Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2008ko otsailaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila
1213

EBAZPENA, 2008ko otsailaren 6koa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendariarena, apirilaren 17ko 62/2007 Dekretuaren babesean 2007ko ekitaldian emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda argitara ematekoa. Dekretu horren bidez, nekazaritza eta abeltzaintzako sektorean sasoiko lana egiten duten langileentzako ostatuetarako laguntzak arautu ziren.

Apirilaren 17ko 62/2007 Dekretuak nekazaritza eta abeltzaintzako sektorean sasoiko lana egiten dutenentzako ostatuak diruz laguntzen ditu.

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren 2007ko irailaren 21eko Aginduaren bidez, apirilaren 17ko 62/2007 Dekretuan araututako laguntzen deialdia egin zen 2007. urterako.

Aipatutako dekretu horren 11.4. artikuluan ezarritakoa betez, eta, ebazpenak banan-banan jakinarazi behar badira ere, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dira agindu horren babesean emandako diru-laguntzen kopuru osoa eta onuradunen zerrenda.

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Apirilaren 17ko 62/2007 Dekretuaren eremuaren baitan 2007ko ekitaldian emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda argitaratzea. Izan ere, dekretu horrek nekazaritza eta abeltzaintzako sektorean sasoiko lana egiten dutenentzako ostatuak diruz laguntzen ditu.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gorako errekurtsoa jar diezaiokete Nekazaritzaren eta Arrantzaren Garapeneko sailburuordeari hilabeteko epearen barruan, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko otsailaren 6a.

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendaria,

JUAN CARLOS ZULOAGA EIZAGUIRRE.

ERANSKINA/ ANEXO

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala