
41. zk., 2008ko otsailaren 27a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Kultura Saila
1206
EBAZPENA, 2007ko abenduaren 28koa, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearena, EAEko gazteriaren arloan ikerketa-proiektuak burutzeko beken deialdia arautzen duen 2007ko urriaren 24ko Aginduan ezarritakoaren itzalpean, hainbat beka ematen dituena.
Euskadiko gazteen errealitatea aztertu eta ikertzeko bi beka -Gazteria eta Gizarte Ekintza Zuzendaritzak deituak- arautzen dituen Kultura Sailburuaren 2007ko urriaren 24ko Aginduari jarraiki (2007ko azaroaren 13ko EHAA, 218. zk.), eta agindu horretan izendatutako kideek osaturiko epaimahaiak abenduaren 20ko bileraz geroztik egin duen proposamena aintzat hartuz, honakoa
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Bekak jarraian adierazten diren pertsonei ematea:
Naroa Argoitia Iñurrita.
Begoña Freire Crespo.
Bigarrena.– Bekadunen batek bekari uko egin edo bekarako eskubidea galduz gero, ordezko hau izendatzea:
Urtzi Ugalde Notario.
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da. Errekurtsoa Kultura sailburuari zuzenduko zaio, eta horretarako hilabeteko epea egongo da, jakinarazpena jasotzen denetik kontatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2007ko abenduaren 28a.
Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea,
GURUTZ LARRAÑAGA ZUBIZARRETA.
RSS