
47. zk., 2008ko martxoaren 6a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Osasun Saila
1408
HUTSEN ZUZENKETA, ondoko ebazpenarena: 2008ko urtarrilaren 17koa, Osasun Plangintza eta Antolamenduko zuzendariarena, Txagorritxuko ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren osaera aldatzeko dena.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuaren 24.2.a) artikuluan xedatzen denez, testuingurutik erraz argitzen diren hutsak eta omisioak eta, ondorioz, xedapen, egintza edo iragarkien esanahia aldatzen ez dutenak, argitaratzeko agindua eman duen organoak konponduko ditu, nahasbiderik ez sortzeko komeni denean. Horretarako, testu osoa edo kasuan kasuko testu-zatia zuzenduta argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.
Modu horretako hutsak atzeman dira Txagorritxuko ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren osaera aldatzeko den Osasun Plangintza eta Antolamenduko zuzendariaren urtarrilaren 17ko Ebazpenean. Aipatu ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen 2008ko otsailaren 12an (30. zk.) eta jarraian zehaztutako zuzenketak egin behar dira zioen azalpenean.
Honakoa dioenean:
Osasun Plangintza eta Antolamenduko zuzendariaren 2006ko azaroaren 28ko Ebazpenaren bidez, kreditazioa berritu zitzaion Gurutzetako Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoari (urtarrilaren 18ko EHAA, 13. zenbakia).
Honako hau esan behar da:
Osasun Plangintza eta Antolamenduko zuzendariaren 2006ko azaroaren 28ko Ebazpenaren bidez, kreditazioa berritu zitzaion Txagorritxuko Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoari (urtarrilaren 18ko EHAA, 13. zenbakia).
RSS