Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2008ko otsailaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
1201

EBAZPENA, 2008ko otsailaren 19koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta bere Erakunde Autonomiadunetan, Erdi-Mailako Teknikarien kidegoa, Erizaintzan Diplomatua aukeran, karrerako funtzionario izateko hautaketa-prozesuan, onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda adiera ematen duena. Deialdi hau, 2007. urteko enplegu publikorako eskaintzari dagokio.

2007ko urriaren 30eko Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta bere Erakunde Autonomiadunetan karrerako funtzionario izateko 2007. urteko enplegu publikorako eskaintzako hautaketa-prozesuetako oinarri orokorrak eta berariazko oinarriak onartu ziren.

Erizaintzan Diplomatuen lanpostuetarako hautaketa-prozesuan, onartu eta bazter utzitakoen behin-behineko zerrenda argitaratu zen eta alegazioetarako epea amaituta, epaimahaiak behin betiko zerrenda onartu du.

Oinarri orokorretako 6. artikuluak ezartzen du alegazioetarako epea amaiturik eta alegazio horiek ebatzirik, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Zuzendariak, onartuen eta bazter utzitakoen behin betiko zerrenda Euskal Herriko Agintaritzen Aldizkarian argitaratzeko aginduko duela.

Hori guztia kontuan hartuta, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengo artikulua.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean karrerako funtzionario izateko 2007. urteko enplegu publikorako eskaintzari dagokion eta ondoren aipatzen den hautaketa-prozesuko onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda jakinarazten da:

Erdi Mailako Teknikarien Kidegoari dagokion Erizaintzan Diplomatuen hautaketa-prozesua.

Bigarren artikulua.– Ebazpen honetako aurreko artikuluan aipatutako behin betiko zerrenda Ebazpenaren beraren I. eranskinean azaltzen da.

Hirugarren artikulua.– Lehenengo artikuluan aipatzen den hautaketa-prozesuko lehenengo ariketa, II. eranskinean adierazten den egun, ordu eta lekuan egingo da.

Laugarren artikulua.– Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Ogasun eta Herri Administrazio Sailburuari, hilabeteko epean argitalpenaren hurrengo egunetik kontatzen hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta hurrengo artikuluen arabera. Errekurtsoari erantzuna ematen ez bazaio, ezezkotzat hartu beharko da.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko otsailaren 19a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

JON KOLDOBIKA URRUTIA MINGO.

I. ERANSKINA / ANEXO I

(Ikus .PDF)

II. ERANSKINA / ANEXO II

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala