
41. zk., 2008ko otsailaren 27a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila
1209
EBAZPENA, 2008ko otsailaren 11koa, Ingurumen sailburuordearena, Muskiz, Zierbena eta Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbenako (Bizkaia) udalerrietako instalazioetan Petroleos del Norte, SA (Petronor) enpresak sustatzen duen petrolioa fintzeko jarduerari dagokion proiektua jendaurrean jartzeko epea luzatzen duena.
Ingurumen sailburuordearen 2007ko abenduaren 17ko Ebazpenaren bitartez Euskadiko Autonomia Erkidegoan sustatzen ari diren zenbait jarduerari dagokien ingurumen baimen bateratua lortzeko aurkeztu diren proiektuak jendaurrean jarri dira. Horien artean Muskiz, Zierbena eta Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbenako (Bizkaia) udalerrietako instalazioetan Petroleos del Norte, SA (Petronor) enpresak sustatzen duen petrolioa fintzeko jarduerari dagokion proiektua agertzen da.
Jendaurrean jartzeko epea 2007ko abenduaren 17ko Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Arabako Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen zen egunaren biharamunetik hasi eta 30 egun baliodunekoa zen. Joan zen 2008ko urtarrilaren 23an argitaratu zen aipatutako aldizkarietan.
Aipatutako jendaurrean jartzeko izapide horren barruan, 2008ko urtarrilaren 29an Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailean Muskizko Udalak igorritako idatzi bat jaso da jendaurrean jartzeko epea hilabetez luzatzeko eskatuz.
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 49. artikuluak hau ezartzen du: «Komenigarritzat jotzen bada eta besteren eskubideei kalterik egiten ez bazaie, administrazioak, bere kabuz edo interesdunek eskatuta, luzatu egin dezake ezarritako epea, beste arauren batek aurkakorik ez badio. Epearen erdia luza dezake, gehienez ere.»
Azaldutakoari jarraituz, ingurumen organo honen ustetan egokia da aurkeztutako eskaria eta, ondorioz, Petroleos del Norte, SA (Petronor) enpresak Muskiz, Zierbena eta Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbenako (Bizkaia) udalerrietako instalazioetan sustatzen duen petrolioa fintzeko jarduerari dagokion proiektua jendaurrean jartzeko epea luzatzea erabaki du. Epea 15 egun baliodunez luzatuko da, 2008ko otsailaren 27tik kontatzen hasita, egun horretan amaitzen baita 2007ko abenduaren 17ko Ingurumen sailburuordearen ebazpenez erabakitako jendaurrean jartzeko epea.
Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra; Poluzioaren Prebentzioari eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea; Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saileko egitura organikoa ezartzeko den urriaren 25eko 340/2005 Dekretua; Herri-Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea, eta oro har eta bereziki aplikagarri den araudiak xedatutakoari atxikiz, honako hau
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Petroleos del Norte, SA (Petronor) enpresak Muskiz, Zierbena eta Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbenako (Bizkaia) udalerrietan sustatzen duen petrolioa fintzeko jarduerari dagokion proiektua jendaurrean jartzeko epea luzatzea, 2008ko otsailaren 27tik hasi eta 15 egun balioduneko epean. Epe horretan bidezko iritzitako arrazoibideak aurkeztu ahal izango dira.
Bigarrena.– Aurreko artikuluan aurreikusitakoa betetzeko, hurrengoa gogoraraztea: proiektua Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saileko Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzan egongo da eskuragarri (Donostia kalea 1, 2. solairua, Vitoria-Gasteiz).
Era berean, adierazitako dokumentazioa herritarrek errazago eskura dezaten, aipatutako espediente osoa Muskiz, Zierbena eta Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbenako Udaletan eskuratu daiteke, jendaurrean jartzeko epean.
Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Laugarrena.- Ebazpen honen berri ematea Petroleos del Norte, SA (Petronor) enpresari, Muskiz, Zierbena eta Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbenako Udalei eta auzokideei.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko otsailaren 11.
Ingurumen sailburuordea,
IBON GALARRAGA GALLASTEGUI.
RSS