen 2007ko azaroaren 5ean. Balorazio-irizpideak Aginduaren 10. artikuluan ezarritakoak izan ziren.

Balorazio Batzordeak egindako proposamena ikusita, eta Aginduaren 12. artikuluari eta ezar daitezkeen gainerako beste xedapen orokorrei jarraituz, hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Eskatzaileei adierazitako diru-laguntzak ematea. Diru-laguntzaren kopurua Ebazpenaren I. eranskinean adierazten da.

Bigarrena.– Ebazpenaren II. eranskinean adierazten diren pertsona eta erakundeei eurak eskatutako diru-laguntza ez ematea, eranskinean adierazitako arrazoiengatik.

Hirugarrena.– Onuradunek Agindu arautzailearen baldintzak bete beharko dituzte, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren arloan indarrean dauden gainerako guztiak ere.

Laugarrena.– Diruz lagun daitezkeen jarduera guztiak 2007ko abenduaren 31 baino lehen amaitu beharko dira, Agindu arautzailearen 6.2 artikuluari jarraiki.

Emandako diru-laguntzaren justifikazioa, likidazioa eta ordainketa Agindu arautzailearen 15, 16 eta 17 artikuluek ezarritakoaren arabera egingo da. Horri buruzko agiriak Euskal Kultura Ondarearen Zentroan aurkeztu beharko dira diruz lagundutako jarduera amaitu eta 2 hilabetetako epean; eta edozein kasutan, 2008ko otsailaren 29a baino lehen.

Diruz lagundutako jarduerak egin direla adierazten duen justifikazioa ebazpeneko I. eranskinean xehatutako aurrekontuari buruzkoa izango da, eta horretaz gain Agindu arautzailearen 16. artikuluan ezartzen den guztia ere bete egingo da.

Bosgarrena.– Aginduaren arabera emandako diru-laguntzak bi alditan ordainduko dira, horrela:

a) Lehen ordainketan, emandako diru-laguntzaren % 40 ordainduko da, diru-laguntza ematen zaiola adierazten duen ebazpena jakinarazten denetik bi hilabeteko epean,

b) Bigarren ordainketan, gainerako % 60 ordainduko da, Agindu arautzailearen 16. artikuluan ezartzen diren agiriak aurkeztu eta hilabeteko epean.

Seigarrena.– Ebazpena ondokoei jakinaraztea: Alegria-Dulantziko Udalari, Laguardiako Udalari, Aguraingo Udalari, "Nuestra Sra. de la Soledad en la Veracruz" kofradia -ri, Quintanilla de la Riberako Administrazio Batzarrari, Balmasedako Udalari, Karrantza Haraneko Udalari, Urduña-Orduñako Udalari, Boinas La Encartada Kultur Ingurunea Fundazioari, Orbelari, Sprilur, S.A.–ri, Rosario Armendarizi, Aiete Lantxabe-ko Auzo Elkartea-ri, Txintxarri Gastronomia eta Kultura Elkartea-ri, Segurako Udalari, Usurbilgo Udalari, Lurrailan, S.L.–ri, Valerio Campoy y Otro, C.B.–ri, eta Zalduondoko Udalari.

Halaber, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 49.2 artikuluan jasotakoari jarraituz, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, jendeak horren berri izan dezan.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Kultura sailburuari, hilabeteko epean, interesdunek jakinarazpena jaso edo Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko abenduaren 28a.

Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea,

GURUTZ LARRAÑAGA ZUBIZARRETA.

I. ERANSKINA
DIRU-LAGUNTZA JASOKO DUTEN
ESKATZAILEEN ZERRENDA

– Armendariz Arruabarrena, Rosario:

Diru-laguntza jasoko duen proiektua: "Zalbidiako Iparragirre baserria balioztatzearekin bateraezinak diren elementuak eraisteko lanak".

Diruz lagundu daitekeen jardueraren zenbatekoa: 2.238,00 euro.

Diru-laguntzaren zenbatekoa: 2.238,00 euro.

– Aiete Lantxabe-Ko Auzo Elkartea:

Diru-laguntza jasoko duen proiektua: "Katxola baserria berrerabiltzea".

Diruz lagundu daitekeen jardueraren zenbatekoa: 26.104,00 euro.

Diru-laguntzaren zenbatekoa: 26.104,00 euro.

– Txintxarri Gastronomia Eta Kultura Elkartea:

Diru-laguntza jasoko duen proiektua: "Errenteriako Santa Klara kaleko 3ko lokalaren barruan dagoen Erdi Aroko harresia balioztatzea".

Diruz lagundu daitekeen jardueraren zenbatekoa: 11.483,65 euro.

Diru-laguntzaren zenbatekoa: 11.483,65 euro.

– Alegría-Dulantziko Udala:

Diru-laguntza jasoko duen proiektua: "Henayoko kastroko gehigarri itsusgarriak kentzea eta bertako jarduketak eragindako lursailak balioztatzea".

Diruz lagundu daitekeen jardueraren zenbatekoa: 22.272,00 euro.

Diru-laguntzaren zenbatekoa: 22.272,00 euro.

– Balmasedako Udala:

Diru-laguntza jasoko duen proiektua: "Horkasitas jauregia hotel bihurtzeko lanen proiektu teknikoak".

Horkasitas jauregia hotel bihurtzeko lanen proiektua diruz laguntzeko eskabide-txostenak jasotzen dituen zenbait aurrekari eta oinarri direla eta, esan beharra dago ezen, diru-laguntza jaso ahal izateko, proiektuak bateragarria izan behar duela 125/1996 Dekretuak babes bereziko higiezinentzat ezartzen duen babes-araubidearekin (Eusko Jaurlaritzaren maiatzaren 28ko 125/1996 Dekretua, Balmasedako hirigune historikoa kultura ondasun gisa deklaratzen duena).

Alde horretatik, gogoratu behar da Babes Araubidearen arabera debekatuta dagoela eraikinak botatzea –ez osorik, ez horien zatirik ere–, eraikinaren bolumen-ezaugarriak eta oinarrizko lerrokadurak errespetatu behar direla, eraikinarekin batera unitate bat osatzen duten lur eta eraikinak bereoneratu behar direla (hala nola, patioak, klaustroak, plazak, ortuak edo lorategiak). Era berean, Babes Araubideak kategoria horretan eskatutako eraikinetan erabilera publiko berririk onartzen ez duen kasuetan, horretan aginpidea duen Eusko Jaurlaritzaren erakundeak berariaz xedatutakoa bete beharko da.

Diruz lagundu daitekeen jardueraren zenbatekoa: 101.277,65 euro.

Diru-laguntzaren zenbatekoa: 101.277,65 euro.

– Laguardiako Udala:

Diru-laguntza jasoko duen proiektua: "Santa María de los Reyes elizako iparraldeko fatxada babesteko saneamendu instalazioak".

Diruz lagundu daitekeen jardueraren zenbatekoa: 50.257,54 euro.

Diru-laguntzaren zenbatekoa: 50.257,54 euro.

– Laguardiako Udala:

Diru-laguntza jasoko duen proiektua: "Gotorguneko urmael zeltiberiarra babestea eta balioztatzea".

Diruz lagundu daitekeen jardueraren zenbatekoa: 160.450,10 euro.

Diru-laguntzaren zenbatekoa: 160.450,10 euro.

– Aguraingo Udala:

Diru-laguntza jasoko duen proiektua: "Hirigune Historikoaren linea elektrikoa lurperatzeko lanak. 2. fasea".

Diruz lagundu daitekeen jardueraren zenbatekoa: 164.940,00 euro.

Diru-laguntzaren zenbatekoa: 164.940,00 euro.

– Segurako Udala:

Diru-laguntza jasoko duen proiektua: "Lardizabal jauregiko estalkipea egokitzeko lanak".

Aurkeztutako aurrekontuan, "estalkipearen oinarrizko egokitze-lanak" partida baloratu da, 39.952,72 euro alegia. Ez dira diruz lagunduko, ordea, estalkipea kontserbatzeko eta konpontzeko lanak, Aginduaren helburutik kanpo gelditzen baitira.

Diruz lagundu daitekeen jardueraren zenbatekoa: 39.952,72 euro.

Diru-laguntzaren zenbatekoa: 39.952,72 euro.

– Urduña-Orduñako Udala:

Diru-laguntza jasoko duen proiektua: "Herriko harresi eta babes-erretenean gehigarri itsusgarri bat kentzea eta ondoko lurra erostea, Kale Zaharreko 6.aren atzealdean. 2. fasea".

Diruz lagundu daitekeen jardueraren zenbatekoa: 100.000,00 euro.

Diru-laguntzaren zenbatekoa: 100.000,00 euro.

– Usurbilgo Udala:

Diru-laguntza jasoko duen proiektua: "Artzabal baserria eguneko egoitza moduan egokitzeko lanak. 2. fasea".

Diruz lagundu daitekeen jardueraren zenbatekoa: 134.269,53 euro.

Diru-laguntzaren zenbatekoa: 134.269,53 euro.

– Karrantza Haranako Udala:

Diru-laguntza jasoko duen proiektua: "Dolomitas del Norte fabrika zaharra berrerabiltzea eta balioztatzea. V. fasea".

Diruz lagundu daitekeen jardueraren zenbatekoa: 109.078,00 euro.

Diru-laguntzaren zenbatekoa: 109.078,00 euro.

– Boinas La Encartada Kultur Ingurunea Fundazioa:

Diru-laguntza jasoko duen proiektua: "Plazatxoko langile-etxea berrerabiltzea".

Aurkeztutako aurrekontuan, honako kapitulu eta partida hauek baloratu dira: horubearen aurre-azterlanak, eraispenak, lur-mugimenduak, saneamendua eta urbanizazio-lanak, bai eta segurtasun, osasun eta kalitate-kontrolari buruzko azterlanak ere.

Diruz lagundu daitekeen jardueraren zenbatekoa: 304.744,53 euro.

Diru-laguntzaren zenbatekoa: 300.000,00 euro (Agindu arautzailearen 5. artikuluan ezarritako gehienezko zenbatekoa).

– Quintanilla De La Riberako Administrazio Batzarra:

Diru-laguntza jasoko duen proiektua: "San Esteban eliza zaharreko hiri-zerbitzu publikoen hornidura".

Diruz lagundu daitekeen jardueraren zenbatekoa: 42.219,59 euro.

Diru-laguntzaren zenbatekoa: 42.219,59 euro.

– Lurrailan, S.L.:

Diru-laguntza jasoko duen proiektua: "Gipuzkoako monumentu megalitikoak balioztatzeko lanak jarraitzea".

Diruz lagundu daitekeen jardueraren zenbatekoa: 82.000,00 euro.

Diru-laguntzaren zenbatekoa: 82.000,00 euro.

– Montserrat Valerio Campoy y Otro, C.B.:

Diru-laguntza jasoko duen proiektua: "Soran jauregia hotel moduan berrerabiltzeko lanak. 1. fasea".

Irailaren 10eko 202/1997 Dekretuak Leintz-Gatzagako hirigune historikoa kultur ondasun gisa deklaratu zuen. Aurkeztutako txostenak jauregi hori berrerabiltzeko proiektua azaldu eta deskribatzen du, eta ostalaritzako erabilera batzuk jasotzen ditu. Aurkeztu den aurrekontuan, instalazio eta obra-zuzendaritzari dagozkion kapitulu eta partidak baloratu dira, 248.891,57 euro alegia.

Diruz lagundu daitekeen jardueraren zenbatekoa: 248.891,57 euro.

Diru-laguntzaren zenbatekoa: 248.891,57 euro.

– Orbela:

Diru-laguntza jasoko duen proiektua: "Done Jakue Bideko elementuak balioztatzea. 2. fasea: Sasiolako galtzada (Deba), Astigarribiako galtzada (Mutriku) eta Artxandako galtzada (Zamudio-Bilbo)".

Diruz lagundu daitekeen jardueraren zenbatekoa: 42.000,00 euro.

Diru-laguntzaren zenbatekoa: 42.000,00 euro.

II. ERANSKINA
DIRU-LAGUNTZA UKATZEN ZAIEN
ESKATZAILEEN ZERRENDA ETA
HORRETARAKO ARRAZOIAK

a) Agindu honetako 2. artikuluan diru-laguntza jasotzeko moduko kasuak ez izategatik, zeren eta ondare higikorra zein higiezina zaharberritzeko eta birgaitzeko lanak baitira, eta horiek foru aldundien eskumenekoak baitira (Lurralde Historikoei buruzko Legea, 7. art.).

– "Nuestra Sra. de la Soledad" en la Veracruz" kofradia: "Vitoria-Gasteizko San Antonio elizako Ecce Homo eskultura zaharberritzea".

– Laguardiako udala: "Jarduketa Laguardiako harresian: hormatala zaharberritzea".

– Quintanilla de la Riberako administrazio-batzarra: "Quintanilla de la Riberako San Esteban elizako eustorma sendotzea".

– Sprilur, S.A.: "Vitoria-Gasteizko Azukre Fabrikaren eraikina birgaitzea".

b) Lorategi baten urbanizazio-proiektua izateagatik, horiek ez baitaude jasota diru-laguntzaren deialdiko 2. artikuluan.

– Laguardiako udala: "Jarduketa Laguardiako harresian: D.ª Blancaren lorategia egokitzea".

c) Aginduko 2. artikuluan jasotako kasuetan sartzen ez diren proiektuak izateagatik.

– Aguraingo udala: "Zapatari kaleko 33ko indusketa arkeologikoa".

Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 45.5 artikuluan ezarritako betebeharren ondorioz egin beharreko proiektua da.

– Karrantza Haranako udala: "Venta Laperra santutegia balioztatzea eta haren berri ematea."

Proiektuaren helburu bakarra santutegiaren berri ematea da, eta hori ez dago jasota Aginduaren 2. artikuluan laguntzeko moduko jardueren artean.

d) Proiektua epez kanpo aurkezteagatik.

– Zalduondoko udala: "Zalduondon Done Jakue bidea balioztatzea"


Azterketa dokumentala