Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2008ko otsailaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Irungo Instrukzioko 1 Zenbakiko Epaitegia
1015

EDIKTUA, 153/07 zenbakiko falta-judizioaren ondoriozkoa.

Aitziber Azaldegui Garmendia, Irungo (Gipuzkoa) Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegiko idazkaria.

Fede eta testigantza ematen dut ondokoaz: 153/07 falta-judizioaren gainean epaia eman da. Hauek dira idazpurua eta epaitza:

184/07 EPAIA

Irun, 2007ko abenduaren 3a.

Nik, Gonzalo Pérez Sanzek, Irungo Instrukzioko 1 zenbakiko epaitegiko epaile naizen aldetik, ikusiak ditut falta-judizioko 153/2007 autoak (gaia: ustezko kalte-falta). Antonio Cid Coca jaunak eskatuta bideratu dira auto horiek, Carlos Valentín Alcain Moreno eta Ander Otaegui Queralt jaunen aurka. Eta Espainiako Konstituzioak ematen dizkidan eskumenez baliatuz, ondoko epaia ematen dut:

EPAITZA

Ander Otaegui Queralt eta Carlos Valentín Alcain Moreno, kalte-falta banaren erantzule diren aldetik, honako honetara kondenatzen ditut: egunean 2 euro ordaintzera, 10 egunetan zehar —guztira, beraz, 20 euroko isuna ezarri zaio bakoitzari—, erantzukizun zibileko kalte-ordain gisa Antonio Cid Coca jaunari, solidarioki, 236,06 euro ordaintzera, eta prozedura honetan sortutako kostuak ordaintzera.

Epai honen aurka apelazio-errekurtsoa ezarri ahal zaio Probintzia Auzitegiari, jakinarazpena egin eta 5 eguneko apean. 790. eta 792. artikuluetan xedatutakoaren arabera egin eta izapidetuko da errekurtsoa.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei.

Bidal bedi ebazpen honen lekukotza auto nagusietara.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Ediktu hau ematen dut, jasota gera dadin, gaur egun bizileku ezezaguna duen Ander Otaegui Queralti epaia jakinarazteko baliagarria izan dadin, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin.

Irun (Gipuzkoa), 2008ko urtarrilaren 22a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala