
41. zk., 2008ko otsailaren 27a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Aguas del Añarbe-Añarbeko Urak, S.A.
1218
IRAGARKIA, Petritegiko edateko uren tratamendu estazioa erreaktiboz hornitzeko kontraturako enkanteari buruzkoa.
Aguas del Añarbe-Añarbeko Urak, S.A. (AUSA) sozietate publikoak lizitazioa iragartzen du, Astigarragan (Gipuzkoa) dagoen Petritegiko edateko uren tratamendu estaziorako erreaktiboen horniketa enkante bidez esleitzeko.
Agiriak eta Informazioa lortzeko: aipatu lizitazioa zuzenduko duten baldintza orokorren plegua eta erreaktibo bakoitzaren baldintza berezien pleguak ikusgai egongo dira interesa duen guztiarentzat AUSAren bulegoetan (Donostia, Errotaburu pasealekua, 1 - 6.), bulego-ordutegian (telefonoa: 943 21 31 99; oficinas@agasa.es).
Kontratuaren izaera: horniketa.
Prozedura eta esleipen-mota: irekia; aurretiko onespen fasea duen enkantea.
Kontratuaren xedea: ondorengo erreaktiboen horniketa:
(Ikus .PDF)
Kontratuaren iraupena: lau (4) urte.
Eskaintzen aurkezpena: adierazitako helbidean, 2008ko apirilaren 2ko 12:00ak arte.
Eskaintzen irekitzea:
I. Fasea – Aurretiko onespena: 2008ko apirilaren 3a (12:00etan).
II. Fasea – Proposamenen irekitzea: 2008ko apirilaren 14a (12:00etan)
Donostia-San Sebastián, 2008ko otsailaren 5a.
Añarbeko Urak, S.A.ko lehendakaria,
ENRIQUE NOAIN CENDOYA.
RSS