Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2008ko otsailaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 5 Zenbakiko Epaitegia
1016

EDIKTUA, ordaindu ez izanagatiko desahuziorako 967/07 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: desahuziorako 175/07 hitzezko judizioa.

Alderdi demandatzailea: Mapfre Cía. de Seguros eta Vivienda y Suelo de Euskadi, SA - Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA.

Alderdi demandatua: Maria Rosa Guerrero Sáenz.

Gaia: ordaindu ez izanagatiko desahuzioa.

Aipatu judizioaren gainean alderdi demandatuari zedula bat entregatzea erabaki da. Hau dio hitzez hitz:

ZITAZIO ZEDULA

Epatzeko agintzen duen auzitegia: Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia.

Erabakiaren gaia: goian aipatutakoa.

Nor zitatzen den: Maria Rosa Guerrero Sáenz, demandatu gisa.

Helbidea: Askatasunau kalea 12, 2. solairuko ezkerraldea – Vitoria-Gasteiz.

Zitazioaren xedea: judizioko bistara joatea; eta, aurkako alderdiak hala eskatzen badu eta epaileak onartzen badu, alderdi hark egiten dizkion galderak erantzutea (demandaren eta aurkeztutako dokumentuen kopiak eransten dira).

Non azaldu behar den: epaitegi honetako egoitzan (Gasteiz hiribidea, 18, 3. solairua – 01008 PK, 8. judizio-aretoa, beheko solairua).

Agertu behar deneko eguna eta ordua: martxoaren 25a, 09:30ean.

LEGEZKO OHARTARAZPENAK

1) Ikustaldira azaltzen ez bazara, desahuzioa deklaratuko da, beste izapiderik egin barik (Prozedura Zibilaren 1/2000 Legea —PZLb—, 440.3 artikulua).

Ohartarazten zaizu, halaber, alderdi auzi-jartzaileak adierazi duenez, aurreko errekerimenduan oinarritzen duela demanda eta, kasu horretan, ezin dela desahuzioa ezerezean utzi zor diren zenbatekoak ordainduz edo kontsignatuz.

Kondena-epaia ematen bada eta errekurritzen ez bada, 2008ko maiatzaren 14ko 9:30ean burutuko da kaleratzea.

Hori gertatzen bada, hiri-finka okupatzen duzun horrek aipatutako eguna baino lehen atera beharko dituzu betearazpenaren xede ez diren gauzak. Ateratzen ez badituzu, ondorio guztietarako, utzitako gauzatzat joko direla ohartarazten zaizu.

2) Bistara zu zeu agertzen ez bazara, alderdi demandatzaileak hala eskatzen badu eta zure deklarazioa onartzen bada, galdeketako egitateak —parte izanik zeuretzat guztiz kaltegarriak direnak— onetsitzat jo ahal izango dira (PZLb-ko 304. eta 440. artikuluak).

3) Erabili nahi dituzun frogak eraman beharko dituzu ikustaldira (PZLb, 440.1 artikulua).

4) Zitazioa egin eta hurrengo hiru egunetan, aurkeztu ezin dituzun pertsonak zein diren jakinarazi beharko duzu epaitegi honetan, ikustaldian azaltzeko epaitegiak zita ditzan, lekuko edo peritu gisa, edo zure deklarazioen gai izango diren egitateak ezagutzen dituzten pertsona legez.

Zitazioa egin ahal izateko, zitazioa egin behar zaien pertsonen xehetasunak eta inguruabarrak eman beharko dituzu.

Lehen egindako ohartarazpena gorabehera, baliatu nahi dituzun frogekin ikustaldian azaltzeko betebeharra errazteko, laguntzeko eska diezaiokezu epaitegiari, baldin eta PZLb-ko 381. artikuluko agiri bidezko froga bat edo lekuko bidezko froga bat —zuzenean aurkeztu ezin duzuna— proposatu nahi baduzu. Horretarako, ordea, beharrezkoa izango da eskabidea behar adinako aurrerapenaz egitea, ikustaldiaren egunean dokumentua eskuragarri egon dadin. Frogaren egokitasunaren arabera batuko zaio prozesuari.

6) Jakinarazten dizugu ezen, judizioan, auzitegi honetan jarduteko legez gaitutako prokuradore bitartez eta abokatuaren laguntzaz azaldu beharko duzula (PZLb-ko 23. eta 31. artikuluak).

7) Ez baduzu baliabide nahikorik abokatua edota prokuradorea aukeratzeko, doaneko sorospen juridikorako duzun eskubideaz eta behin-behineko abokatu eta prokuradoreaz balia zaitezke. Hala ere, doaneko sorospen juridikorako duzun eskubidea ukatu egiten bazaizu, ordaindu egin beharko dituzu horien lansariak eta eskubideak (PZLb-ko 33.3. artikulua).

Ondorio horietarako, epaitegiko idazkaritzan azaldu beharko duzu aipatu eskabidea egiteko, zazpi egun balioduneko apean, zitazio egunaren biharamunetik aurrera, eta ohartarazten zaizu epe horretan azaltzen ez bazara, autoen izapideak eta zehaztutako datak ez direla bertan behera utziko.

8) Prozesua bideratzen ari den bitartean bizilekua aldatuz gero, auzitegi honi jakinarazi beharko diozu (PZLb, 155.5 artikuluko lehenengo paragrafoa).

Vitoria-Gasteiz, 2007ko abenduaren 12a.

IDAZKARI JUDIZIALA.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, epaileak, 2008ko urtarrilaren 30eko Probidentziaren bitartez, ebatzi du epaitegiko iragarki-oholean ediktu hau argitaratzea, zitazio-eginbidea gauzatzeko hain justu ere.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko urtarrilaren 30a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala