
47. zk., 2008ko martxoaren 6a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
1405
AGINDUA, 2008ko otsailaren 12koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Vitoria-Gasteiz udalerriko Salburuako 9 sektorean RC.PA.2 partzelan, babes ofizialeko 249 etxebizitza esleitzeko hautaketa-prozesua hasten duena eta hainbat zehaztasun finkatzen dituena.
GERTAKARIAK
1.– Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2002ko ekainaren 14ko Aginduak babes ofizialeko etxebizitzak esleitzeko prozedura arautzen du. Babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko 2002ko abenduaren 30eko 315/2002 Dekretuaren 11. artikuluan zerrendatzen dira etxebizitza horiek.
2.– Babes ofizialeko 249 etxebizitzen sustapena Vitoria-Gasteizko Salburuako 9 sektorean RC.PA.2 partzelan kokatuta dago, Vitalquiler-ek sustatzen du, eta aipatutako aginduak arautzen duen prozedura aplikatu behar zaio. Sustapen horrek 2005eko apirilaren 20an eskuratu zuen behin-behineko kalifikazioa eta EB1-00004/05-LE-0 du espediente zenbakia.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
1.– Organo honi dagokio honako zehaztasunak finkatzeko eskumena, hala xedatzen baita Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa eta egitekoak ezartzen dituen azaroaren 15eko 373/2005 Dekretuaren 5. artikuluan, baita babes ofizialeko etxebizitzak esleitzeko prozedurari buruzko 2002ko ekainaren 14ko Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren Aginduaren 3. artikuluan ere.
2.– Sailburuaren 2002ko ekainaren 14ko Aginduak, honakoa adierazten du 3. artikuluan:
"1.– Lehenengo artikuluak aipatzen duen babes ofizialeko etxebizitzen esleipendunen hautaketa-prozesua Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren aginduaren bidez hasiko da, esleitu beharreko etxebizitza-sustapen bakoitzerako. Agindu hori sustapenaren behin-behineko kalifikazioa egin eta gero promulgatuko da.
2.– Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dute eta ondoko mugak zehaztuko ditu gutxienez:
– Esleitu beharreko etxebizitza-kopurua: era berean, jasota geratuko da birkokatzearen ondorioz kenduriko etxebizitza-kopurua edo premia berezien arabera bazter utzirikoena.
– Sustapenean interesatutzat deklaratutako udalerriak.
– Ondorengo artikuluak adierazten dituen erreserbak.
– Etxebizitzen lagapen-erregimena.
– Etxebiden eskaerak kontuan hartuko dituzten azken eguna."
Aipatutako lege-xedapenak eta oro har gai honetan erabilgarri diren gainerakoak aztertu ondoren, honako hau
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Vitoria-Gasteizko udalerrian babes ofizialeko 249 etxebizitza esleituko dira oraingo sustapen honetan.
Bigarrena.– Arabako Lurralde Historikoko udalak izango dira espediente honetan interesa dutenak:
Hirugarrena.– Esleitu beharreko etxebizitza horietatik honakoak gordeko dira:
a) 10 etxebizitza, mugikortasun urri iraunkorra duten elbarriei egokitutakoak. 2002ko ekainaren 14ko Aginduak, babes ofizialeko etxebizitzak esleitzeko prozedura arautzen duenak, 4a) artikuluan aipatzen dituen 4 baremoetatik edozeinetan barne daudenak kupo honetan sartuko dira. Aldi berean baremo ezberdinetan parte hartzeko baldintzak betetzen badituzte, aipatu aginduan finkatutako hurrenkeran sartuko dira.
b) 10 etxebizitza, adingabeko seme-alabak euren ardurapean dituzten guraso bakarreko unitateentzat unitateentzat edota genero-indarkeria pairatzen dutenentzat.
c) 219 etxebizitza, 35 urtetik beherako bizikidez osaturiko bizikidetza-unitateentzat.
f) 10 etxebizitza, gainerako eskatzaileentzat.
Eskatzaileek aldi berean hainbat kupotan parte hartzeko baldintzak betetzen badituzte, zenbaki honetan finkatutako lehentasun-hurrenkera jarraituko da.
Laugarrena.– Sustapen honetako etxebizitzak lagatzeko araubidea alokairukoa izango da.
Bosgarrena.– Etxebiden izena emateko 2007ko irailaren 30era arte erregistroan sarrera izan duten eskabideak hartuko dira kontuan.
Seigarrena.– Etorkizuneko titularretakoren batek erroldaturik egon beharko du interesatutzat deklaratutako edozein udalerritan, etxebizitzen esleipen-prozedurari hasiera ematen dion agindu hau argitaratzen den eguna baino urtebete lehenagoko antzinatasunez.
Zazpigarrena.– Etxebizitzak esleitzeko zozketan parte hartzeko pertsonen zerrenda egiteko orduan, ez dira kontuan hartuko eskatzaileek egiaztatutako gutxienezko eta gehienezko diru-sarrerak. Zozketak behin-behineko esleipendunen zerrenda bat emango du, eta esleipendun horiek, behin betiko esleipendun izango badira, egiaztatu beharko dute urteko beren diru-sarrera haztatuak ez direla 3.000 eurotik beherakoak, ez eta 33.100 eurotik gorakoak ere, 2006. urteko errenta-ekitaldiari dagokion zerga-aldian. Diru-sarreren tarte horretan dabiltzala egiaztatzen ez duten pertsonek esleipendun izateari utziko diote. Mugikortasun urria duten ezgaituak izanez gero, ez da eskatuko gutxieneko diru-sarrerarik egiaztatzea.
Zortzigarrena.– Itxaron-zerrenda agortuz gero, esleitu gabe geratzen diren etxebizitzak, dagokion Etxebizitza eta Gizarte Gaietako lurralde-ordezkariak zozketa bidez esleituko ditu araudiak ezartzen dituen baldintzak betetzen dituzten eskabideen artean. Etxebiden izena emateko eskabideak kontuan hartuko diren azken eguna atzeratzea eta sustapenean interesatutzat deklaratutako udalerriak zabaltzea izango da.
Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke hilabeteko epean, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuari zuzenduta; edo bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa hasieratik, zuzenean, bi hilabeteko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salan. Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da errekurtso biak aurkezteko epea.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko otsailaren 12a.
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,
JAVIER MADRAZO LAVÍN.
RSS