Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2008ko otsailaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila
1212

EBAZPENA, 2008ko urtarrilaren 31koa, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariarena, azaroaren 21eko 237/2006 Dekretuaren babesean 2007ko ekitaldian emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitara ematekoa. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan antolatzekoak diren erkidegoaz gaindiko intereseko abeltzaintza-azoketan abereen erosketa sustatu zen.

Euskal Autonomia Erkidegoan antolatzekoak diren erkidegoaz gaindiko intereseko abeltzaintza-azoketan abereen erosketa sustatzekoa den azaroaren 21eko 237/2006 Dekretuak 1988ko martxoaren 17ko Aginduan ezarritako laguntzak EAEn aplikatzea du helburu; agindu horren bidez, batetik, arraza garbiko abeltzaintzako lehiaketak, nola naziokoak hala nazioartekoak, eguneratu eta arautzen dira eta, bestetik, pizgarriak ezartzen dira haietan eta beren ondorengo aldaketetan parte hartzen duten abeltzainentzat eta EAEn egiten diren lehiaketetan latxa, pirenaiko, limousine, txaroles eta blonda arrazako espezie ugaltzaileak erosten dituztenentzat. Orobat, bertako beste arraza batzuetako azienda salgai jarri eta erosteko laguntzak ere arautzen dira.

Dekretu horretako seigarren artikuluak ezarritakoa betez, eskatutako laguntzak esleitu dira Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariaren Ebazpenaren bidez.

Ebazpenak onuradunei jakinarazi ondoren, eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluko 2. ataleko bigarren paragrafoan aurreikusitakoarekin bat (Dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko testu bateratua onetsi zuen), honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Azaroaren 21eko 237/2006 Dekretuaren babesean 2007ko ekitaldian emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitara ematea. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan antolatzekoak diren erkidegoaz gaindiko intereseko abeltzaintza-azoketan abereen erosketa sustatu zen (onuradunen zerrenda eranskinean dago).

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gorako errekurtsoa jar diezaiokete Nekazaritzaren eta Arrantzaren Garapeneko sailburuordeari hilabeteko epearen barruan, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko urtarrilaren 31.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

JOSÉ ANTONIO OCIO ORIVE.

ERANSKINA / ANEXO

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala