
41. zk., 2008ko otsailaren 27a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
1204
EBAZPENA, 2007ko abenduaren 28koa, Hezkuntza sailburuordearena, haur-eskola pribatuentzako 2007-2008 ikasturterako diru-laguntzak, zehazki, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2007ko azaroaren 20ko Aginduaz deitutakoak ematen eta ukatzen dituena.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2007ko azaroaren 20ko Aginduaren bitartez, ondoko deialdia finkatu zen: 3 urtetik beherako umeak atenditzen dituzten ikastetxe pribatuentzako 2007-2008 ikasturterako diru-laguntzetarakoa, hain justu ere laguntzak eskuratzeko baldintzak arautuaz eta adin-tarte bakoitzerako laguntzen zenbatekoak zehaztuaz.
Aipatu aginduaren 12. artikuluarekin bat etorriaz, Ebaluazio-batzordeak zera proposatuko dio Hezkuntza sailburuordeari: haur-eskola bakoitzari eman beharreko laguntza, betiere delako aginduaren I. kapituluan zehaztutako irizpideen arabera.
Aurkeztutako eskabideen espedienteak aztertu dira, eta Ebaluazio-batzordeak abenduaren 28an egindako proposamena aurkeztu delarik, honako hau
XEDATU DUT:
1. artikulua.– I. eranskinean zehaztutako ikastetxeei diru-laguntzak ematea, eranskin horretan bertan zehazten diren zenbatekoetan.
2. artikulua.– II. eranskinean zehaztutako ikastetxeak bazter uztea, kasuan kasurako zioa aipatuaz.
AZKEN XEDAPENA
Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik harako hilabeteko epearen barruan.
Vitoria-Gasteiz, 2007ko abenduaren 28a.
Hezkuntza sailburuordea,
PEDRO M.ª OCHOA BERNALES.
I. ERANSKINA / ANEXO I
EMANDAKO DIRU-LAGUNTZAK
SUBVENCIONES CONCEDIDAS
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA / ANEXO II
BAZTERTUTAKO IKASTETXEAK / CENTROS EXCLUIDOS
(Ikus .PDF)
RSS