Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2008ko otsailaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
1268

AGINDUA, 2008ko otsailaren 1ekoa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) "Emilio Soldevilla-Enpresaren Ekonomia Ikertu eta Garatzeko Fundazioaren"ren estatutuen aldaketa onartzen duena, eta aldaketa hori Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen duena.

Bilboko (Bizkaia) "Emilio Soldevilla-Enpresaren Ekonomia Ikertu eta Garatzeko Fundazioaren"ren estatutuen aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskatzen duen espedientea ikusi eta aztertu da, ondoko aurrekarietan oinarrituta:.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Bilboko "Emilio Soldevilla-Enpresaren Ekonomia Ikertu eta Garatzeko Fundazioaren"ren izenean eta ordez Arturo Rodríguez Castellanosek aurkeztutako eskabidea jaso da Justizia, Lan eta Gizarte segurantza Saileko Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan. Eskabide horren bidez, besteak beste, aipatu fundazioaren estatutuetako 1. eta 3. artikuluen aldaketa onartu eta Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskatzen da; eta honako dokumentazioa eransten da:

Bilboko Elkargoko notarioa den Andrés María Urrutia Badiolaren aurrean, 2002ko ekainaren 3an, Bilbon emandako Eskritura Publikoaren (1260 protokolo zenbakia) kopia bikoitz baimendua, non osatu eta berretsi egiten baitira Patronatuko kideak aldatu, estatutuak aldatu eta ahalordetza egiteko erabakiak.

Aldaketa hori dela-eta, Fundazioak izen hau hartzen du: "Enpresaren Ekonomia Ikertu eta Garatzeko Emilio Soldevilla Fundazioa", eta Bilboko Perez Galdoz kaleko 14 zenbakian (printzipala-eskuma) izango du egoitza.

Bigarrena.– Erregistroko arduradunak hala eskatuta, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan, bestek beste, honako agiriak jaso ziren:

– Jon Landeta Rodríguezek (Fundazioko idazkaria) emandako eta Arturo Rodríguez Castellanosek (lehendakaria) oniritzitako ziurtagiria, non egiaztatu egiten baita 2002ko otsailaren 20ko batzarrera joan zirenen zerrenda.

Hirugarrena.– Erregistroko arduradunak hala eskatuta, 2007ko martxoaren 15ean eta abenduaren 5ean, Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroan bi idazki jaso ziren, aipatu fundazioaren izenean eta ordez Jon Landeta Rodríguezek eta Eduardo Ranedok bidalitakoak.

Idazki horien bitartez, Fundazioen Erregistroari ondokoaren inskripzio partziala egiteko eskatzen zaio: Bilboko Elkargoko notarioa den Andrés María Urrutia Badiolaren aurrean, 2002ko ekainaren 3an, Bilbon emandako Eskritura Publikoa (1260 protokolo zenbakia). Estatutuen 1. eta 3. artikuluak aldatzeari dagokionez, 1. aurrekarian aipatua da eskritura hori.

Laugarrena.– 2007ko ekainaren 5ean, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Azterlanen eta Araubide Juridikoaren zuzendariak egindako idazkiaren bidez, espedientea Kultura Sailari igorri zitzaion, 404/1994 Dekretuaren 62-1-e) artikuluan ezarritakoari jarraituz, "Emilio Soldevilla-Enpresaren Ekonomia Ikertu eta Garatzeko Fundazioa" delakoaren estatutuen aldaketa erregistroan inskribatzeari buruzko derrigorrezko txostena eman zezan. Aipatu dekretuaren bidez, Fundazioen Erregistroa eta Babeslaritza Antolatu eta Jardunean Jartzeko Erregelamendua onartzen da.

Bosgarrena.– Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren menpeko Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan, 2007ko ekainaren 18an, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ondokoaz emandako aldeko txoetan jaso zen: "Emilio Soldevilla-Enpresaren Ekonomia Ikertu eta Garatzeko Fundazioa"ren estatutuak aldatzeaz.

Seigarrena.– Zuzendaritza honetako zerbitzu teknikoek, espedientea aztertu ostean, ebazpen-proposamena egin dute.

OINARRI JURIDIKOAK

Lehenengoa.– Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari dagokio estatutuak aldatzeko espedientea agindu baten bidez erabakitzea. Hala dago aginduta bai Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko Legearen 36.3 eta 40. artikuluetan eta bai Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1. artikuluan ere.

Bigarrena.– Estatutuen egokitzapena onartzeko eta egokitzapen hori Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko espedienteari funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, hauek: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan eskatutakoak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroa eta Babeslaritza Antolatu eta Jardunean Jartzeko Erregelamendua onartu zuen urriaren 18ko 404/1994 Dekretuaren 62. artikuluan eskatutakoak (dekretu hori aplikagarria da, ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren xedapen iragankorrean ezarritakoaren arabera, izan ere, dekretu horrek onartu egiten baitu Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua).

Honako hauek ikusita: indarrean dagoen Konstituzioa, Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutua, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko Legea, Fundazioen Erregistroa eta Babeslaritza Antolatu eta Jardunean Jartzeko Erregelamendua onartzen duen urriaren 18ko 404/1994 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretua eta oro har erabilgarri diren gainerako arauak.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

EBATZI DU:

Lehenengoa.– Bilboko "Emilio Soldevilla-Enpresaren Ekonomia Ikertu eta Garatzeko Fundazioa"ren estatutuen aldaketa onartzea (1. eta 3. artikuluak). Arrerantzean izen hau izango du fundazio horrek: "Enpresaren Ekonomia Ikertu eta Garatzeko Emilio Soldevilla Fundazioa", eta Bilboko Perez Galdos kaleko 14. zenbakian (printzipala-eskuma) izango du egoitza.

Bigarrena.– Beherago zehaztutako eskrituran xedatutakoarekin bat etorriaz eta agindu honen datarekin, fundazioen estatutuen aipatu aldaketa inskribatzeko agintzea: Bilboko Elkargoko notarioa den Andrés María Urrutia Badiola jaunak (protokolo zenbakia: 1260) emandako eskritura, hain justu ere Bilbon, 2002ko ekainaren 3an.

Hirugarrena.– Fundazio horri bidaltzea agindu honen kopia.

Laugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du. Horren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko otsailaren 1a.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

JOSEBA AZKARRAGA RODERO.


Azterketa dokumentala