Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2008ko otsailaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
1018

LEHIAKETA. Iragarkia, ingurugiroari eta familiei buruzko inkestaren informazioa jaso, grabatu eta balioztatzeko kontratua egitekoa (18/2008 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Estatistika Erakundea (Eustat).

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Eustat, Euskal Estatistika Erakundearen Arlo Juridiko-Administratiboa.

c) Espedientearen zenbakia: 18/2008.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: ingurugiroari eta familiei buruzko inkestaren informazioa jaso, grabatu eta balioztatzea.

b) Loteak eta kopurua: ez.

c) Gauzatzeko lekua: administrazio klausula zehatzen pleguan adierazitakoa.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: prestazioa 2008an gauzatuko da; 3 hilabete eta erdi iraungo du; aurrez, behin betiko bermea gordailatu, eta kontratua formalizatu beharko da. Dena dela, 2008ko abenduaren 31 baino lehen amaituko da.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 300.000,00 euro.

5.– Fidantzak.

Behin-behinekoa: ez.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Euskal Estatistika Erakundea (Eustat).

b) Helbidea: Donostia kalea 1.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 75 00.

e) Telefaxa: 945 01 75 01.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2008ko martxoaren 14a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: L taldea, 3 azpitaldea eta D kategoria.

b) Bestelako betebeharrak: administrazio-klausula zehatzen pleguan adierazitakoak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2008ko martxoaren 17a, 10:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: "A" eta "B" gutun-azalak aurkeztu beharko dira, administrazio-klausula zehatzen pleguan adierazitakoa dutela.

c) Aurkezteko lekua: Euskal Estatistika Erakundearen (Eustat) bulego nagusiak (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz).

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: hiru hilabete, eskaintzak irekitzen diren egunetik.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Euskal Estatistika Erakundea (Eustat).

b) Helbidea: Donostia kalea, 1.

c) Herria eta PK: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: aurkeztutako agirietan hutsik ez badago, 2008ko martxoaren 17a; bestela, 2008ko martxoaren 26a.

e) Ordua: 12:00.

10.– Bestelako argibideak: edozein kontsulta egiteko, deitu Eustaten Estatistika Sozio-Demografikoen Arlora (945 01 75 35).

11.– Iragarkien gastuak: lehiaketa honen lizitazio- eta esleipen-iragarkiek sortutako gastuak esleipendunak ordaindu beharko ditu.

12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: 2008ko urtarrilaren 24a.

13.– Deialdiari buruzko argibideak edo pleguak lortzeko informatika-ataria edo web orria: www.euskadi.net.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko urtarrilaren 28a.

Zuzendari nagusia,

JOSU IRADI ARRIETA.


Azterketa dokumentala