Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2008ko otsailaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun Saila
1011

19/2008 EBAZPENA, urtarrilaren 21ekoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian oposizioaldian gainditu duten izangaien behin-behineko zerrenda amaierako puntuazio ordenaren arabera argitaratzeko agintzen duena. Zerrenda hori Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko osasun zerbitzuetako erakundeak destino dituzten fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldeko medikuen kategorian (Kirurgia Orokorreko eta Digestio Aparatuko fakultatibo mediku espezialisten lanpostu funtzionala) lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probetako lehiaketako eta oposizioko faseetan lortutako puntuazioen bereizitako zehaztapenarekin argitaratuko da.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 19ko 1137/2006 Ebazpenaren bidez egin zen medikuen kategorian (Kirurgia Orokorreko eta Digestio Aparatuko fakultatibo mediku espezialisten lanpostu funtzionala) lotura estatutarioa lortzeko hautatze probetarako deialdia. Aipatu kategoria fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko osasun zerbitzuetako erakundeetakoak izango dira. Aipatutako Ebazpena 2006ko azaroaren 9ko EHAAn, 214. zenbakikoan, argitaratu zen.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 1082/2006 Ebazpenaren bidez onartu ziren Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri orokorrak. Oinarri orokor horiek 2006ko urriaren 24ko EHAAn, 203. zenbakikoan, argitaratu ziren.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendari nagusiaren maiatzaren 23ko 182/2007 Ebazpenaren bidez agindu zen oposizioaldian medikuen kategorian (Kirurgia Orokorreko eta Digestio Aparatuko fakultatibo espezialista medikoen lanpostu funtzionala) lotura estatutarioa lortzeko hautatze probetan onartutakoen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea puntuazio ordenaren arabera. Aipatu kategoria Fakultatibo Mediko eta Teknikoen Lanbide Taldekoa da eta destinoak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko erakundeetakoak izango dira.

Hautatze prozesua arautzen duten oinarri orokorretako 10.7 oinarriak aurrez ikusitakoa betez, oposizioaldia gainditu duten izangaien behin-behineko zerrenda onartu zuen kalifikazio epaimahaiak amaierako puntuazio ordenaren arabera eta lehiaketako eta oposizioko faseetan eskuratutako puntuazioak bereizita adierazi ziren. Horren arabera, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariak zerrenda EHAAn argitaratzeko aginduko du eta barne promozioari eta txanda irekiari dagozkien zerrendak bereizita argitaratu ahalko dira.

Lehen aipatutako txandetarikoren batean zein dagokion eranskinetarikoren batean izangaiak sartzea deialdiko oinarrietan ezarritako baldintza guztiak modu eragingarrian egiaztatzearen menpe geratuko da.

Azaldutako guztiaren arabera eta indarrean dagoen legerian pertsonalaren arloan esleitutako ahalmenak erabiliz, hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldeko medikuen kategorian (Kirurgia Orokorreko eta Digestio Aparatuko fakultatibo espezialista medikoen lanpostu funtzionala) lotura estatutarioa lortzeko hautatze probetako oposizioaldia gainditu duten izangaien behin-behineko zerrenda EHAAn argitaratzeko agintzea amaierako puntuazio ordenaren arabera, oposizioaldian eta lehiaketaldian lortutako puntuazioak bereizita zehaztuz. I. eranskina destino eskubidea duten langileen behin-behineko zerrendak osatuko du eta II. eranskina, berriz, hautatze prozesua gainditu duten izangaien behin-behineko zerrendak.

Bigarrena.– Oinarri orokorretako 10.7 oinarriak xedatutakoaren babesean, izangai interesdunek 10 egun balioduneko epea izango dute, behin-behineko ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, egokitzat hartutako erreklamazioak aurkezteko. Hori idatziz egin beharko dute eta epaimahai kalifikatzaileko buruari zuzenduko diote. Erreklamazio horiek baztertu edo onartuko dira Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariak emango duen onartuen behin betiko ebazpenaren bidez.

Hirugarrena.– Era berean, eta 10.7.2 oinarrian xedatutakoaren arabera, I. eranskinean agertzen diren proposatutako izangaiek 10 egun balioduneko epea izango dute EHAAn behin-behineko Ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, jarraian agertzen den dokumentazioa aurkezteko fotokopia konpultsatu bidez, 10.7.3 oinarrian aurrez ikusita dagoen eran.

a) NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren kopia konpultsatua edo dokumentu baliokidearena Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko kide den beste estaturen bateko nazionalentzat, edo Europar Batasuneko Itunaren arabera edo Espainiak berretsitako beste hitzarmen batzuen babesean edo eskubide hori lege arau baten bidez emanda, langileak estatu batetik beste batera libre ibiltzeko eskubidea aplikatzen zaien estatuetako nazionalentzat. Dagokionean, 3. paragrafoko 6.2 a) oinarrian agertzen den dokumentazioaren kopia konpultsatua ere aurkeztu beharko da.

b) Kategoria eta lanpostu funtzional bakoitzera sartzeko eskatzen diren tituluen kopia konpultsatua edo notarioak emandako fedea. Titulu horiek deialdi bakoitzeko oinarri espezifikoetan adierazten dira.

c) Ezintasunen bat legez aitortuta dutenek ezintasuna aitortzen duen ebazpenaren fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute, eskabideak aurkezteko epearen azken egunaren aurretik egindakoa.

d) Barne sustapeneko txandaz lehiatzen diren langileen kasuan, zerbitzu aktiboan dagoen destinoaren jabe egin zeneko eta izendapenaren kopia konpultsatua aurkeztu beharko du.

e) Euskadiko Ordenamendu Sanitarioko Legearen Hirugarren Xedapen Iragankorrean sartutako langileak, gainera, zerbitzu aktiboan dagoen destinoaz jabetu zeneko eta izendapenaren kopia konpultsatua aurkeztu beharko ditu.

f) Oinarrietan eskatutako beste edozein baldintzen kopia konpultsatua.

g) Oinarri espezifikoetan agertzen den baremoaren araberako meritu baloragarrien fotokopia konpultsatua.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko urtarrilaren 21a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko

Giza Baliabideetako zuzendaria,

JOSÉ ANDRÉS BLASCO ALTUNA.

I. ERANSKINA / ANEXO I
DESTINOA LORTZEN DUTEN HAUTAGAIEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA
RELACIÓN PROVISIONAL DE ASPIRANTES CON DESTINO
FAK. ESP. KIRURGIA OROK. ETA APARATU DIGESTIBOKO MEDIKUA
FAC. ESP. MEDICO CIRG. GRAL. Y APAR. DIGESTIVO
BARNE SUSTAPENA / PROMOCIÓN INTERNA

NAN IZEN-ABIZENAK OPOSIZIOA LEHIAKETA GUZTIRA

DNI NOMBRE Y APELLIDOS OPOSICIÓN CONCURSO TOTAL

14900238 Larrucea Gazaga, Ignacio 67,3350 59, 0800 126,4150

IREKIA/LIBRE

NAN IZEN-ABIZENAK OPOSIZIOA LEHIAKETA GUZTIRA

DNI NOMBRE Y APELLIDOS OPOSICIÓN CONCURSO TOTAL

15996125 Elosegui Aguirrezabala, Jose Luis 90,2650 58,6500 148,9150

22731394 Quintana De la Basarrate, Aitor 87,0350 57, 2000 144,2350

14595850 Portugal Porras, Vicente 84,2350 59, 2000 143,4350

30577325 González Serrano, M.ª Carmen 83,7350 59, 2000 142,9350

15839988 Erro Azcarate, Jose M.ª 93,2350 46,6000 139,8350

22725365 Estraviz Mateos, M.ª Begoña 91,7350 48, 0000 139,7350

15368918 Urquidi Valmaña, Iñaki 84,8350 54,6000 139,4350

22731614 García González, José M.ª 87,3350 51, 8000 139,1350

30562596 Corcostegui Pardo De S, Miguel M.ª 87, 1350 50,6000 137,7350

15964336 Bollo Arocena, M.ª Isabel 87,6650 50, 0000 137,6650

22739172 Jiménez Aguero, Raúl 90,6650 45,3000 135,9650

9298973 Calle Baraja, Miguel 96,9350 38,4000 135, 3350

22717697 Galán Rivera, M.ª Dolores 78,8350 55, 5000 134,3350

24406955 Murgoitio Lazkano, Fco. Javier 59,6650 74, 0000 133,6650

74190052 Ruiz Montesinos, Inmaculada 96,1650 36, 8000 132,9650

11904617 Gómez García, Pilar 90,7650 42,2000 132, 9650

9306521 Campo Cimarras, Eugenia 94,4000 38,2000 132,6000

16275200 Romeo Ramírez, José Antonio 88,4000 41, 9500 130,3500

14950803 Zorraquino González, Ángel 78,3350 51, 5500 129,8850

16271165 Sierra Esteban, Valentín 91,5000 38, 2000 129,7000

1834017 Clemares De Lama, Marta 98,5350 30,8000 129,3350

11916247 Santamaría Olabarrieta, Marta 85,1650 43, 5000 128,6650

14553959 Cendoya Ansola, Ignacio 60,0650 68,0000 128,0650

22741701 Sancha Pérez, Ana M.ª 91,9650 32,7500 124,7150

14936240 Olabarria Muñoz, Ignacio 64,4650 60, 0000 124,4650

14897891 Fuentes Pérez, Jose Julio 70,3650 52, 7400 123,1050

39161217 Barros Ingerto, Jorge 75,1000 47,8230 122,9230

34083986 Olaizola Ayerdi, Arantza 67,6650 51, 9000 119,5650

30590640 Gutiérrez Rodríguez, M.ª Teresa 80,9350 37, 3000 118,2350

71338288 Partearroyo Sainz Maza, Natividad 60,8650 54,6000 115,4650

30567938 Olivares Galdeano, M.ª Udiarraga 65,3000 49,1000 114,4000

30598740 Martínez Fernández, Gloria 74,7000 39, 4000 114,1000

15962100 Castro Esnal, Elena 79,4350 32,2500 111, 6850

11927955 Maniega Alba, Roberto 61,0650 49,3000 110,3650

32764540 Ventoso Castiñeira, Alberto 67,3350 40, 2000 107,5350

22737009 Loureiro González, Carlos 67,8350 37, 3600 105,1950

30575739 González Uriarte, Javier 69,5350 33, 4000 102,9350

II. ERANSKINA / ANEXO II
DESTINOA LORTZEN EZ DUTEN HAUTAGAIEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA
RELACIÓN PROVISIONAL DE ASPIRANTES SIN DESTINO
FAK. ESP. KIRURGIA OROK. ETA APARATU DIGESTIBOKO MEDIKUA
FAC. ESP. MEDICO CIRG. GRAL. Y APAR. DIGESTIVO
IREKIA/LIBRE

NAN IZEN-ABIZENAK OPOSIZIOA LEHIAKETA GUZTIRA

DNI NOMBRE Y APELLIDOS OPOSICIÓN CONCURSO TOTAL

15993227 Alcon Caracena, M.ª Africa 58,7350 34, 6000 93,3350

44161506 Irureta Urretavizcaya, Idoia 56,0000 36, 8000 92,8000

16047333 Emaldi Abasolo, Ane 54,5000 34,4500 88, 9500

25096691 Aranda Lozano, Francisca 54,3350 34, 4000 88,7350

30632030 Landaluce Olavarria, Aitor 57,1650 28, 4500 85,6150

30618248 Martínez Roldan, Amaia 52,6650 29,8500 82,5150

16054453 Ruiz Ordorica, Patricia 57,3000 24,1900 81,4900

20186948 Gómez Zabala, Jesús M.ª 56,6650 20,8000 77,4650


Azterketa dokumentala