Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2008ko otsailaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila
1210

EBAZPENA, 2008ko urtarrilaren 30ekoa, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariarena, landare-osasunerako produktuak aplikatzeko txartelak (oinarrizko mailakoak) 137. zenbakia duen ikastaroko ikasleei banatzeko baimena ematen duena.

Ikusi dugu Fraisoroko Nekazaritza Eskolak nekazaritzan erabiltzekoak diren landare-osasunerako produktuen aplikatzaile-txartela (oinarrizko mailakoa) lortzeari begira, Gipuzkoako nekazari eta lorazainentzako antolatu duen ikastaroaren garapenari eta ikastarora joan direnen aprobetxamenduari buruz bidali duen dokumentazioa.

Kontuan hartutakoak:

Lehenengoa.– Ikastaroan jorratutako gaiak PRE 2922/2005 Aginduaren eranskinean azaldutako programaren araberakoak izan direla.

Bigarrena.– 2005eko irailaren 19ko PRE 2922/2005 Aginduak aldatutako Lehendakaritza Ministerioaren 1994ko martxoaren 8ko Aginduan ezarritako baldintzak betetzen dituzte.

Hirugarrena.– Landare Osasunaren Batzorde Tekniko Koordinatzaileak aldeko proposamena egin du.

Ikusi da Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuak 2006ko abuztuaren 21ean eman zuen Aginduaren 3. artikulua (agindu horren bidez, nekazal erabilerako plagizidekin tratamenduak egiteko gaikuntza egiaztatzea araupetu eta ikastaroak antolatu, homologatu eta baliozkotzeko arauak eman dira). Hala, beraz, honakoa

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– 137. zenbakia duen ikastaroari dagozkion nekazaritza-erabilerarako landare-osasunerako produktuak aplikatzeko txartelak (oinarrizko mailakoak) ebazpen honen eranskinean azaltzen den zerrendako pertsonei emateko agintzea.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gorako errekurtsoa jarri ahal izango diote Nekazaritzaren eta Arrantzaren Garapeneko sailburuordeari, ebazpen hau argitaratu eta hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko urtarrilaren 30a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

JOSÉ ANTONIO OCIO ORIVE.

I. ERANSKINA / ANEXO I

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala