Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2008ko otsailaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 11 Zenbakiko Epaitegia
1277

EDIKTUA, 959/07 jabetza espedientearen ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 11 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratuak honako hau,

JAKINARAZTEN DUT:

Maria Antonia Aldecoa Ugartek eskatuta, epaitegi honetan traktuari berriro ekiteko jabari-espedienteari buruzko 959/07 prozedura bideratu dela, funtsa hauek inmatrikulatzeko:

1.– Goiri-Beascoa etxalde txikia, 43. zenbakiduna (egun 107.a), Bilboko jurisdikzioko Buia auzunean kokatua, beheko pisuaz, printzipalaz eta ganbaraz osatutakoa. Orubeak hirurogeita hamazazpi metro karratu ditu, eta honako jabetzekin egiten du muga:

a) Aslochiquerram Erdicosolo, Echepies eta Solofalso deitzen diren lau etxalde, 8.909 m2 azalkera dutenak; Iparraldean eta Mendebaldean Beteburiko etxeetatik datorren gurdibidearekin egiten dute muga; Hegoaldean, Juan Domingo Sagarduy-ren jabetzarekin; eta Ekialdean, M.ª Castelóren etxaldearekin.

b) Casteló-ren aipatu etxaldeari deutson terrenoa, zehazki, Beteluritik datorren aipatu gurdibideari ukitzen dagoena eta 213 metro dituena; Iparraldean gurdibidearekin egiten du muga; Hegoaldean, Castelo-ren alaben jabetzarekin; Ekialdean, oinezkoentzako bidearekin, hau da, sarrailaz kanpo diren haritzeko bi oin dituenarekin; eta Mendebaldea, jabetza propioekin.

c) Mendi soila, gurdibideari deutsona. 6.558 m2 azalera du. Iparraldean José Mojaren mendiarekin egiten du muga; Hegoaldean, Beteluritik datorren bidearekin; Ekialdean, María eta Desusa Casteoren arboladun mendiarekin; eta Mendebaldean, txara propioarekin eta Vallariaz markesaren mendiekin.

d) 11.792 m2 azalera duen txara. Iparraldean eta Mendebaldean Vallarias markesaren mendiekin, José Landetaren mendiekin eta Manuel Landetaren txararekin egiten du muga; Hegoaldean, jabetza honetako beste batekin; eta Ekialdean, Goicosolo deritzon etxaldearekin.

Ediktu honen bidez eta gaur emandako probidentziaren indarrez, dei egiten zaie eskatutako inskripzioak kalte egin diezaiekeen pertsona ezezagunei, ediktu hau argitaratu eta hurrengo hamar eguneko epean espedientean agertu eta beren eskubideen alde egokitzat jotzen dutena alega dezaten.

Bilbao (Bizkaia), 2008ko urtarrilaren 22a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala