Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2008ko otsailaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bizkaiko Probintzia Auzitegia
1013

EDIKTUA, apelazioko 416/06 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – 5. Sekzioa.

Errekurtsoa: apelazioko 416/06 prozedura arrunta.

Errekurtso-egilea: Línea Directa Aseguradora, S.A. de Seguros y Reaseguros.

Abokatua: José Maria Solinis Goyeneche.

Prokuradorea: Alfonso José Bartau Rojas jauna.

Errekurritua: Asepeyo Mutua de Accidentes de Trabajo y Enfermedades Profesionales de la Seguridad Social.

Gaia: N01 judizio arrunta.

Errekurtso horretan epaia eman da. Hau dio epaitzak:

Ezetsi egiten dut Bartau Rojas prokuradoreak, Línea Directa Aseguradora, S.A., Cía. de Seguros y Reaseguros delakoaren izenean eta ordez, erroilo honen jatorria den 406/05 judizio arruntaren autoetan aurkeztu duen apelazio-errekurtsoa. Errekurtsoa Bilboko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegiko magistratuak 2006ko otsailaren 7an emandako epaiaren aurka aurkeztu zen. Ondorioz, berretsi egiten dut aipatutako ebazpena eta gora jotze honetako kostuak alderdi apelatzaileari ezartzen dizkiot.

Itzul bitez autoak jatorrizko epaitegira. Epai honen lekukotza ere bidaliko da, bete dadin.

Epai honen egiaztagiria erroiluari batuko zaio. Epai honen bidez behin betiko epaituz, eman, agindu eta izenpetzen dugu.

Jon Fredi Valencia Valencia demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Bilbao, 2007ko urriaren 30a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala