Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

47. zk., 2008ko martxoaren 6a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun Saila
1403

230/2008 EBAZPENA, urtarrilaren 30ekoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian oposizioaldia barne promozio bidez gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda amaierako puntuazio ordenaren arabera argitaratzeko agintzen duena. Zerrenda hori Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko osasun zerbitzuetako erakundeak destino dituzten erdi mailako teknikarien lanbide taldeko erdi mailako tituludunen kategorian (Administrazioko eta Kudeaketako erdi mailako teknikarien lanpostu funtzionala) lotura estatutario finkoa lortzeko oposizioaldia gainditu dutenena da.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 6ko 1131/2006 Ebazpenaren bidez egin zen erdi mailako tituludunen kategorian (Administrazioko eta Kudeaketako erdi mailako teknikarien lanpostu funtzionalak) lotura estatutarioa lortzeko hautaketa proben deialdia. Aipatu kategoria erdi mailako teknikarien lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko erakundeetakoak izango dira. Aipatutako Ebazpena 2006ko azaroaren 2ko EHAAn, 209. zenbakikoan, argitaratu zen.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 1082/2006 Ebazpenaren bidez onartu ziren Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri orokorrak. Oinarri orokor horiek 2006ko urriaren 24ko EHAAn, 203. zenbakikoan, argitaratu ziren.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren irailaren 19ko 1209/2007 Ebazpenaren bidez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian oposizioaldian gainditu duten izangaien behin-behineko zerrenda amaierako puntuazio ordenaren arabera argitaratzeko agindu zen. Zerrenda hori Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko osasun zerbitzuetako erakundeak destino dituzten erdi mailako teknikarien lanbide taldeko erdi mailako tituludunen kategorian (Administrazioko eta Kudeaketako erdi mailako teknikarien lanpostu funtzionala) lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probetako lehiaketako eta oposizioko faseetan lortutako puntuazioen bereizitako zehaztapenarekin argitaratuko da.

Hautaketa prozesua arautzen duten oinarri orokorretako 10.8 atalean aurrez ikusita dagoena betez, kalifikazio epaimahaiak oposizioaldia barne promozio bidez gainditu dutenen hautaketaren behin betiko zerrenda onartu ostean, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariak zerrenda EHAAn argitaratzeko aginduko du.

Hautaketa prozesua arautzen duten oinarri orokorretako 8. atalean xedatutakoa betez, txanda horretan parte hartzeko baldintzak betetzen ez dituzten eta oposizioaldia gainditu duten izangaiak txanda irekiaren bidezko hautagaien behin betiko zerrenda biltzen duen Ebazpenean agertuko dira.

Postua modu eragingarrian hartzea baldintzatzen duten deialdiko oinarri orokorretan xedatutakoa betetze aldera, beharrezkoa da errekonozimendu medikoa aurkeztea lan hori modu normalean betetzeko beharrezkoa den gaitasun psikofisikoa egiaztatzeko. Horretarako, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Prebentzio Zerbitzuak hitzordua emango die I. eranskinean agertzen diren izangaiei azterketa medikoa egin dezaten.

Era berean, 2006ko hautaketa prozesuetako hizkuntz eskakizunak egiaztatzeko Koordinazio Batzordeak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan martxoan egindako Lan Eskaintza Publikoaren deialdietan hizkuntz eskakizuna gainditu zuten izangaien zerrenda behin betiko egitea eta atxikitako eranskinetan argitaratzea onartu du. Aipatutako zerrenda erdi mailako teknikarien lanbide taldeko erdi mailako tituludunen kategoriakoa (Administrazioko eta Kudeaketako erdi mailako teknikarien lanpostu funtzionala) da eta zerrenda honi erantsitako eranskinetan agertzen da.

Lan Eskaintza Publikoaren prozesuan baldintza edo merezimendu gisa baloratzeko izangaiek aurkeztu zituzten euskararen ezagutzari dagozkion ziurtagiriak edo hizkuntz eskakizunak egiaztatzeko dokumentuak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko hizkuntz eskakizunen Erregistro nagusian sartuko dira, Ente Publikoko postuak betetzeko prozesuen eta beste deialdi batzuen garapena eta kudeaketa ahalbidetzeko, hala nola, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Euskara Planarena. Helburu horrekin berarekin, datuak beste administrazio publiko batzuei laga ahal izango dizkio. Interesdunek izaera pertsonaleko datuak babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak aurrez ikusitako datuetara sartzeko, zuzentzeko, baliogabetzeko eta horien aurka egiteko eskubideak bete ahal izango dituzte.

Azaldutako guztiaren arabera eta indarrean dagoen legerian pertsonalaren arloan esleitutako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Barne promozio bidez, oposizioaldia gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda EHAAn argitaratzeko agintzea, amaierako puntuazio ordenaren arabera, erdi mailako teknikarien lanbide taldeko erdi mailako tituludunen kategorian (Administrazioko eta Kudeaketako erdi mailako teknikarien lanpostu funtzionala) lotura estatutarioa lortzeko hautaketa probei dagokienez. Zerrenda hori ondorengoek osatuko dute:

I. eranskina; destino eskubidea duten langileen behin betiko zerrenda.

II. eranskina; hautaketa prozesua gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda.

III. eranskina; deialdiaren helburu diren destinoen zerrenda.

Bigarrena.– Deialdiaren oinarri orokorretako 6.2 atalean aurrez ikusitako baldintzak ez betetzeagatik prozesutik kanpo geratu diren izangaien zerrenda onartzea Ebazpen honekin batera agertzen den IV. eranskinaren bidez.

Hirugarrena.– Oinarri orokorretako 10.8.1 atalean xedatutakoaren arabera, Ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hamar egun balioduneko epean, I. eranskinean agertzen diren izangaiek beren destinoa aukeratu beharko dute. Horretarako, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko web orrian eskuragarri izango duten eskaera orria bete beharko dute.

Ez da kontuan hartuko beharrezko dokumentazioa aurkeztu ez duenak edo dokumentazioa aztertu ondoren deialdiko oinarri orokorretan eta espezifikoetan aipatutako baldintzaren bat ez duela betetzen ondorioztatu denak egindako destino aukeraketa.

Laugarrena.– Era berean, eta 10.8.3 oinarrian ezarritakoa betez, Ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hamar egun balioduneko epean, I. eranskinean agertzen diren izangaiek ondorengo baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko dute, prozesuko aurreko uneren batean aurkeztu dituztenek izan ezik:

1.– Dagokion homologazio edo baliozkotze prozesuaren ostean lortutako kategoriako lanpostuetan aritzeko eskatzen den titulazioa, 6.2.c) oinarriak ezarritakoaren arabera.

2.– Hizkuntz eskakizuna derrigorrezkoa den kasuetan.

Hizkuntz eskakizunak meritu izaera duen kasuetan ezin izango da baloratu inolaz ere prozesuko une honetan aurkeztutako ziurtagiria.

Bosgarrena.– I. eranskinean agertzen diren proposatutako izangaiek oinarri orokorretako 10.7.2 atalean aipatzen den dokumentazioa aurkeztu ez badute ez direlako agertzen oposizioaldia gainditu duten izangaien behin-behineko zerrenda biltzen duen I. eranskinean, amaierako puntuazio ordenaren arabera, lehiaketako eta oposizioko faseetan lortutako puntuazioak bereizita zehaztuz, Ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, 10 egun balioduneko epea izango dute dokumentazioa aurkezteko. Horretarako, 10.7.3 oinarrian aurrez ikusitakoa betez, dokumentuen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute.

Seigarrena.– Oinarri orokorretako 14. atalean xedatutakoa betez, interesa duten izangaiek hilabeteko epea izango dute Ebazpen hau argitaratu den hurrengo egunetik hasita, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren aurrean gorako helegitea jartzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko urtarrilaren 30a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko

Giza Baliabideetako zuzendaria,

JOSÉ ANDRÉS BLASCO ALTUNA.

I. ERANSKINA / ANEXO I
DESTINOA LORTZEN DUTEN HAUTAGAIEN BEHIN BETIKO ZERRENDA
RELACIÓN DEFINITIVA DE ASPIRANTES CON DESTINO
ADMINISTRAZIO ETA KUDEAKETAKO ERDI MAILAKO TEKNIKARIA
TÉCNICO MEDIO ADMÓN. Y GESTIÓN
BARNE SUSTAPENA / PROMOCIÓN INTERNA

NAN	IZEN-ABIZENAK	OPOSIZIOA	LEHIAKETA	HE	 GUZTIRA

DNI	NOMBRE Y APELLIDOS	OPOSICIÓN	CONCURSO	 PL	TOTAL

14699012	López López, M.ª del Pilar	72,0000	61, 5500		133,5500

30550864	De Diego Ruiz, Marianela	68,0000	60, 6450		128,6450

16293599	Ortiz Ruiz de Loizaga, M.ª Natividad	66, 0000	45,0600		111,0600

II. ERANSKINA / ANEXO II
DESTINOA LORTZEN EZ DUTEN HAUTAGAIEN BEHIN BETIKO ZERRENDA
RELACIÓN DEFINITIVA DE ASPIRANTES SIN DESTINO
ADMINISTRAZIO ETA KUDEAKETAKO ERDI MAILAKO TEKNIKARIA
TÉCNICO MEDIO ADMÓN. Y GESTIÓN
BARNE SUSTAPENA / PROMOCIÓN INTERNA

NAN	IZEN-ABIZENAK	OPOSIZIOA	LEHIAKETA	HE	 GUZTIRA

DNI	NOMBRE Y APELLIDOS	OPOSICIÓN	CONCURSO	 PL	TOTAL

14239013	Altonaga Altonaga, Ignacio	64,0000	47, 0600		111,0600

30572041	Basurto Neira, Idoia	74,0000	34,7100	 	108,7100

15944077	Izaguirre Azcue, Izaskun	67,0000	40, 4950		107,4950

16046012	Bilbao Henry, Begoña	67,0000	40,4600	 	107,4600

15988494	Ronco Navarro, Alberto	72,0000	33,3500	 3	105,3500

14595108	Espinosa Pastor, M.ª Victoria	66,0000	38, 6250		104,6250

11931097	López Raposo, Ana M.ª	70,0000	32,0250	 	102,0250

29031138	León Saez Ibarr, Miriam	59,0000	35,0000	 	94,0000

13132070	Ruiz Díez, Ana Isabel	68,0000	25,0450	 	93,0450

16273566	Pujana Uriarte, Ana Patricia	73,0000	8, 2900		81,2900

16301032	Roca De La Puente, Eduardo	56,0000	22, 8600		78,8600

15968502	González Babiano, Fernando	59,0000	19, 1500		78,1500

35773118	Pérez Patxo, M.ª Lourdes	55,0000	15, 3700		70,3700

30550920	Fraga Arnaiz, M.ª José	51,0000	19,2100	 	70,2100

III. ERANSKINA / ANEXO III
ESKAINITAKO DESTINOEN ZERRENDA / RELACIÓN DE DESTINOS OFERTADOS
KATEGORIA: ADMINISTRAZIO ETA KUDEAKETAKO ERDI MAILAKO TEKNIKARIA / CATEGORÍA: TÉCNICO MEDIO ADMON. Y GESTIÓN
LANPOSTU FUNTZIONALA: ADMINISTRAZIO ETA KUDEAKETAKO ERDI MAILAKO TEKNIKARIA
PUESTO FUNCIONAL: TÉCNICO MEDIO ADMÓN. Y GESTIÓN

ZERBITZU ERAKUNDEA	DESTINOA	DESTINO KOP.	 HIZKUNTZ-ESKAKIZ.	DERRIGOR. DATA

ORGANIZACIÓN DE SERVICIOS	DESTINO	N.º DESTINOS	 PERFIL LINGÜÍST.	FECHA PRECEPT.

Barrualdeko Eskualdea	Barrualdeko Esk.-Administrazioa	 1	3

Comarca Interior	C. Interior-Administración

Basurtuko Ospitalea		1	3	2005-06-01

Hospital Basurto				01-06-2005

Gurutzetako Ospitalea

Hospital Cruces		1	3

Mendaroko Ospitalea

Hospital Mendaro		1	3

Santa Marina Ospitalea

Hospital Santa Marina		1	3

Zaldibarko Ospitalea		1	2	2010-06-01

Hospital Zaldibar				01-06-2010

Erakunde Zentrala	Erakunde-Zentrala-Araba	1	3

Organización Central	Organización Central-Álava


Azterketa dokumentala