Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2008ko otsailaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun Saila
1009

17/2008 EBAZPENA, urtarrilaren 21ekoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian oposizioaldian gainditu duten izangaien behin-behineko zerrenda amaierako puntuazio ordenaren arabera argitaratzeko agintzen duena. Zerrenda hori Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko osasun zerbitzuetako zehaztutako erakundeetako kardiologia-elektrofisiologia sailak destino dituzten fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldeko Kardiologiako espezialista medikoen kategorian lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probetako lehiaketako eta oposizioko faseetan lortutako puntuazioen bereizitako zehaztapenarekin argitaratuko da.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 31ko 1525/2006 Ebazpenaren bidez egin zen Kardiologiako mediku espezialisten kategorian lotura estatutarioa lortzeko hautaketa proben deialdia. Aipatu kategoria fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldekoa da eta destinoa Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zehaztutako erakundeetako kardiologia-elektrofisiologia saila izango da. Aipatutako Ebazpena 2007ko urtarrilaren 16ko EHAAn, 11. zenbakikoan, argitaratu zen.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 1082/2006 Ebazpenaren bidez onartu ziren Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri orokorrak. Oinarri orokor horiek 2006ko urriaren 24ko EHAAn, 203. zenbakikoan, argitaratu ziren.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendari nagusiaren uztailaren 11ko 476/2007 Ebazpenaren bidez agindu zen oposizioaldian Kardiologiako mediku espezialisten kategorian lotura estatutarioa lortzeko hautatze probetan onartutakoen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea puntuazio ordenaren arabera. Aipatu kategoria fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldekoa da eta destinoa Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko zehaztutako erakundeetako kardiologia-elektrofisiologia saila izango da.

Hautatze prozesua arautzen duten oinarri orokorretako 10.7 oinarriak aurrez ikusitakoa betez, oposizioaldia gainditu duten izangaien behin-behineko zerrenda onartu zuen kalifikazio epaimahaiak amaierako puntuazio ordenaren arabera eta lehiaketako eta oposizioko faseetan eskuratutako puntuazioak bereizita adierazi ziren. Horren arabera, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariak zerrenda EHAAn argitaratzeko aginduko du eta barne promozioari eta txanda irekiari dagozkien zerrendak bereizita argitaratu ahalko dira.

Lehen aipatutako txandetarikoren batean zein dagokion eranskinetarikoren batean izangaiak sartzea deialdiko oinarrietan ezarritako baldintza guztiak modu eragingarrian egiaztatzearen menpe geratuko da.

Azaldutako guztiaren arabera eta indarrean dagoen legerian pertsonalaren arloan esleitutako ahalmenak erabiliz, hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldeko Kardiologiako mediku espezialisten kategorian lotura estatutarioa lortzeko hautatze probetako oposizioaldia gainditu duten izangaien behin-behineko zerrenda EHAAn argitaratzeko agintzea amaierako puntuazio ordenaren arabera, oposizioaldian eta lehiaketaldian lortutako puntuazioak bereizita zehaztuz. Aipatutako kategoriek zehaztutako osasun zerbitzuetako erakundeetako kardiologia-elektrofisiologia sailak dituzte destino. I. eranskina destino eskubidea duten langileen behin-behineko zerrendak osatuko du eta II. eranskina, berriz, hautatze prozesua gainditu duten izangaien behin-behineko zerrendak.

Bigarrena.– Oinarri orokorretako 10.7 oinarriak xedatutakoaren babesean, izangai interesdunek 10 egun balioduneko epea izango dute, behin-behineko ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, egokitzat hartutako erreklamazioak aurkezteko. Hori idatziz egin beharko dute eta epaimahai kalifikatzaileko buruari zuzenduko diote. Erreklamazio horiek baztertu edo onartuko dira Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariak emango duen onartuen behin betiko ebazpenaren bidez.

Hirugarrena.– Era berean, eta 10.7.2 oinarrian xedatutakoaren arabera, I. eranskinean agertzen diren proposatutako izangaiek 10 egun balioduneko epea izango dute EHAAn behin-behineko Ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, jarraian agertzen den dokumentazioa aurkezteko fotokopia konpultsatu bidez, 10.7.3 oinarrian aurrez ikusita dagoen eran.

a) NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren kopia konpultsatua edo dokumentu baliokidearena Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko kide den beste estaturen bateko nazionalentzat, edo Europar Batasuneko Itunaren arabera edo Espainiak berretsitako beste hitzarmen batzuen babesean edo eskubide hori lege arau baten bidez emanda, langileak estatu batetik beste batera libre ibiltzeko eskubidea aplikatzen zaien estatuetako nazionalentzat. Dagokionean, 3. paragrafoko 6.2 a) oinarrian agertzen den dokumentazioaren kopia konpultsatua ere aurkeztu beharko da.

b) Kategoria eta lanpostu funtzional bakoitzera sartzeko eskatzen diren tituluen kopia konpultsatua edo notarioak emandako fedea. Titulu horiek deialdi bakoitzeko oinarri espezifikoetan adierazten dira.

c) Ezintasunen bat legez aitortuta dutenek ezintasuna aitortzen duen ebazpenaren fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute, eskabideak aurkezteko epearen azken egunaren aurretik egindakoa.

d) Barne sustapeneko txandaz lehiatzen diren langileen kasuan, zerbitzu aktiboan dagoen destinoaren jabe egin zeneko eta izendapenaren kopia konpultsatua aurkeztu beharko du.

e) Euskadiko Ordenamendu Sanitarioko Legearen Hirugarren Xedapen Iragankorrean sartutako langileak, gainera, zerbitzu aktiboan dagoen destinoaz jabetu zeneko eta izendapenaren kopia konpultsatua aurkeztu beharko ditu.

f) Oinarrietan eskatutako beste edozein baldintzen kopia konpultsatua.

g) Oinarri espezifikoetan agertzen den baremoaren araberako meritu baloragarrien fotokopia konpultsatua.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko urtarrilaren 21a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko

Giza Baliabideetako zuzendaria,

JOSÉ ANDRÉS BLASCO ALTUNA.

I. ERANSKINA / ANEXO I
DESTINOA LORTZEN DUTEN HAUTAGAIEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA
RELACIÓN PROVISIONAL DE ASPIRANTES CON DESTINO
FAK. ESP. KARDIOLOGIA - ELEKTROFISIOLOGIAKO MEDIKUA
FAC. ESP. MEDICO CARDIOLOGÍA - ELECTROFISIOLOGÍA
IREKIA/LIBRE

NAN IZEN-ABIZENAK OPOSIZIOA LEHIAKETA GUZTIRA

DNI NOMBRE Y APELLIDOS OPOSICIÓN CONCURSO TOTAL

16039466 Arcocha Torres, M. Fe 100,0000 17,5000 117,5000

33530626 Pindado Rodríguez, Javier 98,0000 2, 4000 100,4000


Azterketa dokumentala