Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2008ko otsailaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
1203

AGINDUA, 2008ko urtarrilaren 23koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Euskadiko Eskola Kontseiluko kide bat bere kargutik kendu eta, ondorioz, beste bat izendatzen duena.

Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legearen 12. artikuluan, lege hori garatuz Euskadiko Eskola Kontseilua arautzen duen martxoaren 7ko 55/1989 Dekretuaren 4., 5. eta 8. artikuluetan, eta Euskadiko Eskola Kontseiluaren Funtzionamenduaren Arautegia onartzen duen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 1990eko apirilaren 4ko Aginduaren 15. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriaz, eta Arabako Itunpeko Ikastetxeetako Ikasleen Guraso Elkarteen Federazioaren (Fapacne) proposamenez, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Pedro Sendino Urquijo jauna Euskadiko Eskola Kontseiluko kide kargutik kentzea, unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako ikasleen guraso elkarteko ordezkari izateari utzi baitio.

Bigarrena.– Rafael Andrés Barruso jauna Euskadiko Eskola Kontseiluko kide izendatzea, Euskadiko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako ikasleen guraso elkarteko ordezkari gisa. Izendapen hori Pedro Sendino Urquijo jaunari bere agintaldia amaitzeko gelditzen zitzaion denborarako izango da.

AZKEN XEDAPENA

Argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango da indarrean agindu hau.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko urtarrilaren 23a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.


Azterketa dokumentala