
41. zk., 2008ko otsailaren 27a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila
1211
EBAZPENA, 2008ko urtarrilaren 31koa, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariarena, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren 2007ko irailaren 19ko Aginduaren onuradunen zerrenda argitaratzekoa. Agindu horren bidez, patata-ekoizleak «Arabako Patataren Konpentsazio Fondoa» izeneko patatagintzako borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundean integratzeko laguntzetarako 2007ko ekitaldiko deialdia egin zen. Laguntza horiek uztailaren 29ko 197/2003 Dekretuan daude aurreikusita.
Uztailaren 29ko 197/2003 Dekretuak patata-ekoizleak «Arabako Patataren Konpentsazio Fondoa» izeneko patatagintzako borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundean integratzeko laguntzak arautu ditu eta helburu dauka nekazaritza-ekoizleak Gizarte Emendioetarako Borondatezko Erakundeetan edo nekazaritza, abeltzaintza edo basozaintzako ekoizpenen prezioak konpentsatzea helburu duten erakundeetan integratzea sustatzeko dirulaguntzak arautzea. Laguntza horietarako 2007. urterako deialdia 2007ko irailaren 19ko aginduak egin zuen.
Uztailaren 29ko 197/2003 Dekretuaren 6.4. artikuluak xedatzen duena betez, eta ebazpenak banan-banan jakinarazi behar badira ere, emandako laguntzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dira.
Aurreko guztia kontuan hartuta, honako hau
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– 2007ko irailaren 19ko Aginduaren onuradunen zerrenda argitaratzea, denek bere berri izan dezaten. Agindu horren bidez, patata-ekoizleak «Arabako Patataren Konpentsazio Fondoa» izeneko patatagintzako borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundean integratzeko laguntzetarako 2007ko ekitaldiko deialdia egin zen. Aipatutako zerrenda ebazpen honen eranskinean dago.
Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gorako errekurtsoa jar diezaiokete Nekazaritzaren eta Arrantzaren Garapeneko sailburuordeari hilabeteko epearen barruan, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko urtarrilaren 31.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,
JOSÉ ANTONIO OCIO ORIVE.
ERANSKINA/ ANEXO
(Ikus .PDF)
RSS