
41. zk., 2008ko otsailaren 27a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Kultura Saila
1205
AGINDUA, 2007ko abenduaren 26koa, Kultura sailburuarena, 2007. urteari dagokion Ukan Publizitate Saria ebazten duena.
Produktu edo zerbitzu bat irrati, telebista, egunkari edo aldizkari bidez zabaltzeko asmoz ekoiztutako euskarazko publizitate-iragarkiei zuzendutako Ukan Publizitate Saria sortu eta arautu, eta, aldi berean, 2007. urteari dagokion deialdia egite aldera, 2007ko urriaren 31n Agindua eman zuen Kultura sailburuak (EHAA, 2007ko azaroaren 20koa).
Zeregin horretarako 2007ko azaroaren 21eko Ebazpenaren bidez (EHAA, 2007ko azaroaren 21ekoa) berariaz izendatutako epaimahaiaren proposamena ikusi ondoren eta goian aipatutako Aginduan finkatutako hautapen-bideari jarraituz, honako hau
EBATZI DUT:
1. artikulua.– Berariaz izendatutako epaimahaiaren proposamena neure egitea.
2. artikulua.– 2007ko Ukan Publizitate Saria Fagor Electrodomésticos enpresak ekoiztutako Fagor Pirolisia iragarkiari ematea.
3. artikulua.– Aurreko artikuluan zehaztutako pertsona juridikoari sei mila (6.000,00) euro gordin eta berariaz prestatutako oroigarria ematea. Era berean, hemezortzi mila (18.000,00) euro gordineko gehigarria, gehienez. Gehigarri hori, onuradunak saritutako iragarkiaren zabalkundeari berriro ekin diezaion izango da edo, nahi izanez gero, iragarki berria egin eta zabal dezan, saria hartu eta beranduenik ere, urte beteko epean, beti ere 2007ko urriaren 31n emandako Aginduko 11. artikuluan zehaztutako betebeharrei jarraituz.
AZKEN XEDAPENA
Administrazio-bidea agortzen duen Agindu honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Kultura sailburuari, EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean. Era berean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, dagokion gelan, esandako egunetik hasi eta bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2007ko abenduaren 26a.
Kultura sailburua,
MIREN AZKARATE VILLAR.
RSS