
41. zk., 2008ko otsailaren 27a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Kultura Saila
1208
EBAZPENA, 2008ko otsailaren 5ekoa, Kultura Saileko Zerbitzu zuzendariarena, urriaren 30eko 187/2007 Dekretuaren babesean onuradun gertatutako entitateak, diru-laguntza jasotako programak eta baita horietako bakoitzari esleitutako diru-laguntzaren zenbatekoa ere publiko egiten dituena.
Eusko Legebiltzarrean ordezkatuta dauden alderdi politikoekiko mendekotasun organikoa duten fundazio zein elkarteentzako diru-laguntzetarako deia egiten duen eta horiek emateko modua arautzen duen urriaren 30eko 187/2007 Dekretuaren 11.3 artikuluak dioenari jarraituz, bere babesean onuradun gertatutako entitateak, diru-laguntza jasotako programak edo jarduerak eta baita horietako bakoitzari esleitutako diru-laguntzaren zenbatekoa ere publiko egin behar dira Zerbitzu zuzendariaren ebazpen baten bitartez.
Hori horrela izanda,
EBATZI DUT:
1. artikulua.– Urriaren 30eko 187/2007 De--kretuaren babesean onuradun gertatutako entitateak, diru-laguntza jasotako programak edo jarduerak eta baita horietako bakoitzari esleitutako diru-laguntzaren zenbatekoa ere publiko egitea. Datu horiek guztiak eranskinean daude jasota.
2. artikulua.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko otsailaren 5a.
Zerbitzu zuzendaria,
LORE BILBAO ARTETXE.
I. Eranskina / Anexo I
(Ikus .PDF)
RSS