Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2008ko otsailaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
1200

AGINDUA, 2008ko urtarrilaren 28koa, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuarena. Honen bidez, I-A, I-B, II-A, II-B, II-C eta III-A berariazko osagarria duten mailako lanpostuak, kultura-ondarearen ezagutzako arlokoak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomiadunetako karrerako funtzionarioentzat gordeta daudenak, betetzeko lehiaketarako deialdia eta berariazko oinarriak onartzen dira

Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2007ko azaroaren 21eko aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta erakunde autonomiadunetako karrerako funtzionarioentzat gordeta dauden lanpostuak betetzeko lehiaketarako oinarri orokorrak onartu ziren.

Hautaketa prozesu bakoitza gauzatzeko, beharrezkoa da Kultura-ondarearen ezagutzako arloko I-A, I-B, II-A, II-B, II-C eta III-A mailetako lanpostuen deialdirako berariazko oinarriak deitzea eta argitaratzea.

Euskal Funtzio Publikoaren Legearen 46. artikuluan eta hurrengoetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioetan Funtzionarioentzako Lanpostuak Betetzeko Erregelamenduan (190/2004 Dekretuak onartu zuen) xedatutakoaren arabera, Lege horren 6.1 j) artikuluak esleitzen didan eskumenaz baliatuz, eta organo eskudunek aginduzko txostenak eman ondoren,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– II. eranskinean azaltzen diren lanpostuak betetzeko berariazko lehiaketa deitzea.

Bigarrena.– Lehiaketa horretarako berariazko oinarriak onartzea (I. eranskinean agertzen dira).

Hirugarrena.– Agindu honen kontra, aukerako berrikuste-errekurtsoa jartzeko aukera dago, agindua argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, hilabeteko epean, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuari helarazita; edo administrazioaren aurkako auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, EAEko aldizkari ofizialean argitaratzen den biharamunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko urtarrilaren 28a.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.

I. ERANSKINA

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORREKO ETA BERE ERAKUNDE AUTONOMIADUNETAKO KARRERAKO FUNTZIONARIOENTZAT GORDETA DAUDEN LANPOSTUAK, I-A, I-B, II-A, II-B, II-C, ETA III-A BERARIAZKO OSAGARRIAREN MAILAKOAK, KULTURA-ONDAREAREN EZAGUTZAKO ARLOKOAK, BETETZEKO LEHIAKETAN BETE BEHARREKO BERARIAZKO OINARRIAK

1.– Xedea.

Oinarri hauen xedea hau da: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta erakunde autonomiadunetako lanpostuak, I-A, I-B, II-A, II-B, II-C, eta III-A berariazko osagarriaren mailakoak, Kultura-ondarearen ezagutzako arlokoak, lehiaketa bidez betetzeko balorazio batzordea, eskabidea, proba-mota eta lanpostuak zehaztea (II. eranskinean datoz zehazturik lanpostu horiek).

2.– Eskabideak aurkeztea eta onartzea.

2.1.– Lehiaketa honetan parte hartzeko eskabideak aurkezteko 15 egun balioduneko epea dago. Berariazko oinarriak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hasiko da zenbatzen epe hori.

Parte hartu nahi dutenek eskabidea Intranet bidez egin beharko dute, lehiaketen atalean dagoen eredua betez. Eskabideak era horretan aurkezten dituztenei jaso izanaren agiri bat emango zaie.

2.2.– Salbuespenez, deialdi honetako III. eranskin modura datorren eredua aurkeztea egongo da. Halakoetan, eskabidea Funtzio Publikoko zuzendariari zuzendu beharko zaio, eta lehiatzaileak lanpostua betetzen duen saileko edo erakunde autonomiaduneko erregistroan aurkeztu beharko da. Eta lehiatzailea zerbitzu berezietan baldin badago, edo seme-alabak zaintzeko lan-utzialdian baldin badago, lanpostua gordeta duen lekuan aurkeztu beharko du, edo, bestela, lanposturen bat azkenekoz bete duen lekuan.

2.3.– Eskabide baldintzadunak. Baliteke, elkarbizitza-arrazoiak direla eta, lehiaketa honetan parte hartzeko baldintzak betetzen dituzten bi pertsonek lanpostua herri berean edo hurbileko herrietan lortu nahi izatea. Halakoetan, eskabideetan, baldintza modura lanpostua biek hala biek lortu beharra adierazi dezakete, eta, hala ez bada, dena delako herriko lanpostuetarako eskabide biak indarrik gabe geratuko dira.

2.4.– Eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean, ez dugu eskabideak ezertan aldatzerik onartuko. Baina, esleipenen behin-behineko zerrendaren aurka erreklamazioak egiteko epe barruan, lehiatzaileek, hala nahi badute, lehiaketan atzera egiteko eta ez parte hartzeko aukera ere izango dute.

2.5.– Lanerako baldintzak betez gero, eta, lehentasuna zehaztuz gero, konbokaturiko lanpostu hutsetatik nahi diren guztiak eska daitezke. Oker identifikaturiko lanpostuak ez ditugu eskatutzat hartuko.

2.6.– Lanpostua betetzeko baldintzak egiaztatzeko agiriak eta aurkeztu nahi diren merezimenduak egiaztatzeko agiriak eskabidearekin batera aurkeztu behar dira, oinarri orokorretako 7. oinarrian zehazturik datorren moduan, eta, eskabide elektronikoa egiten bada, eskabideak aurkezteko epe bera egongo da merezimenduak edo baldintzak egiaztatzeko ere. Epe barruan aurkezten ez badira, egiaztatu gabetzat joko ditugu.

3.– Merezimenduen balorazioa (II. fasea).

Fase honetan, merezimenduak lanpostu bakoitzaren ezagutze- eta trebetasun-garrantzitsuenen arabera egingo da, oinarri orokorretako 6. oinarrian ezarritako irizpideen arabera.

510251 Kultura plangintzako arduraduna.

510601 Argitalpenen arduraduna.

Lanpostu horietako bat lortu nahi dutenek lanpostuak berezkoak dituzten atazei buruzko proiektu bat egin beharko dute.

511311 Kultura-ondarearen arduraduna.

Lanpostu horietako bat lortu nahi dutenek lanpostuak berezkoak dituzten atazei buruzko proiektu bat egin beharko dute.

Proiektuan gutxieneko puntuazioa lortzen dutenek jokabideei buruzko elkarrizketa egituratu bat gainditu beharko dute.

4.– Balorazio Batzordea.

Batzordekideak hauek izango dira:

Batzordeburua:

Titularra: Miren Lorea Bilbao Artetxe.

Ordezkoa: Edurne Basoa González.

Kideak:

Titularra: M.ª Begoña Urigüen González.

Ordezkoa: Irune Zumalde Igartua.

Kideak:

Titularra: Juan Ignacio Lasagabaster.

Ordezkoa: Amelia Baldeón Iñigo.

Kideak:

Titularra: Miren Josebe Alonso Marigomez.

Ordezkoa: M.ª Francisca Pulgar Vernalte.

Idazkaria:

Titularra: Olatz Garamendi Landa.

Ordezkoa: Alfonso de Grassa Aramendia.


Azterketa dokumentala