
47. zk., 2008ko martxoaren 6a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
1406
EBAZPENA, 2008ko otsailaren 15ekoa, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena. Honen bidez, Lehen eta Bigarren Hezkuntzan 2007-2008 ikasturtean sartu berri diren ikasle etorkinen hizkuntza indartzeko eta kulturartekotasuna sustatzeko programak betetzeko unibertsitateaz kanpoko itunpeko ikastetxeei diru-laguntzak emateko deialdiaren aurrekontua handitzen da.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2007ko abenduaren 4ko Aginduaren bidez, diru-laguntzetarako deia egin zitzaien unibertsitateaz kanpoko itunpeko ikastetxeei, 2007-2008 ikasturtean Lehen eta Bigarren Hezkuntzan hasi berri diren ikasle etorkinentzat kulturartekotasuna sustatzeko programak eta hizkuntza indartzeko programak egin ditzaten.
Diru-laguntza horietarako emandako zenbateko osoa berrikusi ondoren, zenbateko hori handitu behar dela egiaztatu du Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, eskaera-kopurua kontuan hartuta. Bestalde, egokitutako Aginduaren lehen xedapen gehigarrian jasotzen da zenbateko globala aldatu ahal izango dela, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko beste diru-laguntza programa batzuk gauzatu ondoren erabili gabe geratu diren baliabide ekonomikoen arabera, eta deialdia ebatzi aurretik betiere. Horren berri Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeak eman behar du ebazpen baten bitartez.
Hortaz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak programa honetarako 2007-2008 ikasturtean izendaturik zeukan zenbatekoa aldatu egiten da, ebazpen honen bitartez aldatu ere.
Hori guztia dela-eta, eta Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak proposatuta,
EBATZI DUT:
1. artikulua.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2007ko abenduaren 4ko Aginduaren 1.2. atalean jasotako zenbatekoa aldatzea, eta 250.000 euro gehitzea 2008ko aurrekontu-ekitalditik. Ondorioz, deialdi honetara, guztira, 2.850.000 euro zuzenduko dira.
2. artikulua.– Ebazpen horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko otsailaren 15a.
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,
PABLO JESÚS LARRAURI ALTONAGA.
RSS