Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2008ko otsailaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 11 Zenbakiko Epaitegia
1278

EDIKTUA, trafikoari buruzko 1002/05 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 11 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: 1002/05 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Iratze Elorza Arana.

Abokatua: Solinis Goyeneche, Jose Maria.

Prokuradorea: Alfonso Jose Bartau Rojas.

Demandatua: Catalana Occidente, S.A. Seguros y Reaseguros eta Justo Pardo Lorz.

Gaia: N27 Arrunta Trafikoa.

Judizio horren gainean epaia eman da. Hau dio epaitzak:

EPAITZA

Onetsi egiten da Bartau prokuradoreak, Iratze Elorza Aranaren izenean eta ordez, Justo Pardo Lorz eta Seguros Catalana Occidente, S.A.ren aurka aurkeztutako demanda. Beraz, kondenatu egiten ditut horiek auzi-jartzaileari solidarioki 14.278,33 euro ordaintzera, eta ebazpen honen seigarren oinarri juridikoan adierazitako interesak ordaintzera. Demandatuak, halaber, kostuak ordaindu beharko ditu.

M.ª Luz Izunza Abaunza, Iratze Elorza Arana eta Cía. de Seguros Pelayoren aurka, Jesus Berrozpe Beriainen izenean eta ordez Sánchez prokuradoreak aurkeztutako demanda ezetsi egiten da, izan ere, aipatutakook absolbitu egiten dira euren aurka baliatutako uzietatik, eta kostuak auzi-jartzaileari ezartzen zaizkio.

Onetsi egiten da Sanchez prokuradoreak, Jesus Berrozpe Beriainen izenean eta ordez, Francisco Casas Lopez, Justo Pardo Lorz eta contra Seguros Catalana Occidente, S.A.ren aurka aurkeztutako demanda. Beraz, kondenatu egiten ditut horiek auzi-jartzaileari solidarioki 1.497,69 euro ordaintzera, eta epai honen seigarren oinarri juridikoan adierazitako interesak ordaintzera. Demandatuak, halaber, kostuak ordaindu beharko ditu.

Iratze Elorza Aranaren izenean eta ordez Bartau prokuradoreak Consorcio de Compensación de Segurosen aurka jarritako demanda ezetsi egiten dut; horrenbestez, Consorcio de Compensación de Seguros absolbitu egiten dut bere aurka baliatutako uzietatik, eta auzi-jartzailea kostuak ordaintzera kondenatzen dut.

Onetsi egiten da Bartau prokuradoreak, Iratze Elorza Aranaren izenean eta ordez, Francisco Casas Lopezen aurka aurkeztutako demanda. Beraz, kondenatu egiten ditut hori auzi-jartzaileari 14.278,33 euro ordaintzera, eta epai honen seigarren oinarri juridikoan adierazitako interesak ordaintzera. Demandatuak, halaber, kostuak ordaindu beharko ditu.

Legeak dioenari jarraituz eman beharko zaie alderdiei honen berri.

Inpugnatzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua).

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, bost egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen diren (PZLb, 457.2 artikulua).

PZLeko 449. artikuluarekin bat etorriaz, demandatuaren errekurtsoa ez da onartuko, baldin eta errekurtsoa aurkezten duenean ez badu egiaztatzen eratua duela, hain justu ere, izendatutako establezimenduan, kondenako zenbatekoa eta eskatzeko diren errekarguak jasotzen dituena.

Gordailua edo kontsignazioa kreditu-erakunde edo elkarren bermerako sozietateren batek edo bestelako bide batek jaulkitako —eskaria egin eta berehala ordaintzekoa— zehaztugabeko iraupeneko abalaren bidez ere egin ahal izango da, epaitegiaren iritziz, kontsignatutako edo gordailututako zenbatekoaren berehalako eskuragarritasuna bermatuko duena.

Nire epai honen bidez eman, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren testigantza egin beharko da autoei eransteko.

Justo Pardo Lorz demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen diren (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Bilbao (Bizkaia), 2008ko otsailaren 1a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala