Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

47. zk., 2008ko martxoaren 6a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Herrizaingo Saila
1396

EBAZPENA, 2008ko otsailaren 11koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, Ertzaintzaren Ikuskapen Eskalako Herritarren Segurtasuneko Ofizialondoko Kategorian sartzeko hautaketa-prozedurarako deia egiten duena.

Deialdi hau, Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legean eta Euskal Herriko Poliziaren Hautespen eta Prestakuntza-Araudia onesten duen uztailaren 19ko 315/1994 Dekretuan eta aipatutako araudiari otsailaren 17ko 36/2004 Dekretuak eta maiatzaren 21eko 111/2002 Dekretuak egindako aldaketetan xedatutakoaren arabera egiten da.

Era berean, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko Kontseilu Arautzailearen onespena dago eta, ildo horretatik, Segurtasun sailburuordeak egindako eskaera ere kontuan hartzen da.

Adierazgarria da deialdi honetan duen eragina Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak, berdintasunerako eskubide hori lege-testuetan formalki aitortu eta praktikan benetan aplikatua izatean aurrera pausua emanez eta, Ertzaintzaren barruan, emakumeen eta gizonen kopuruaren arteko egiturazko desberdintasun fenomenoa gutxitzeko eginbide zehatza hartuaz. Ildo horri jarraiki, berdintasun-politiken garapenean sakontzea da asmoa. Hori guztia erdieste aldera, argi eduki behar da emakumeen eta gizonen berdintasuna, giza eskubidea ez ezik, beharrizana ere badela demokrazian sakontzeko eta euskal gizarte zuzenagoa, bilduagoa eta garatuagoa eraikitzeko.

Horretan oinarriturik, zuzendari honek Ertzaintzaren Ikuskapen Eskalako Herritarren Segurtasuneko Ofizialondoko Kategorian sartzeko hautaketa-prozedurarako deia egiten du, honako hauek kontuan izanik:

DEIALDIAREN OINARRIAK

Lehenengoa.– Deialdiaren xedea.

Ertzaintzaren Ikuskapen Eskalako Herritarren Segurtasuneko Ofizialondoko Kategorian 20 plaza betetzeko, barne promozioko oposizio-lehiaketa bitartez, hautaketa-prozedurarako deia egiten da. Hautaketa hori prestakuntza ikastaroarekin eta praktika-aldiarekin osatuko da. Plaza horiek betetzeko eskatutako titulazioa Euskal Administrazio Publikoetako funtzionarioen C Taldeari dagokion mailakoa izango da; denak Ertzaintzaren I. Hizkuntza-eskakizuna dutenak.

Deitutako plaza kopurua 20koa da. Horietatik 10 plaza emakumeek beteko dituzte eta beste 10 plazak puntuazio gehien lortzen duten gainontzeko izangaiek.

Egite honen oinarria da polizia lanak bi sexuen parte hartzea eskatzen duenean lan hori homogeneizatuta egotea, lan eremua kontuan izanik.

Emakumeentzako plazak betetzen ez badira, bete gabeko plaza horiek deitutako gainontzeko plaza kopurua gehituz beteko dira.

Deitutako plaza kopurua gehitu egin daiteke izango da hautaketa-prozesu honen garapenean zehar, Ertzaintzaren Herritarren Segurtasuneko Ofizialondoko Kategorian sortzen diren lanpostu hutsen arabera. Aldaketa hori, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariaren ebazpenaren bitartez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, Euskal Herriko Poliziaren hautespen eta prestakuntza onesten duen uztailaren 19ko 315/1994 Dekretuaren 40.2 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz.

Kopuru aldaketa horri ere oinarri hauek ezarriko zaizkio, emakumeentzako plaza kopuruaren proportzioa zainduz; betiere, Hamaikagarren oinarrian -3. zenbakian- aurreikusitako tramitea bete aurretik egin beharko da.

Bigarrena.– Izangaien betekizunak.

1.– Hautaketa-prozeduran parte hartu nahi duen pertsona onartua izateko, ondoren zehazten diren baldintza guzti-guztiak bete beharko ditu:

a) Aurretik eskabide-orria betetzea.

b) Ertzaintzaren karrerako funtzionarioa izatea.

c) Hutsegite astun edo hutsegite oso astunak egiteagatik batzordeak zigortua ez izana, salbu eta ezarritako zigorra baliogabetzea lortu bada.

d) Ondoren aipatzen diren kategoriaren batean lanean aritzea, baita esaten diren egoera edo baldintzak edukitzea ere:

d.1.– Ertzaintzaren Agente Lehena Kategorian lanean aritzea eta ondorengo baldintzak edukitzea:

d.1.1.– Goi-mailako Batxilergoa edo Lanbide Heziketako bigarren mailako edo baliokideren baten titulazioa izatea, C taldekoari dagozkionak; D taldeari dagokion titulazioa daukatenek ere parte hartu ahal izango dute gaikuntza ikastaroa gainditu badute, Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen 59. artikuluaren 2 zenbakian araututakoarekin bat eginez.

d.1.2.– Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalan 4 urteko lan zerbitzua beteta izatea. Burututako lan jardun edo zerbitzu osoak Euskal Herriko Poliziari buruzko Legearen 59.3 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz baloratuko dira. Betekizun horren berri Giza Baliabideetako Zuzendaritzako datuekin bat etorriz egingo da.

d.2.– Euskal Herriko Poliziari buruzko 4/1992 Legea indarrean dagoenetik Ikerketa Kriminaleko Ofizialondoko Kategorian sartzeko egiten den hirugarren deialdia denez, eta Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen seigarren xedapen iragankorrak ematen duen eskumenaren indarrean, deialdi honetan, eta azkenekoz, Poliziari buruzko Legearen 59. artikuluak (bigarren oinarria, 1. puntua, d.1 idatz-zatia) aipatzen dituen pertsonez gain, parte hartu ahal izango dute administrazioko jarduneko zerbitzuan daudenek eta Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalakoak direnek, betiere, baldintza hauek betetzen badituzte:

d.2.1.– Goi-mailako Batxilergoa edo Lanbide Heziketako bigarren mailako edo baliokideren baten titulazioa izatea.

d.2.2.– Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalan 10 urte osoko jarduna beteta izatea. Burututako lan jardun edota zerbitzu osoak Euskal Herriko Poliziari buruzko Legearen 59.3 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz baloratuko dira. Betekizun horren berri Giza Baliabideetako Zuzendaritzako datuekin bat etorriz egingo da.

e) BTP gidabaimena izatea Hamabigarren Oinarrian aurreikusitako egiaztapenen epea hasi baino lehen.

2.– Hautaketa-prozeduran parte hartu nahi dutenek aurreko idatz-zatian eskatzen diren baldintza-eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen bete beharko dituzte, aurreko idatz-zatiko e) hizkian xedatutakoa izan ezik.

3.– Hautaketa-prozeduran parte hartzeko eta onartua izateko, nahikoa izango da izangaiek aurreko idatz-zatian (2. puntua) eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela adieraztea. Baldintza horiek, betiere, eskabideak aurkezteko epea bukatzen denerako bete beharko dira, BTP gidabaimenari dagokionean, lehen idatz-zatiko e) hizkian ezarritakoa izan ezik. Baldintza horien egiaztapena ofizioz egingo du deia egiten duen organoak, eta horretarako Giza Baliabideen Zuzendaritzari dagokion egiaztapena eskatuko zaio.

4.– Aurreko idatz-zatian ezarritakoa alde batera utzita, hautaketa-prozeduraren edozein alditan, ikastaroaren prestakuntza-aldia eta praktika-aldia barne, deia egiten duen organoak jakiten badu izangairen batek ez duela betetzen deialdian parte hartzeko baldintzarik, hautagaia baztertu egingo du hautaketa-prozeduratik, prestakuntza-ikastarotik edo praktika-alditik, betiere, interesatuari entzun ondoren.

5.– Esandako hautaketa-prozeduran parte hartzea borondatezkoa izango da; proba psikoteknikoak eta nortasunezkoak egiteko baimena ematen da, eta proba horien balorazioa probetako beste balorazio zati bat modura erabiliko da, oinarri hauetan ezarritakoekin bat etorriz.

Esandako datuok Herrizaingo sailburuaren 2007ko apirilaren 2ko Aginduan (2007ko maiatzaren 7ko EHAA, 86. zk.) aurreikusitako fitxategian sartuko dira. Horretaz arduratuko den organoa Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia izango da.

Interesatuek prozesuan sartzeko, zuzenketak egiteko, datuak baliogabetzeko eta oposizioa egiteko eskubideak izango dituzte. Horretarako, helbide honetara jo beharko dute, idatziz:

Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia: Gasteiz-Irun errepidea, 5. km 01192. Arkaute, Araba.

Hirugarrena.– Eskabideak.

1.– Hautaketa-prozeduran parte hartu nahi dutenek ebazpen honen I. eranskinean azaltzen den eskabide eredua erabiliz egin beharko dute eskaria.

2.– Eskabideak aurkezteko epea, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita 20 egun baliodunekoa izango da.

3.– Eskabideak Euskal Herriko Poliziaren Ikastegian aurkeztu beharko dira, Madrid-Irun errepidea z/g. (01192 Arkaute-Araba), gutunazalean "Ertzaintzaren Herritarren Segurtasuneko Ofizialondoko Kategorian sartzeko Hautaketa-prozedura" zehaztuz edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako beste edozein bidez baliatuz.

4.– Eskabidean zehaztu egin beharko dute zein hizkuntzatan egin nahi dituzten oposaketa-probak, gaztelaniaz edo euskaraz.

5.– Merezimenduak eskabide-orrian alegatu beharko dira. Aurrekoa hala bada ere, Administrazio eragileak dituen merezimenduak ez dira egiaztatu behar izango, berak ofizioz egiaztatuko baititu.

Laugarrena.– Izangaiak onartzea.

1.– Eskaerak aurkezteko epea amaitu ondoren eta Bigarren Oinarriko lehen idatz-zatiko a), b), c), eta d) hizkietan ezarritako baldintzak betetzen direla ofizioz egiaztatu ondoren, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariak onartutako eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda onetsiko du. Zerrenda hori Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko iragarki-oholean argitaratuko da. Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariaren ebazpenaren bitartez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian iragarki bat argitaratuko da zerrenda hori iragarki-oholean zein egunetan jarri den adieraziz. Hor zehaztuko dira inpugnatzteko edo errekurtsoak aurkezteko epeak.

2.– Bazter utzitako izangai bakoitzari buruz, bazter utzi izanaren arrazoiak eman beharko dira aditzera behin-behineko zerrenda horretan. Erreklamazioak aurkezteko eta eskaerak izan ditzakeen akatsak zuzentzeko 10 egun balioduneko epea izango dute interesatuek.

3.– Aurkeztutako erreklamazioak onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrendari behin betikotasuna ematen dion erabakian bertan onartu edo ezetsiko dira. Behin betiko zerrenda hori lehen idatz-zatian aurreikusitako moduan argitaratuko da.

4.– Aurreko zerrendetan eta ondoren argitaratuko diren guztietan, pertsona bere lanbide-zenbakiaren bitartez identifikatuko da.

Bosgarrena.– Epaimahai Kalifikatzailea.

1.– Oposizio-lehiaketako probak eta parte hartuko duten pertsonen hautaketa zehazteko, garatzeko eta ebaluatzeko Epaimahai bat izango da, uztailaren 19ko 315/1994 Dekretuaren eta Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen aurreikuspenen arabera. Epaimahaia mahaiburu batek, lau bokalek eta idazkari batek osaturikoa izango da.

Epaimahai Kalifikatzailea osatuko duten kideen eta ordezkoen izendapena Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariaren Ebazpenaren bitartez argitaratuko da Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko iragarki-oholean.

2.– Epaimahai Kalifikatzailearen jarduna organo kolegiatuen funtzionamenduaren arau erregulatzaileek araupetuko dute.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 28. eta 29. artikuluetan jasotzen diren errefusatze eta parte ez hartzeko arrazoiak aplikatuko zaizkie epaimahaikideei.

Aipatutako Epaimahai Kalifikatzailean parte hartzen duenak legez aurreikusitako ordainsaria izango du.

3.– Hautaketa-prozedura osatzen duten proben eta merezimenduen garapena eta ebaluazioa Epaimahai Kalifikatzaileari dagozkio, autonomia osoz jokatuz. Epaimahai hori prozeduraren objetibotasunez arduratuko da eta deialdiaren oinarriak betetzen direla bermatuko du.

4.– Epaimahaiak aholkulari edo adituak hartu ahal izango ditu bere lanetarako, nahiz hautaketa proba guztietarako, nahiz baterako. Aipatutakoek euren espezialitateen barruan aholkuak eta laguntza teknikoa emango dituzte.

5.– Hautaketa sistema garatzeko beharrezko diren neurriak hartu ahal izango ditu Epaimahaiak deialdi honetan finkatuta ez dauden guztietan, eta gainera, deialdiko oinarriak interpretatzeak eta aplikatzeak eta beren lanetarako jardunak sortu ahal dituzten arazo guztiei ebazpena emateko ahalmena izango du.

6.– Epaimahaiak ezin izango du deklaratu honako hau: onartutako izangaien kopuruak deialdiaren gai izango diren lanpostuen zenbatekoa gainditzen duela, alegia. Muga horretaz kanpo leudekeen proposamenak erabat legez kanpo egongo lirateke.

7.– Epaimahai Kalifikatzailearen erabakiak Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko iragarki-oholean argitaratuko dira.

8.– Epaimahaiari zuzendutako idazkiak Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiara bidali beharko dira.

Seigarrena.– Hautaketa-prozesua.

1.– Hautaketa-prozesua oposizio-lehiaketa bitartez egingo da. Oposizio eta lehiaketa prozedurak izango dira izangaien gaitasuna eta hauen arteko lehentasuna zehaztuko dutenak.

2.– Lehiaketa-aldia ez da baztertzailea izango eta horretan lortutako puntuak ez dira kontutan hartuko oposizio ariketa gainditutzat emateko ezta ariketotan lortutako emaitzak aldatzeko ere.

Zazpigarrena.– Oposizio-aldia.

Oposizioa ondorengo probek osatuko dute:

1.– Lehenengoa.– Ezagupenak baloratzeko proba, derrigorrezkoa eta baztertzailea. Ariketa bat edo batzuk izango dira idatziz egiteko (test erakoak izan daitezke), ebazpen honetako II. eranskinean agertzen diren gai zerrendari buruzkoak, Epaimahai Kalifikatzaileak zehaztuta.

Proba hau gehienez 25 punturekin baloratuko da eta gutxienez 12,5 puntu lortzen ez duten izangaiak bazter geratuko dira.

2.– Bigarrena.– Proba psikoteknikoa, Herritarren Segurtasuneko Ofizialondoko kategoriarako funtzioak betetzeko pertsonen gaitasuna eta egokitasuna zehazteko. Ariketa edo ariketa hauek izan daitezke: test psikologikoak, elkarrizketa pertsonalak, taldeko dinamikak edo bestelakoak; epaimahaiari egoki iruditzen zaizkionak. Proba hori hautaketa-prozesuaren objetibotasuna eta razionaltasuna bermatzeko izango dira, baita ere, merezimendu eta gaitasun printzipioetara egokitzeko.

Proba hau nahitaezkoa eta baztertzailea izango da. 0tik 70ra bitartean ebaluatuko da eta gainditzeko 35 puntu atera beharko dira gutxienez.

3.– Hirugarrena.– Gaitasun fisikoaren proba, derrigorrezkoa eta ez baztertzailea. Proba hau 0tik 5 puntura bitartean baloratuko da.

Gaitasun fisikoaren proban honakoak izango dira:

a) Abdominal ariketak.

Ariketa burutzea: ahozgora, zangoak batera, besoak erdi-flexionatuta, eskuak garondoan gurutzatuta eta oinak lotuta, parte hartzailea eseri egiten da gorputz enborrari ezkerrerantz eraginez, ezkerreko belauna jo behar du eskubiko ukondoaz, hasierako egoerara itzuliz. Ondoren, izangaia eseri egiten da eta gorputz enborrari eskuinera eraginez, ezkerreko ukondoarekin eskuineko belauna jotzen du, hasierako egoerara itzultzeko.

Behar bezala egiten ez diren errepikapenak ez dira kontatuko. Ariketa honetan lortutako puntuazioa, minutu batean egindako errepikapenekin zuzen-zuzenean lotuta egongo da.

b) Beso flexioak.

Ariketa burutzea: oinak perpendikular jarrita eta oin punta bankuaren gainean jarrita, eskuak lurrean markagailuaren zabaleran eta besoak luzatuta, hauek flexionatu bularrarekin markagailua jo arte. Besoak luzatzerakoan, ezingo da orekaketa mugimendurik egin ez soin enborrarekin ezta aldakarekin ere. Zango, aldaka eta soin enborrari zuzen eutsi beharko zaie. Saioa hasiz gero, ezin izango da atsedenaldirik egin.

Behar bezala egiten ez diren errepikapenak ez dira kontatuko. Ariketa honetan lortutako puntuazioa izangaiaren sexuarekin eta egindako errepikapenekin zuzen-zuzen lotuta dago.

c) Malgutasun osoa.

Ariketa burutzea: taularen gainean (oinetakorik gabe), hankak behar bezala kokatuta, gorputzean besoak atzerantz eramanez, flexionatu hanken artean, ukitu eta bultzatu, kontaktua galdu gabe, tirakadarik egin gabe eta oreka galdu gabe, eta erregeletaren kurtsorea ahalik eta urrunen eraman. Distantziarik luzeena lortu ondoren, taula aurreko aldetik utzi ibiliaz. Ariketa bi aldiz egingo da eta lortutako puntuaziorik onena hartuko da kontuan.

Ariketa honetan lortutako puntuazioa egiten duen pertsonaren adinarekin eta bi aldietan lortzen duen markarik onenarekin erlazionatuta dago.

d) Abiadura eta erresistentzia neurtzeko ariketa: 1.000 metro.

Hasierako jarrera: irteerako posizioa zutik izango da.

Ariketa honetan lortutako puntuazioa, parte hartzailearen sexuarekin eta lortutako markarekin zuzen lotuta egongo da.

e) Abiadura neurtzeko ariketa: 50 metro.

Irteteko posizioa zutik: aurreren dagoen hankak irteera-lerroa ukituko du.

Ariketa honetan lortutako puntuazioa, parte hartzen duenaren sexuarekin eta lortutako markarekin lotuta dago zuzenean; baita ere, egiten emandako denbora.

3.1.– Aipatutako probako ariketak egiteko kontuan hartuko den adina, pertsonek eskaerak aurkezteko izango duten azken eguna izango da.

3.2.– Ariketa fisikoak parte hartzen dutenen erantzukizunaren mende egingo dira. Ariketa horietara aurkezteko arropa egokia beharko dute.

Zortzigarrena.– Oposizioko proben garapena.

1.– Deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik bi hilabete igaro arte ezingo dira hasi probak.

2.– Lehenengo azterketa noiz, zein ordutan eta non egingo den gutxienez egutegiko zazpi egun lehenago iragarriko da Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko iragarki-oholean. Gainerakoak ere, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko iragarki-oholean argitaratuko dira noiz eta non egingo diren, gutxienez 72 ordu lehenago.

3.– Epaimahai Kalifikatzaileak ezarritakoa ez bezala egin ahal izango ditu probok edo oposizioa osatzen duten ariketak; hau da, beste hurrenkera betean eta egun berean proba bat baino gehiago eginez. Azken honetan, ariketa edota proben emaitzak deialdiaren oinarrietan agertzen diren hurrenkeran argitaratuko dira. Emaitzak aurreko proba gainditu duten neurrian agertuko dira, zazpigarren oinarrian agertzen den hurrenkerari jarraituz.

Hautaketa-prozesuan parte hartu duten izangai kopuruaren arabera, Epaimahai Kalifikatzaileak probak hainbat txandatan eta hainbat lekutan egitea erabaki dezake, zerbitzuko beharrekin bateragarri eginez, betiere.

4.– Epaimahaiak derrigorrezko probak edota ariketak egiteko finkatutako tokian, datan eta orduan agertzen ez diren izangaiak hautaketa-prozesutik baztertuta geldituko dira behin betiko, baztertzearen arrazoia ezinbestekoa izan arren. Arau bera aplikatuko zaie edozein derrigorrezko probetara berandu bertaratzen diren izangaiei.

Derrigorrezko probetarikoren batek ariketa bat baino gehiago izanez gero, eta horietariko batera agertu ezean edo berandu iritsiz gero, ez bertaratutzat joko da.

5.– Oposiziogileek identitatearen egiaztatze agiriak eraman beharko dituzte proba guztietara; Epaimahai Kalifikatzaileak noiznahi eska diezaieke hori erakusteko.

6.– Baztertze indarreko proba bakoitza bukatu ondoren, Epaimahai Kalifikatzailearen erabakiz proba hori gainditu duten eta kanpoan geratu diren izangaien zerrenda argitaratuko da Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko iragarki-oholean, lortutako emaitzen puntuaketa ere jarrita.

7.– Izangaiak Euskal Autonomia Erkidegoko edozein hizkuntza ofizialetan egin ditzake azterketak.

Bederatzigarrena.– Lehiaketa.

1.– Lehiaketa horretan parte hartzen dutenen merezimenduen balorazioan datza, dagokion baremoaren arabera, gaitasuna eta haien arteko lehentasun hurrenkera zehaztuz.

Eskaerak aurkezteko epea amaitu baino lehenago lortutako merezimenduak bakarrik baloratuko dira, betiere, eskabide-orrian ageri direnak eta deialdian ezarritako epe barruan egiaztatzen direnak.

Aurrekoa hala izanik ere, ez da egiaztatu behar izango Administrazio egileak dituen merezimendurik, administrazioak ofizioz ziurtatuko baititu.

2.– Lehiaketa-aldia 0,00 puntutik 40,00 puntura bitartean baloratuko da. Ondorengoak neurtuko dira.

2.1.– Lanbide-historiala.

Lanbide-historialaren barruan, Ertzaintzan burututako lanagatik jasotako eskerrona eta ohizko lanpostu betetzeko sistematik lortutako lanpostuetan gauzatutako lana baloratuko da.

Edonola ere, atal honetan lortu ahal den puntuazioa ez da 15, 00 puntu baino gehiagokoa izango, ondorengoak baloratuko direlarik:

A) Ohizko lanpostu betetzeko sistematik lortutako lanpostuetan burututako lanak.

A.1.– Lan egindako hilabetea, ohiko lanpostu betetzeko sistematik lortutako Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente Kategoriarekiko lanpostuan betetako lana 0,05 punturekin baloratuko da (unitatea baino gutxiagoko zatiak baztertuz).

Lanpostu bakoitza Ertzaintzaren lanpostu zerrendan agertzen den lanpostuaren kodearen bitartez identifikatuko da. Lanpostu kode bereko dotazio desberdinak ez dira joko lanpostu desberdintzat.

Lan egindako hilabetea, ohiko lanpostu betetzeko sistematik lortutako Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente Lehena Kategoriarekiko lanpostuan betetako lana 0,10 punturekin baloratuko da (unitatea baino gutxiagoko zatiak baztertuz). Lanpostu bakoitza Ertzaintzaren lanpostu zerrendan agertzen den lanpostuaren kodearen bitartez identifikatuko da. Lanpostu kode bereko dotazio desberdinak ez dira joko lanpostu desberdintzat.

B) Polizia lana dela eta jasotako eskerrona.

Atal honetan, polizia lana dela eta, ondorengo eskerronagatiko adierazpenak baloratuko dira:

– Polizia lanagatiko domina, 15,00 puntu

– Polizia zerbitzuarengatiko diploma, 7,00 puntu

– Zorionak ematea, 5,00 puntu.

2.2.– Burututako espezializazio ikastaroak.

Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiak egituratutako espezializazio ikastaro bakoitzeko, eta aipatutakoan dauden datuen arabera, 5,00 puntu emango dira, eta inolaz ere, ezin izango dira gainditu 15,00 puntuak.

Atal honek aipatzen duen espezializazioen ikastaroen katalogoa ondorengoek osatuko dute:

– Argiketa ikastaroa.

– Txakur-gidarien ikastaroa (Lehergailuetan espezializatua).

– Txakur-gidarien ikastaroa (Drogetan espezializatua)

– Txakur-gidarien ikastaroa (Segurtasunean espezializatua)

– Txakur-gidarien ikastaroa (Erreskatean espezializatua)

– Lehergailuak Indargabetzeko ikastaroa.

– Eskolta Gaikuntzako ikastaroa.

– Esku-Hartzeko Gaikuntzako ikastaroa.

– Orotariko Ikerketa Kriminalari buruzko I. ikastaroa.

– Brigada Mugikorreko ikastaroa.

– Trafikoari buruzko ikastaroa edota Trafiko eta Bide Segurtasuneko ikastaroa.

Atal hau baloratzeko, Trafikoko espezializazio ikastaroa eta Trafiko eta Bide Segurtasuneko espezializazio ikastaroa egitea eta gainditu izana 5,00 punturekin baloratuko da, espezializazio-ikastaro bakartzat hartuko da.

2.3.– Lortutako tituluak eta diplomak.

Unibertsitateko Diplomatua edo baliokidea izatea 1,50 punturekin baloratuko da, eta Unibertsitateko Lizentziatua edo baliokidea izatea 3,00 punturekin.

Goragoko mailako beste titulu bat lortzeko beharrezkoak diren titulu edo diplomak ez dira baloratuko.

Dena den, atal honetan ezin izango dira 3,00 puntu baino gehiago atera.

2.4.– Polizia zereginekin zerikusia duten izaera zientifikodun eta teknikodun argitaratutako lanak.

Epaimahai Kalifikatzaileak ezarriko dituen irizpideen arabera baloratuko da; 0,00tik 2,00 puntura bitartean.

2.5.– Antzinatasuna.

Antzinatasunaren merezimendua Giza Baliabideen Zuzendaritzan dauden datuekin baloratuko da eta, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente Lehena Kategorian lan egindako antzinatasuneko urte oso bat 1,00 baloratuko da eta Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente Kategorian lan egindako antzinatasuneko urte oso bat 0,50 punturekin (bi kasuetan urte osoa ez denetan baztertuak izanik). Puntuazioa gehienez 5,00 puntukoa izango da.

Euskal Herriko Poliziaren Hautaketa eta Prestakuntza Araudia onesten duen uztailaren 19ko 315/1994 Dekretuaren 13.3 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, ez dira merezimendu gisa onartuko deialdian parte hartzeko eskatutako baldintza eta betebeharrak.

Hamargarrena.– Euskararen ezagupen-maila.

1.– Euskararen ezagupen maila merezimendu gisa baloratuko da, ondoko baremoaren arabera: Euskal Herriko Poliziaren Hautaketa eta Prestakuntza Araudia onesten duen uztailaren 19ko 315/1994 Dekretuaren 19. artikuluarekin bat etorriz baloratuko da eta gehienez 14 punturekin.

Ertzaintzaren 1. Hizkuntza-eskakizuna	14 puntu

8. Euskalduntze maila	7 puntu

7. Euskalduntze maila	6 puntu

6. Euskalduntze maila	5 puntu

5. Euskalduntze maila	4 puntu

2.– Euskararen Ezagupen-maila egiaztatzeko borondatezko proba bat edo batzuk burutuko dira. Aipatutako proba/proben bidez izangaiek Ertzaintzaren 1. hizkuntza-eskakizuna egiaztatu ahal izango dute, Ertzaintzan euskararen normalkuntza prozesuari buruzko otsailaren 24ko 30/1998 Dekretuarekin bat etorriz.

3.– Proba horren edukiak, garapena eta ebaluazioa Epaimahai Kalifikatzaileari dagozkio. Epaimahai hori Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariak izendatuko du, otsailaren 24ko 30/1998 Dekretuan aurreikusitakoaren arabera. Epaimahaikideen izenak Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko iragarki-oholean argitaratuko dira.

Edozein kasutan ere, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko ordezkari batek osaturikoa izango da.

4.– Oinarri honetan aurreikusitako Epaimahai Kalifikatzaileari Bosgarren Oinarriko 2., 4., 5., eta 7. zk.etan agertzen diren arauak ezarriko zaizkio.

5.– Euskararen ezagupenaren balorazioko proba guztien emaitzak onesteko erabakia bidaliko zaio Epaimahai Kalifikatzaileari, hain zuzen, Bosgarren oinarrian arautzen denari.

6.– Izangaiek hautaketa-prozesu honetan egiaztatutako Ertzaintzaren 1. hizkuntza-eskakizunak Euskal Herriko Poliziaren Ikastegian eratutako Hizkuntza-eskakizunen Erregistroan inskribatuko dira eta pertsonalaz arduratzen den organoari jakinaraziko zaizkio, espediente pertsonaletan datu horiek jasota gera daitezen.

7.– Ertzaintzaren 1. hizkuntza-eskakizuna egiaztatuta dutenei edo EGA edo baliokideak izateagatik egiaztatu zaienei merezimendu horren balorazioa eta egiaztapena ofizioz egingo die oinarri honetan aipatzen den Epaimahai Kalifikatzaileak.

8.– Ondorengo hauei egiaztatutzat emango zaie Ertzaintzaren 1. hizkuntza-eskakizuna: Euskal Autonomia Erkidegoko 2., 3., edo 4. hizkuntza-eskakizuna dutenei, EGA dutenei, Hizkuntza Eskola Ofizialeko gaitasun maila dutenei, Labayru Institutuko 3. maila dutenei (1982ko irailaren 19a baino lehen egiaztatutakoei), Euskal Filologian lizentziatua daudenei, Hezkuntzako 1. edo 2. hizkuntza-eskakizuna dutenei edo Euskal Filologiako adarrean Irakasle ikasketetan Diplomatuak direnei.

Oinarri honetan aurreikusitako probak egin baino bi egun lehenago arte, jatorrizko edota konpultsatutako kopiaren bitartez, egiaztapenen jabe izatea onartuko da otsailaren 24ko 30/1998 Dekretuaren bosgarren xedapen gehigarrian eta hirugarren xedapen iragankorrean aurreikusitakoen eraginetarako. Lehenengo idatz-zatian ezarritako Epaimahai Kalifikatzaileak aipatutako egiaztapenak dituzten izangaiei dagozkien puntuak emango dizkie, bigarren idatz-zatian aurreikusitako proba edo probak egiteko beharrik izan gabe.

9.– Probak egitera edo euskara proba osatzen duten ariketak egitera ez bertaratzea edo berandu bertaratzea uko egitetzat joko da.

Hamaikagarrena.– Oposizio-lehiaketaren azken kalifikazioa.

1.– Oposizio-lehiaketako azken kalifikazioa bi aldietan lortutako puntuaketa batuz aterako da, eta horri, euskararen ezagutza merezimendu gisa ebaluatzetik ateratzen dena gehituko zaio; guzti horrek zehaztuko du izangaien lehentasun-hurrenkera.

2.– Sailkapen hurrenkeran puntu berdinketarik izango balitz, ondorengo probetan emaitzarik onena lortutakoaren alde egingo litzateke eta hurrenkera honetan:

a) 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, emakumeen eta gizonen berdintasunekoa.

b) Ezagupen teorikoetan lortutako puntuazio onena (oposizioko lehen proba).

c) Ertzaintzan antzinatasun gehien izatea.

3.– Hautaketa sistemaren kalifikazioa amaitzen denean, epaimahaiak, honako hauek onartu eta argitaratuko ditu Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko iragarki-oholean eta Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariari igorriko dizkio:

a) Hautaketa-prozedura gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda. Puntu gehien lortu dituenetik gutxien lortu dituenera antolatuta egongo da.

b) Hautatutako pertsonen zerrenda, hautaketa-prozedura gainditu dutenak eta deitutako ikasteko toki kopuruan sartzen direnak eta deitutako plaza kopuruan tokia dutenak, ondorengoak desberdinduz:

b.1.– Plaza lortzen duten emakumeen zerrenda, puntu gehien lortu dituenetik gutxien lortu dituenera, emakumeentzako deitutako plaza kopurua bete arte.

b.2.– Plaza lortzen duten gainontzeko izangaien zerrenda, puntu gehien lortu dituenetik gutxien lortu dituenera, deitutako plaza kopurua bete arte.

Emakumeentzako plazak betetzen ez badira, bete gabeko plaza horiek deitutako gainontzeko plaza kopurua gehituz beteko dira.

Hamabigarrena.– Betekizunak egiaztatzea eta praktiketako funtzionarioen izendapena.

1.– Hautatutako izangaiek, Hamaikagarren Oinarriko 3.b) zatian aurreikusitako zerrenda argitaratu eta ondorengo egutegiko hamar eguneko epean, deialdian parte hartzeko eskatutako baldintzak eta betekizunak egiaztatzen dituzten agiriak edo Bigarren Oinarriko 1. idatz-zatiko e) hizkian eskatutakoa egiaztatzen dutenaren kopia konpultsatuak aurkeztu beharko dituzte Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko Langileria eta Aholkularitza Juridikoaren Arloan.

2.– Bigarren Oinarriko 4. zenbakian ezarritako araudiarekin bat datorren deialdian parte hartzeko eskatutako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen duten hautatutako pertsonak praktiketako funtzionario izendatuko ditu Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariak ebazpen bidez. Ebazpen hori Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko iragarki-oholean argitaratuko da, ikastaroaren prestakuntza-aldiaren hasiera egunarekin batera. Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariaren ebazpen bidez, iragarki bat argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian izendapen hori iragarki-oholean zein egunetan jarri den adieraziz. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ebazpen horretan zehaztuko dira inpugnatzeko eta errekurtsoak aurkezteko epeak.

3.– Aurreko azpiatalean adierazitako epearen barruan, eta halabeharrezko kasuetan izan ezik, aipatutako agiri horiek aurkezten ez dituztenek, edo agiri horiek aztertuta eskatutako baldintza edo betekizunen bat ez dutela ikusten bada, ez dute izendapenik jaso ahal izango. Ondorioz, eraginik gabe geratuko dira horien jarduera guztiak, eta izendapena lortzeko izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte. Kasu horretan, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariak bazter utziko ditu, eta behin betiko sailkapen hurrenkerako lehenespenari jarraituz, horien lekua hartuko dute baliogabetze horren ondorioz, deitutako lanpostu kopuruan sartzen diren izangaiek, betiere, eskatutako baldintza eta betekizunak betetzen dituztela egiaztatu ondoren.

Hamahirugarrena.– Ikastaroaren prestakuntza-aldia

1.– Ikastaroaren prestakuntza-aldian sartzeko eskubidea izango duten praktiketako funtzionarioak hainbat txandatan banatu ahal izango dira ikastaroa emateko. Txandetarako izendapena Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariak egingo du, 11.3.a Oinarrian ezarritako lehentasun- hurrenkerari estu-estu jarraituz.

2.– Interesatuei ikastarora etortzeko jakinarazpena Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariak izapidetuko du, Giza Baliabideetako Zuzendaritzaren bidez.

3.– Prestakuntza-aldia ikasketa planaren araberakoa izango da.

4.– Prestakuntza-aldia Euskal Herriko Poliziaren Ikastegian egingo da edo Ikastegiko zuzendariak erabakitzen duen egoitzan. Ikastaro hau Ikasketa planean aurreikusitakoaren araberakoa izango da eta hor adierazten den iraupena izango du.

5.– Ebaluazioa ikasketa planean adierazitako helburuak lortzeko maila eta kategoriari dagozkion betebeharrak betetzeko egokitasuna izango da, hautaketa sisteman egindako polizia lana betetzeko pertsonaren egokitasunaren inguruko ebaluazio bitartez.

6.– Prestakuntza-aldiaren azken kalifikazioa Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko iragarki-oholean argitaratuko da.

7.– Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariak bazter utziko ditu prestakuntza-aldia gainditzen ez dutenak.

8.– Prestakuntza-aldiaren edozein momentutan ikusiko balitz ikasleak prestakuntza-aldia ezin izango lukeela gainditu, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariak bazter utzi ahal izango du prozesutik, betiere, interesatuari entzun ondoren.

Hamalaugarrena.– Praktika-aldia.

1.– Ikastaroaren prestakuntza-aldia gainditu duten pertsonek egingo dute praktika-aldia, eta egingo den lekuak ezaugarri hauek dituzten zentro edo bulegoak izango dira: euren jarduera arloak direla-eta, kategoria honi dagokion praktiketako Herritarren Segurtasuneko Ofizialondoko prestakuntza integrala emateko ere egokienak direnak.

2.– Praktika-aldia hasi baino lehen, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariak praktika-aldiaren iraupena, balorazio sistemak eta prozedurak eta praktika-aldiaren gainditzea ezartzeko eta praktiketarako destinoak emateko Ebazpena emango du. Aipatutakoa Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko iragarki-oholean argitaratuko da.

3.– Praktika-aldian zehar, eraginkortasun profesionala ebaluatuko da, Ertzaintzaren Ikuskapen Eskalako Herritarren Segurtasuneko Ofizialondoko kategoriari dagozkion funtzioak betetzearekin lotuta dagoena. Ebaluazio horrek praktika-aldiak irauten duen ezarritako epean zehar betetako egintzak neurtuko ditu.

4.– Praktika-aldiaren kalifikazioak Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko iragarki-oholean argitaratuko dira.

5.– Euskal Herriko Poliziaren ikastegiko zuzendariak praktika-aldia gainditu ez dutenak hautaketa-prozeduratik bazter utziko ditu.

Hamabosgarrena.– Praktiketako Herritarren Segurtasuneko Ofizialondokoen araubide juridikoa.

1.– Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko Barne Erregimenaren Araudian ezarritako diziplinazko erregimenaren arauak bete	 beharko dituzte praktiketako Herritarren Segurtasuneko Ofizialondokoek eta geratakari bat irakaskuntza arloko falta bat baino gehiago denean, Euskal Herriko Polizia Kidegoen Diziplina-Erregimena aplikatuko zaie, ordezko izaeraz.

Euskal Herriko Poliziaren Ikastegian izango den ikastaroaren prestakuntza-aldiaren zehar, Barnetegiko buruak ikastaroan parte hartuko dutenei ezarritako barnetegiko arauak betearaziko dizkie.

2.– Praktiketako funtzionario direnez gero, Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen 54.2 artikuluan zehazturiko lansariak jasoko dituzte.

3.– Herritarren Segurtasuneko Praktiketako Ofizialondokoei lizentzia bat emango zaie, Agente Lehena edo Oinarrizko Agentea kategoriarekin lanean diren lanpostuari dagokionez. Aipatu lizentzia ordaindua izango da, salbu eta 4/1992 Legearen 54.2 artikuluan aurreikusitako lansariak jasotzea aukeratzen badute.

4.– Ikerketa Kriminaleko Ofizialondoko Praktiketako funtzionarioak, hala egongo dira, harik eta karrerako funtzionario izendatu arte edo hautaketa-prozesutik bazter utzi arte, hala ezartzen baita Euskal Herriko Poliziari buruzko Legearen 54. artikuluan. Praktika-aldiaren bukaerak ez du ekarriko jatorrizko kategorian lehen betetako destinora bueltatzea.

5.– Prestakuntza ikastaroa eta praktika-aldia derrigorrezkoak eta baztertzaileak dira, bakoitza banazean kontsideratuta ere, eta horietara ez bertaratzeak ondorio hauek izango ditu izangaientzat: hautaketa-prozesutik berehalakoan bazter uztea, eta Herritarren Segurtasuneko Ofizialondoko kategorian sartzeko lituzkeen eskubide guztiak galtzea. Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariak egingo du bazter uzteko deklarazioa.

Aurreko lerroaldean xedatutakoa kontutan izanda ere, gaindiezinezko kausaren bat dela-eta, pertsona batzuk ikastarora edo praktika-aldira agertzen ez badira edo horiek egiten ez badituzte, horiek egiten diren hurrengoren batean egin ditzakete, baldin eta aurrekoa ezinezko egiten zituzten zirkunstantziak desagertzen badira eta interesatuak aldez aurretik eskaria egiten badu. Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariak baloratuko du kausa, berak hartuko baitu bidezko erabakia.

Hamaseigarrena.– Hautaketa-prozeduraren behin betiko sailkapena eta karrerako funtzionarioen izendapena.

1.– Hautaketa-prozedurako sailkapenaren hurrenkera honela egingo da: oposizio-lehiaketan, prestakuntza-ikastaroan eta praktika-aldian lortutako kalifikazioak batuz.

2.– Praktika-aldiaren azken txanda amaituta hurrengo bi hilabeteen barruan, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariaren proposamenez, hautaketa-prozedura gainditu duten pertsonak karrerako funtzionario izendatuko ditu Segurtasun sailburuordeak; izendapena Euskal Herriko Polizaren Ikastegiko iragarki-oholean argitaratuko da. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, Segurtasun sailburuordearen Ebazpenaren bitartez, izendapena iragarki-oholean zein egunetan jarri den adieraziko duen iragarkia. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ebazpen horretan zehaztuko dira inpugnatzeko edo errekurtsoak aurkezteko epeak.

Izendapena Ertzaintzaren Ikuskapen Eskalako Herritarren Segurtasuneko Ofizialondoko moduan izango da.

3.– Izendatutako pertsonek izendapena argitaratu eta hurrengo egunetik hasita gehienez ere 10 eguneko epean jabetu beharko dute lanpostuaz. Horrela egin ezean, egin dituzten jarduera guztiak baliogabeturik geratuko dira eta karrerako funtzionario izateko dituzten eskubide guztiak galduko dituzte, salbu eta gaindiezinezko kausaren bat badago.

Hamazazpigarrena.– Hutsegite larri edo oso larriengatik zigorrak ezartzea.

Herritarren Segurtasuneko Ofizialondoko kategorian sartu nahi duten pertsonek lehendik diziplina-espedientea irekita badute edo gerora irekitzen bazaie, baldintza hau bete beharko dute hautaketa-prozesuan onartzeko, prozesuan jarraitzeko eta Herritarren Segurtasuneko Ofizialondoko kategorian sartzeko: aipatu diziplina-espedienteetan ezingo zaie zigorrik ezarri hutsegite larri edo oso larriengatik.

Hemezortzigarrena.– Pertsonen identifikazioa hautaketa-prozeduran.

Hautaketa-prozedura honetan parte hartuko duten pertsonak eskaerako identifikaziorako lanbide-zenbakiaren bitartez identifikatuko dira prozeduran (hautaketa-prozesua, prestakuntza-ikastaroa eta praktika-aldia). Halaber, identifikaziorako lanbide-zenbaki hori erabiliko da Ertzaintzaren Ikuskapen Eskalako Herritarren Segurtasuneko Ofizialondoko izendatzeko.

Hemeretzigarrena.– Errekurtsoak.

Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, horren aurka interesatuek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko Zuzendaritzari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera; bestela, zuzenean inpugnatu ahal izango dute administrazioarekiko auzien jurisdikzioan.

Aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, ezinngo da jo bide jurisdikzionalera errekurtsoa esanbidez ebatzi arte edo administrazioaren isiltasunez ebazpena ustez ezetsi arte.

Interesatuak bide jurisdikzionala aukeratzen badu, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu beharko du Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, hil biko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Deialdi honetan, epaimahaiaren jardunean edo Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko organoen jardunean sortzen diren administrazio-egintzak administrazio prozedura erkidearen araubidean ezarritako kasuetan eta moduan inpugntu ditzakete interesatuek.

Hogeigarrena.– Kalte-ordainak.

Izangaientzat barneko edozein hautaketa-prozesuko deialdietara aurkeztea borondatezkoa denez gero, hautaketa-aldian, prestakuntza-ikastaroan eta praktika-aldian sortzen diren bidaia gastuei edo beste batzuei dagokienez, izangaiek ez dute inolako eskubiderik; beraz, Administrazioak ez du gastuok ordaintzeko obligaziorik.

Arkaute, 2008ko otsailaren 11.

Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendaria,

GUADALUPE CAMINO GARCÍA.

I. ERANSKINA
ESKABIDE-ORRIA
EUSKAL HERRIKO POLIZIAREN IKASTEGIA

Agiri hau izenpetzen duenak hau eskatzen dizu: Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariaren 2008ko otsailaren 11ko Ebazpenaz deitutako Ertzaintzaren Ikuskapen Eskalako Herritarren Segurtasuneko Ofizialondoko Kategorian sartzeko hautaketa-prozeduran parte hartzea. Ondorio horretarako, honako hau dio:

Izen-deiturak

Lanbide zk.	Kategoria

Lehiaketa fasea: merezimendu alegatuak:

1.– Lanbide historiala:

Agente Kategoria lanpostuan 	Agente Lehena Kategoria 	 Polizia lanagatiko eskerronak:

egindako lanak (hilabete osoak):	lanpostuan egindako lanak

	(hilabete osoak):

2.– Burututako Espezializazio ikastaroak:

3.– Lortutako titulu eta diplomak:

4.– Polizia zereginekin zerikusia duten izaera zientifikodun eta teknikodun argitaratutako lanak:

5.– Antzinatasuna:

Agente Kategorian betetako urte osoak:	Agente Lehena Kategorian betetako urte osoak:

Probak egiteko nahi duen hizkuntza (adierazi hizkuntza)

	Euskara	Gaztelania

Ertzaintzaren 1. hizkuntza-eskakizuna egiaztatu duzu:

(ezabatu egokia dena)

	Bai	Ez

Aitortzen du deialdian eskatutako baldintza eta betekizun guztiak badituela eta eskaeran adierazitako xehetasun guztiak egia direla.

Arkaute, _______(e)ko ____________(a)ren ____(a).

Parte hartzailearen sinadura.

EUSKAL HERRIKO POLIZIAREN IKASTEGIKO ZUZENDARIA

II. ERANSKINA
GAI ZERRENDA
HERRITARREN SEGURTASUNEKO
OFIZIALONDOKOA

1.– ZUZENBIDEA.

1.1.– Delitua.

1.2.– Krimenean parte hartzearen mailak.

1.3.– Delitua betetzearen mailak.

1.4.– Erantzukizun kriminaletik kanpo uzten duten arrazoiak.

1.5.– Erantzukizun kriminalaren inguruabar aldagarriak.

1.6.– Giza hilketa eta giza hilketaren formak: ZK.ko 138tik 143ra bitarteko artikuluak.

1.7.– Lesioak: ZK.ko147tik 156ra bitarteko artikuluak.

1.8.– Askatasunaren aurkako delituak: ZK.ko 163tik 172ra bitarteko artikuluak.

1.9.– Sexu-askatasun eta ukigabetasunaren aurkako delituak: ZK.ko 178tik 186ra bitarteko artikuluak.

1.10.– Sorospen-eginbeharra ez betetzea: ZK.ko 195etik 196ra bitarteko artikuluak.

1.11.– Ohorearen aurkako delituak: ZK.ko 205etik 216ra bitarteko artikuluak.

1.12.– Bizilekua, pertsona juridikoen egoitza eta jendaurrean zabalik dauden establezimenduak bortxatzea: ZK.ko 202tik 204ra bitarteko artikuluak.

1.13.– Ondarearen, eta gizarte eta ekonomiaren ordenaren aurkako delituak: Ebasketak; Lapurretak; Motordun ibilgailuak erabiltzeko lapurreta eta ebasketa (ZK.ko. 234tik 244ra bitarteko artikuluak).

1.14.– Zigor faltak (Z.K.ko 617tik 639ra bitarteko artikuluak).

1.15.– Etxebizitzak legez kanpo okupatzearen legezko alderdiak.

1.16.– Pertsonak identifikatzeari eta miaketei, atxiloketaren inguruko kasu eta legezko baldintzei, atxiloketaren eta kontrolen gauzatzei buruzko legezko alderdiak.

2.– PSIKOLOGIA-SOZIOLOGIA.

2.1.– Indarkeria eta oldarkortasun kontzeptuen sarrera.

2.2.– Eztabaiden aurrean eginbeharreko esku-hartze poliziala.

2.3.– Jokaera aldetik nahasteak dituzten pertsonekiko poliziaren jardutea.

2.4.– Poliziaren jardutea buru-hiltze saiakeretan.

2.5.– Taldeen jarrera: Talde handien indarkeria.

3.– BIDE SEGURTASUNA.

3.1.– Trafikoari, Ibilgailu motordunen zirkulazioari eta Bide segurtasunari buruzko legea. Atariko titulua: Legearen xedea eta aplikazio-eremua: I. Titulua: Eskumenak egikaritza eta koordinatzea. II. Titulua: Zirkulazioko jokabideei buruzko arauak. III. Titulua: Seinalizazioa. IV. Titulua:Administrazio baimenak. V. Titulua: Arau-hausteak, zigorrak, kautelazko neurriak eta erantzukizuna. VI. Titulua: Zehapen-prozedura eta errekurtsoak. I. Eranskina: Definizioak 1etik 3ra eta 52tik 75era.

3.2.– Ibilgailuei buruzko arautegi orokorra: II. eranskina: Ibilgailuei buruzko definizioak eta kategoriak.

3.3.– Lurreko garraioaren antolatze Legea. Atariko titulua, lehen kapitulua: Aplikazio-eremua (1etik 2rako artikuluak). III. Titulua: errepideko garraioen ekintza eta zerbitzuak, VII. Kapitulua izan ezik.

4.– KRIMINALISTIKA.

4.1.– Kriminalistikari buruzko alderdi orokorrak. Berauon izaeraren arabera, arrastoen gordetzea. Zantzuak: Kontzeptua eta zantzu motak.

5.– 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, emakumeen eta gizonen berdintasunerakoa.

5.1.– 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, emakumeen eta gizonen berdintasunerakoa.


Azterketa dokumentala