Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2008ko otsailaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun Saila
1007

15/2008 EBAZPENA, urtarrilaren 21ekoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian oposizioaldian gainditu duten izangaien behin-behineko zerrenda amaierako puntuazio ordenaren arabera argitaratzeko agintzen duena. Zerrenda hori Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko osasun zerbitzuetako erakundeak destino dituzten fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldeko farmazialarien kategorian (Farmaziako fakultatibo teknikoen lanpostu funtzionala) lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probetako lehiaketako eta oposizioko faseetan lortutako puntuazioen bereizitako zehaztapenarekin argitaratuko da.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 19ko 1121/2006 Ebazpenaren bidez egin zen farmazialarien kategorian (Farmaziako fakultatibo teknikoen lanpostu funtzionala) lotura estatutarioa lortzeko hautatze probetarako deialdia. Aipatu kategoria fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko osasun zerbitzuetako erakundeetakoak izango dira. Aipatutako Ebazpena 2006ko azaroaren 9ko EHAAn, 214. zenbakikoan, argitaratu zen.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 1082/2006 Ebazpenaren bidez onartu ziren Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri orokorrak. Oinarri orokor horiek 2006ko urriaren 24ko EHAAn, 203. zenbakikoan, argitaratu ziren.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendari nagusiaren maiatzaren 17ko 204/2007 Ebazpenaren bidez agindu zen oposizioaldian farmazialarien kategorian (Farmaziako fakultatibo teknikoen lanpostu funtzionala) lotura estatutarioa lortzeko hautatze probetan onartutakoen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea puntuazio ordenaren arabera. Aipatu kategoria Fakultatibo Mediko eta Teknikoen Lanbide Taldekoa da eta destinoak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko erakundeetakoak izango dira.

Hautatze prozesua arautzen duten oinarri orokorretako 10.7 oinarriak aurrez ikusitakoa betez, oposizioaldia gainditu duten izangaien behin-behineko zerrenda onartu zuen kalifikazio epaimahaiak amaierako puntuazio ordenaren arabera eta lehiaketako eta oposizioko faseetan eskuratutako puntuazioak bereizita adierazi ziren. Horren arabera, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariak zerrenda EHAAn argitaratzeko aginduko du eta barne promozioari eta txanda irekiari dagozkien zerrendak bereizita argitaratu ahalko dira.

Lehen aipatutako txandetarikoren batean zein dagokion eranskinetarikoren batean izangaiak sartzea deialdiko oinarrietan ezarritako baldintza guztiak modu eragingarrian egiaztatzearen menpe geratuko da.

Azaldutako guztiaren arabera eta indarrean dagoen legerian pertsonalaren arloan esleitutako ahalmenak erabiliz, hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldeko farmazialarien kategorian (Farmaziako fakultatibo teknikoen lanpostu funtzionala) lotura estatutarioa lortzeko hautatze probetako oposizioaldia gainditu duten izangaien behin-behineko zerrenda EHAAn argitaratzeko agintzea amaierako puntuazio ordenaren arabera, oposizioaldian eta lehiaketaldian lortutako puntuazioak bereizita zehaztuz. I. eranskina destino eskubidea duten langileen behin-behineko zerrendak osatuko du eta II. eranskina, berriz, hautatze prozesua gainditu duten izangaien behin-behineko zerrendak.

Bigarrena.– Oinarri orokorretako 10.7 oinarriak xedatutakoaren babesean, izangai interesdunek 10 egun balioduneko epea izango dute, behin-behineko ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, egokitzat hartutako erreklamazioak aurkezteko. Hori idatziz egin beharko dute eta epaimahai kalifikatzaileko buruari zuzenduko diote. Erreklamazio horiek baztertu edo onartuko dira Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariak emango duen onartuen behin betiko ebazpenaren bidez.

Hirugarrena.– Era berean, eta 10.7.2 oinarrian xedatutakoaren arabera, I. eranskinean agertzen diren proposatutako izangaiek 10 egun balioduneko epea izango dute EHAAn behin-behineko Ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, jarraian agertzen den dokumentazioa aurkezteko fotokopia konpultsatu bidez, 10.7.3 oinarrian aurrez ikusita dagoen eran.

a) NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren kopia konpultsatua edo dokumentu baliokidearena Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko kide den beste estaturen bateko nazionalentzat, edo Europar Batasuneko Itunaren arabera edo Espainiak berretsitako beste hitzarmen batzuen babesean edo eskubide hori lege arau baten bidez emanda, langileak estatu batetik beste batera libre ibiltzeko eskubidea aplikatzen zaien estatuetako nazionalentzat. Dagokionean, 3. paragrafoko 6.2.a) oinarrian agertzen den dokumentazioaren kopia konpultsatua ere aurkeztu beharko da.

b) Kategoria eta lanpostu funtzional bakoitzera sartzeko eskatzen diren tituluen kopia konpultsatua edo notarioak emandako fedea. Titulu horiek deialdi bakoitzeko oinarri espezifikoetan adierazten dira.

c) Ezintasunen bat legez aitortuta dutenek ezintasuna aitortzen duen ebazpenaren fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute, eskabideak aurkezteko epearen azken egunaren aurretik egindakoa.

d) Barne sustapeneko txandaz lehiatzen diren langileen kasuan, zerbitzu aktiboan dagoen destinoaren jabe egin zeneko eta izendapenaren kopia konpultsatua aurkeztu beharko du.

e) Euskadiko Ordenamendu Sanitarioko Legearen Hirugarren Xedapen Iragankorrean sartutako langileak, gainera, zerbitzu aktiboan dagoen destinoaz jabetu zeneko eta izendapenaren kopia konpultsatua aurkeztu beharko ditu.

f) Oinarrietan eskatutako beste edozein baldintzen kopia konpultsatua.

g) Oinarri espezifikoetan agertzen den baremoaren araberako meritu baloragarrien fotokopia konpultsatua.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko urtarrilaren 21a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko

Giza Baliabideetako zuzendaria,

JOSÉ ANDRÉS BLASCO ALTUNA.

I. ERANSKINA / ANEXO I
DESTINOA LORTZEN DUTEN HAUTAGAIEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA
RELACIÓN PROVISIONAL DE ASPIRANTES CON DESTINO
FAK. FARMAZIALARI TEKNIKARIA / FAC. TÉCNICO FARMACÉUTICO
IREKIA/LIBRE

NAN IZEN-ABIZENAK OPOSIZIOA LEHIAKETA GUZTIRA

DNI NOMBRE Y APELLIDOS OPOSICIÓN CONCURSO TOTAL

30575405 Armendariz Cuñado, María 87,0676 67, 1920 154,2596

15979098 Segurola Lazaro, M.ª Blanca 89,9460 60, 0750 150,0210

34093472 Olloquiegui Biurrarena, Elena 91,7703 52, 7000 144,4703

30659957 Jimenez Robredo, Ana Isabel 83,5406 43, 8000 127,3406

II. ERANSKINA / ANEXO II
DESTINOA LORTZEN EZ DUTEN HAUTAGAIEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA
RELACIÓN PROVISIONAL DE ASPIRANTES SIN DESTINO
FAK. FARMAZIALARI TEKNIKARIA / FAC. TÉCNICO FARMACÉUTICO
IREKIA/LIBRE

NAN IZEN-ABIZENAK OPOSIZIOA LEHIAKETA GUZTIRA

DNI NOMBRE Y APELLIDOS OPOSICIÓN CONCURSO TOTAL

15381054 Porras Arregui, Isabel 83,8919 42,1500 126,0419

34096190 Samper Ochotorena, Ricardo 88,7433 35, 4500 124,1933

16068430 Lertxundi Etxebarria, Unax 84,7433 36, 5000 121,2433

72724606 Domingo Echaburu, Saioa 75,3649 36,1500 111,5149

29035731 Isla Ruiz, Arantxazu 70,9325 36,0000 106,9325

16058689 Corcostegui Santiago, Beatriz 70,9325 36, 0000 106,9325

30652465 Peral Aguirregoitia, Javier 62,2838 42, 3000 104,5838

30639065 Elorrieta Gabella, M.ª Belén 69,6352 34, 0440 103,6792

18591509 García Albas, Juan José 70,5135 29,1500 99,6635

45623605 Santos Ibáñez, Amaia 59,7568 39,9000 99, 6568

15249394 Larbide Arregui, Gemma 59,1757 39,7500 98,9257

44681523 Prieto Blanco, María 68,4325 27,9000 96, 3325

30673589 Elguezabal Ortuzar, Iker 67,1622 27, 8300 94,9922

44156251 Ercilla Liceaga, Miren 57,2568 37,6500 94,9068

44685407 Elizondo López de Landache, Isabel 62,7568 31,6900 94,4468

78911297 Gabilondo Zelaia, Itxasne 65,4325 26, 5400 91,9725

34093975 García Colinas, Miren Arantzazu 58,7298 32, 2500 90,9798

72723450 Quintana Basterra, Ainhoa 54,0541 35, 6200 89,6741

30665440 Casas Arrate, Javier 60,2838 26,9000 87, 1838

34108384 Lizeaga Cundin, Garbiñe 60,7568 26,2000 86,9568

72468584 Mora Atorrasagasti, Oihana 55,9054 30, 8500 86,7554

44979921 Torrealday Uribe, Nerea 54,2027 31,5000 85,7027

15255261 Cobos Campos, Raquel 61,3784 23,4250 84, 8034

45623407 Sanz Olmos, Sonia 53,8514 30,8500 84, 7014

30607573 Albandoz Arranz, Amaia 54,0271 29,3850 83,4121

30673426 Fontan Basañez, Isabel 62,8108 18,4620 81,2728

16293093 Martínez Cengotitabengoa, Mónica 54,0000 26,7220 80,7220

72733205 Gil Majuelo, Leire 54,6757 21,3000 75, 9757

30671294 Casado Casuso, Silvia 56,0811 16,9000 72,9811

14265534 Pascual López, Teresa 58,8784 10,2420 69,1204

52150950 De La Rosa Gay, Laura 53,6757 13,3000 66,9757

16280013 Rico Anduro, Gregoria 50,5000 12,2500 62,7500

35768004 Odriozola Cincunegui, Berta 55,5541 6, 5000 62,0541

45676876 Lorenzo Martín, Silvia 52,7027 0,0000 52,7027


Azterketa dokumentala