Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2008ko otsailaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Ferrolgo Lan Arloko 2 Zenbakiko Epaitegia
1214

EDIKTUA, 12/2008 zenbakiko demandaren ondo-riozkoa.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Marta de Vicente Gutiérrezek, Ferrolgo Lan Arloko 2 zenbakiko Epaitegiko idazkari den aldetik, honako hau jakinarazten du:

Lan Arloko epaitegi honetan 12/2008 zenbakiko demandaren prozedura bideratu da Maria Purificación Díaz Alvariñok eskatuta, honako hauen guztien aurka: I.N.S.S., T.G.S.S., Pesquerías y Secaderos de Bacalao de España, S.A. (PYSBE), Ferrolgo Udala, Enpleguko Institutu Nazionala (Gizarte Segurantzaren arloa).

Lan Arloko 2 zenbakiko epaitegia.

Ferrol.

Coruña kalea, z.g., 1. solairua.

Telefonoa: 981 33 73 71-2-3.

IZO: 15036 4 0000027 /2008.

09020.

Auto zenbakia: 12/2008 –A.

Gaia: Gizarte Segurantza.

Demandatzailea: Maria Purificación Díaz Alvariño.

Demandatuak: I.N.S.S., T.G.S.S., Pesquerías y Secaderos de Bacalao de España, S.A. (PYSBE), Ferrolgo Udala, Enpleguko Institutu Nazionala.

EGINBIDEA – Ferrol, 2008-01-08.

Nik, idazkari naizen aldetik, ematen dut hau, jasota gera dadin, gaurko egunez eta txanda-banaketaren bidez, Lan Arloko Epaitegi honi egokitu zaiola María Purificación Díaz Alvariñok ezarritako demanda, honako hauen aurkakoa: I.N.S.S., T.G.S.S., Pesquerías y Secaderos de Bacalao de España, S.A. (PYSBE), Ferrolgo Udala, Enpleguko Institutu Nazionala (Gizarte Segurantzaren arloa). Epaile jaunari/andreari idazki honen edukia jakitera eman diot. Fede ematen dut.

AUTOA

Ferrol, 2008-01-09.

GERTAKARIAK

Lehenengoa.– Maria Purificación Díaz Alvariñok demanda aurkeztu du honako hauen aurka: I.N.S.S., T.G.S.S., Pesquerías y Secaderos de Bacalao de España, S.A. (PYSBE), Ferrolgo Udala, Enpleguko Institutu Nazionala (Gizarte Segurantzaren arloa).

ARRAZOIBIDE JURIDIKOAK

Lehenengoa.– Aurkeztutako demandaren gaian Epaitegi honek duen jurisdikzioa eta eskumena aztertuta, onartu egiten da demanda eta judiziorako eguna eta ordua jartzen dira, Lan Prozeduraren Legeko 82.1. artikuluan ezarritako moduan.

Bigarrena.– Alderdiek, Lan Prozeduraren Legeko 90-2 artikuluaren arabera, frogak eskatu ahal izango dituzte, hain zuzen ere, bertan gauzatzekoak izan eta zitazio edo errekerimenduzko eginbideak behar dituztenak, hori ere ebatzi egin behar baita

Hirugarrena.– Demanda, LPLaren 142.1 artikuluak adierazi bezala, izapideak egiteko onartu ostean, ofizioz erreklamatuko zaio erakunde kudeatzaile edo zerbitzu komunari, hamar eguneko epean honako hauek guztiak bidaltzeko: jatorrizko espedientea edo horren nahiz jarduketen kopia, edo, horrelakorik izanez gero, demandarekin zerikusia duten aurrekarien txostena.

Aipatu artikuluak eta oro har aplikatu daitezkeen gainontzekoak ikusita, hona hemen

XEDAPENAK

Aurreko demanda hori banatutzat emanda, eta horrekin bidezko prozedura osatu ostean, dagokion erregistro liburuan erregistratu.

Izapideak egiteko onartu da aurkeztutako demanda. Adiskidetze-ekitaldia eta behar izanez gero, judizioa —deialdi bat baino ez da egingo— 2008-04-15ean egingo da, 11:20etan, epaitegi honetako entzunaldi-aretoan (Coruña kalea, z.g., 2. solairua, Edificio Juzgados, Ferrol). Alderdiei zitazioa egin behar zaie, eta demandatuei eta interesdunei demandaren eta aurkeztutako gainerako agirien kopiak eman behar zaizkie, behar izanez gero. Hori guztiori, Lan Prozedurari buruzko Legearen 82.2 eta 83. artikuluetan jasotakoarekin bat egingo da. Pesquerías y Secaderos de Bacalao de España, S.A. (PYSBE) enpresa zitatzeko, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria eta A Coruñako Aldizkari Ofiziala erabiliko dira, lan-gunea Ferrolen eduki baitu enpresa horrek. Eta zitazioak ez dira bidaliko Estatuko Aldizkari Ofizialera, ez eta Galiziako Aldizkari Ofizialera ere.

Adiskidetze-ekitaldia —edo judizioa— deialdi bakarrean egingo da, eta ez da bertan behera utziko alderdiak arrazoirik eman gabe agertzen ez badira ere; izan ere, auzi-jartzailea agertzen ez bada, demandan atzera egin duela ulertuko da, eta demandatua agertzen ez bada ere, judizioak aurrera egingo du, hura auzi-iheslari deklaratu beharrik gabe. Halaber, ondokoa ohartarazten zaie: epaia ematean aitortutzat hartu ahal izango dira, eta auzilariek, edo horiek ordezkatzen dituztenek, erabili nahi dituzten frogabide guztiak eraman behar dituzte.

Onartu egin da lehenengo eskaera gehigarria, demandan ageri den bezala.

Bigarren eskaera gehigarria onartu da, demandan eskatu den bezala, eta INSS, TGSS, PYSBE eta Ferrolgo Udalari eskatzen zaie bigarren eskaera gehigarriko 1. idatz-zatian eskatzen zaizkien agiriak eramateko; onartu egin da hirugarren eskaera gehigarria, demandan ageri den bezala.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Eta Auto honen bidez eman, agindu eta sinatzen dut nik, Eloy Hernández Lafuente magistratu jaunak. Fede ematen dut.

MAGISTRATU-EPAILEA

IDAZKARI JUDIZIALA

Pesquerías y Secaderos de Bacalao de España, S.A. (PYSBE) enpresari legez jarritako moduan jakinarazteko —non dauden ez dakigunez gero—, probintziako aldizkari ofizialean argitara dadin egin dut ediktu hau.

Hartzaileari jakinarazten zaio hurrengo komunikazioak epaitegiko iragarki-oholean egingo direla, baldin eta auto edo epai erakoak ez badira, edo epatzeak ez badira.

Ferrol, 2008ko urtarrilaren 23a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala