Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2008ko otsailaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
1202

EBAZPENA, 2007ko abenduaren 21ekoa, Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Administrazio eta Zerbitzu sailburuordearena, Konekta Zaitez@Banda Zabala izeneko egitasmoaren barruan, banda zabaleko interneten sartzeko diru-laguntzak emateko dena.

Euskadi Informazio Gizartearen Planaren barruan, Eusko Jaurlaritzak, 2004ko maiatzaren 11n eginiko bileran, Euskal Autonomia Erkidegoko eremuan banda zabalerako azpiegiturak hedatzeko den Konekta Zaitez@Banda Zabala (aurrerantzean KZ@BZ) izeneko egitasmoa onartzeko Erabakia hartu zuen.

Programa horren helburua da mota horretako telekomunikaziorako azpiegiturekin hornitzea horrelakorik ez duten Euskal Autonomia Erkidegoko aldeak, horrela herritar guztiei Interneten sartzeko aukera emango zaie eta haustura digitala deitutako hori ezabatzen lagunduko da. Halaber, Konekta Zaitez@Banda Zabala izeneko egitasmoaren helburu diren aldeen konektibitatea operadore pribatuen eskaintzaren bitartez konponduta duten aldeetako baldintza berdintsuak izatea ahalbideratuko da.

Beharrezko azterketa teknikoak egin ondoren, egitasmoa bere osotasunean definitu eta gero -haririk gabeko teknologiazko konponbide batean oinarrituta- eta sare publikoa kudeatu behar duen operatzailea hautatu ostean, sare honen garapena hedatze aldian dago, Itelazpi, S.A. (aurrerantzean Itelazpi) izeneko baltzu publikoak egikaritu eta kudeatzen duela.

Dena den, egitasmoak zailtasun garrantzitsu bat du, alegia, erabiltzaileak Interneteko zerbitzura eraginkortasunez konektatzeko beharrezkoak diren terminal-ekipamenduen kostua. Horretarako, ezinbestekoa da aztertu eta definitzea azken erabiltzaile izan litekeenarengan egitasmoaren kostuaren eragina disolbatzea ahalbideratuko dituzten egintza publikoak.

Horregatik guztiagatik, Eusko Jaurlaritzak, 2007ko uztailaren 10ean eginiko bileran, alor horretan jarduteko esparru orokorra onartu zuen eta finantzatzeko programa Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2007ko uztailaren 11ko Aginduaren bitartez gauzatu zen. Agindu hori 2007ko abuztuaren 1eko 147. zenbakiko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen.

Agindu horretan, erabiltzailearen terminal-ekipamendua erosteko diru-laguntza programa bat antolatzen da banda zabaleko Interneteko zerbitzura konektatzeko xedez, laguntza ekonomiko horiek emateko prozedura eta irizpideak arautuz. Laguntza horiek hirurehun eta hogeita hamalau (334) eurotan baloratu dira. Programa honek, horrela, Euskadi Informazio Gizartean garatzeko prozesuari laguntzen dio.

Halaber, esandako Agindu horren 10. artikuluak Itelazpi izendatzen du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren erakunde laguntzaile bezala, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onesteko den azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 52. artikuluan eta Ogasun eta Herri Administrazio Sailak eta Itelazpik, 2006ko uztailaren 21ean azken honen helburu sozialaren baitan zerbitzu batzuk emateko sinatu zuten lankidetzarako hitzarmenean ezarritakoari jarraituz. Zerbitzu horien artean KZ@BZ egitasmoa dago eta Hitzarmen horretan egitasmoaren finantza-esparrua jasota dago.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2007ko uztailaren 11ko Aginduaren 11.1 eta 11.3 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, erakunde laguntzaileak eginiko proposamena ikusita,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Banda zabaleko Internetera sartzeko diru-laguntzen esleipena onuradunei jakinaraztea, Konekta Zaitez@Banda Zabala izeneko egitasmoaren esparruan, honi erantsita doakion eranskinean jasota dauden kopuruetan.

Bigarrena.– Aipatutako 2007ko uztailaren 11ko Aginduaren 13.1 artikuluan erabakitakoari jarraituz, Itelazpi baltzu publikoak onuradunak jakinarazteko eta operadoreari horien konturako diru-laguntzak ordaintzeko ardura izango du.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko eta baita ere erakunde onuradun bakoitzari honako honen berri emateko agintzea.

Laugarrena.– Administrazio-bidea agortzen ez duen Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu dakioke Ogasun eta Herri Administrazio sailburuari hilabeteko epearen barruan, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko abenduaren 21a.

Administrazio eta Zerbitzu sailburuordea,

CARMELO ARCELUS MÚGICA.

ERANSKINA/ ANEXO

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala