Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2008ko otsailaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura Saila
1207

EBAZPENA, 2008ko otsailaren 4koa, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearena, euskal bibliografia-ekoizpena nazioartean sustatzeko dirulaguntzen deialdiaren ebazpenaren berri ematen duena.

AURREKARIAK

1.– 2007ko apirilaren 25ean argitaratu zen EHAAn 2007ko martxoaren 27ko Agindua, Kultura sailburuarena, euskal bibliografia-ekoizpena nazioartean sustatzeko dirulaguntzak arautzen dituena.

2.– 2007ko martxoaren 27ko Aginduaren 12.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, diru-laguntzen ebazpena interesdun diren guztiei jakinaraziko zaie eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da guztiek jakin dezaten.

Horiek horrela,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Kultura sailburuaren 2007ko martxoaren 27ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntza guztiak, horien onuradunak eta ezetsitako edo artxibaturiko eskabideak argitara ematea. Datu horiek eranskinean daude jasota.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko otsailaren 4a.

Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea,

GURUTZ LARRAÑAGA ZUBIZARRETA.

ERANSKINA/ ANEXO

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala